SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

ERAIKIN ERLIJIOSOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ERAIKIN ERLIJIOSOAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abuztuaren 5(a), asteazkena

BAKARDADEKO ANDRE MARIARI ESKAINITAKO ERRETAULAREN HISTORIA LABURRA




Berastegiko San Martin Toursekoaren elizan bada erlijio-artelan bat erretaula nagusiaren ezkerretara: Bakardadeko Andre Mariari eskainitako erretaula txikia.

1872ko maiatzaren 29an, Iruñeko herritar zen Maria Cruz Muñagorrik, Baleztena jaunaren alargunak, Bakardadeko Andre Mariari eskainitako erretaula egiteko eta zurgintza eta eskultura lanak ordaintzeko dohaintzan 5.096 erreal kuarto (reales de vellón) emango zizkiola adierazi zion, eskutitz batean, San Martin elizako Andres Antonio Obineta erretoreari.

Ordurako Berastegiko herria elizaren patroi eta nagusi zenez, 1872.urteko ekainaren 20an alkatea eta udalbatza herriko erretorearekin elkartu ziren, Maria Cruz Muñagorrik dohaintzan emango zuen erretaularen gainean hitz egiteko. Hala, lanak aurrera eramateko, Andres Antonio Obineta erretoreak udalbatzak ezarritako planoa onartu behar izan zuen.

Iturri bezala erabili dugun dokumentuan, Udalak lehendabizi Baleztenaren alargunaren dohaintza eta eskuzabaltasuna eskertzen ditu; eta, ondoren, Jose Maria Gonzalez jaunak egindako 14 baldintza edo puntuz osatutako planoa onartzen eta hark dioena betetzeko agindua ematen du:

1.- Erretaula 3 edo 4 hazbeteko (pulgada) tartearekin kokatu beharko zen, hezetasunak hondatu ez zezan.

2.- Erretaula eraikitzeko, kalitate oneko gaztainondoa erabili beharko zen.

3.- Bistan gera zitezkeen beste material mota guztiak bazterturik geratu beharko zuten.

4.- Muntai-lanak eta bestelakoak ezin hobeki egin beharko ziren, kontu handiz artelanak pitzadura edo akatsik izan ez zezan.

5.- Lan guztia eta xehetasun guztiak eraikin onek bete beharreko arauen arabera egin beharko ziren.

6.- Material guztiak entzute handiko aditu batek ikuskatu eta ontzat eman beharko zituen.

7.- Ager zitekeen edozein zailtasun nola konpondu planoaren egileak erabaki beharko zuen.

8.- 5.096 erreal kuartoko aurrekontuan sarturik egon beharko zuten zurgintza eta eskultura lanek.

9.- Lana, amaitu ostean, hiru epetan ordaindu beharko zen, eta ez zen onartuko aurrekontuari eginiko igoerarik.

10.- Ordainketak honela egin beharko ziren: lehenengo herena (⅓), derrigorrezko eskriturak sinatutakoan; bigarren ⅓-a, lana entregatzean; eta, azken ⅓-a, lana amaitu eta handik urtebetera.

11.- Lanak urte hartako urriaren 1erako amaitua egon beharko zuen.

12.- Ugazabek 6., 7. eta 11.baldintzetan jakintsu bat izendatzeko eskubidea izango zuten.

13.- Ugazabek konfiantzazko pertsona bat aurkeztu beharko zuten lanak hasi aurretik, lehenengo ordainketari erantzuteko.

14.- Eta, lana amaitzean, akats edo biziorik agertzen bazen, urtebeteko bermea edukiko zuen erretaulak.


Iturria: …………

Berastegiko Udal Artxiboa

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

BERASTEGIKO SAN MARTIN DE TOURS-EKO BITXIAK



Artelan erlijiosoak eta erlikiak aurkeztu nahi dizkizuet, urte askoan zehar Berastegiko San Martin De Tours-en ikusgai daudenak, gaur egun Iruñako elizbarrutian jasota daudenak eta beste batzuk apaizaren menpean daudenak.
Berastegiko elizarentzat egin zen artelan garrantzitsuena prozesioko gurutzea izan zen, Jose Velazquez De Mendrano-k egina, garai  haietan Iruñan bitxigile ospetsua.
XVI. mendean Iruñako lantegietatik ateratako piezarik garestienetako bat.
1.598. urtean, Berastegiko gurutzea burutzeko 240 dukado eman ziren eta 1599.urtean 509 erreal jaso izana adierazten dute. 1605.urtean gurutzearen bastoi edo makilagaitik 80 dukado ordaintzen da. 1614.urtean berriz, haserako 415 dukadoko  zorretik 252 dukado  kobratzen dute. Denera 1227 dukadotan tasatua zegoen. Azkenik, 1617.urtean 562 erreal ordaintzen da, honekin zorrak kenduz.
Prozesioko gurutze hau eta Tolosakoa, Nafarroko bitxigile berdinak eginak dira. Parrokiako hornidurarik ezaugarri eta disdiratsuena zen. Gipuzkoako bitxigileengan eragin handia izan zuten gurutze mota hauek, tipología eta lanen edertasunagatik.


Beste artelan garrantzitsuagoa, 1603.urtean Ambrosio De Bengoetxeak eginiko erretaula errenazentista, 1743.urtean eliza handitzea eta bi beirate edo kristalera jarri ondoren erretaula dena margotu zen urre kolorean.
Kasullak eta kapak dira beste erlikietariko bat, apaizak erabiltzen zuten meza ematekoan. XVI.mendeko kasulla gitarra estiloko jatorria daukana, urrezko hariaz eskuz bordatutakoa lorez eta ardi bat ganbelan ezanda. Beste kasulla hau belus gorrizkoa bere sei irudi biblikoekin ere altxor bat da. Kapak ere ugari daude batzuk besteak baino apainduagoak. 1695.urtekoa ere badago, honek balio artistiko handia du. Gehienak XVIII . mendekoak izanik. 1714.urtean bi kaliza eta hamahiru kasulla erosi ziren, baina badaude XX.mendekoak ere.




























































Zilarrezko artikuluetan barietatea dago, kaliza, ozpin-ontzi, intsentsu, kustodia batzuk, zilarrezko  gurutze bat Francisco Calandro bitxigileak egina, hau Jose Maria Saizarrek dohaintzat emana izan zen. Artikulu hauetariko asko herritarrak dohaintzat emanak izan ziren San Martin De Tours elizari.


























































Beste bitxi edo altxorra elizako organoa da. Juan De Anciola kapitainak bere anai Bartolome De Anciolari 1685.urtean alkate zenari, 1818 dukado ematen dizkio organoa eraikitzeko. Ez da ezagutzen zein izan zen lehen organista, 1725.urtean jarraitasuna Jose De Oruña organista maisuak eman zion. Organoaren kostu erreala 545 dukado eta 5 erreal izan ziren, gainontzeko dirua organoaren mantenua, organista eta koroa egiteko erabili zen. XIX.mendean organoa berritu zen,zehazki 1894ko uztailaren hamahiruan estreinatu zen, baina honen hodiak edo tuboak bere hortan mantendu ziren, sonoritate oso ona zutelako.Organo berri hau Burdeosetik ekarri zuten, Maison Georges Wenner enpresatik. Bere kostua 15.010,64 pezetakoa izan zen eta  gastu guztiak barne zituen, garraioa, koroaren berrikuntza eta Tolosako organisten garraio lanak Burdeosetik organoa ekartzeko ere barne zelarik. Organo honen ordainketa herriko auzotarrak  egina da.






XVI.mende eta XX.mendeko hainbat koraleko liburu aurki ditzazkegu.





















 Eliz barruan ere, kuadro eskultura eta beirateak daude, gehien nabarmentzen den beiratea herriko ezkutua daukana da.









2013(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

KALBARIOKO GURUTZEAK


Jakinmina sortu izan didate hainbat herritako kaleetan dauden egurrezko nahiz harrizko gurutzeak, kalbarioko gurutzeaz ezagunak direnak. Ez nekienez beraien esanahia, hainbat herritarrei galdetuz hona doakizue erantzuna.



Herri askotan, erlijio ohitura zela eta, ostiral santu egunean, goizetik izaten ziren kalbarioak. Hamalau dira kalbario pauso edo geltokiak.Geltoki bakoitzak Jesusen gertakizun edo azken bizipenen pausoak zehazten ditu. Hauetan, fededunak triste abesten, geltoki bakoitzean gelditu eta errezatzen zuten. Hamalaugarren gurutzea da denetan ezberdinena, ikusgarri eta garrantzitsuena . Honek kristoren pasioa eta heriotza gogorazten zuen, eta kapila edo ermita baten itxura du, estalpetxo batekin, normalki tontor edo gailur batean kokatua.

Kalbario egunean , aurretik  Jesus gurutzatua, bi matxingorri eta Lazaroren irudiaz baliatzen ziren, hauen atzetik eliztarrak . Elizatik ateratzen ziren gurutze bidea egitera kalbarioaren gailurrerantz. Behin hamalaugarren gurutzera iristean amaitzen zen kalbarioa.

Berastegin 1950. urtean uzten dute kalbarioak egiteaz.

Hona hemen kalbario hoien esanahiak, Jesusen bizipenak gogorazteko.



1º Geltokia ( Jesus heriotzera zigortua ).


2º Geltokia ( Jesusek gurutzea eraman beharra ). Desagertuta dago



3º Geltokia ( Jesus lehen aldiz erortzen da ).





         4º Geltokia ( Jesusek bere ama aurkitzen du ). Desagertuta dago

               5º Geltokia ( Jesus Cirineok lagundua da ).



      6º Geltokia ( Veronicak aurpegia garbitzen dio ). Desagertuta dago

               7º Geltokia ( bigarren aldiz eroritzen da ).



            8º Geltokia ( Jesusek Jerusalengo alabekin hitzegiten du ).


9º Geltokia ( hirugarren aldiz erortzen da ). Desagertuta dago.

10º Geltokia ( Jesusei arropak kentzen dizkiote ).


                     11º Geltokia ( Jesus gurutzatua da )



 12º Geltokia ( Jesus gurutzean ).


 13º Geltokia ( Jesus bere amaren besoetan ).





14º Geltokia ( Jesus lurperatua da ).





 Garai bateko Kalbarioko bidea.


2012(e)ko azaroaren 19(a), astelehena

ERAIKIN ERLIJIOSOAK

Berastegin dauden eraikuntza erlijiosoak doazte  honako honetan. Bi eliz eta lau ermitaz osaturik dago. San Martin de Tours eliza, Santa Maria eliza Elduako auzokoa eta  San Lorentzo txiki ermita, San Lorentzo ermita, San Anton eta San Sebastian ermita.

San Martin de Tours eliza XIII.mendean eraiki zen, Lope de Isasti zioenez ez zeukan erretorerik 1303.urtean, eta hainbat aldiz handitua eta berritua izan zen.

San Martin de Tours 


Elizako erretaula




                                       Elduako Santa Maria eliza XIII. mendean  eraiki zen.

Santa Maria eliza


Santa Maria elizako erretaula

San Anton ermita 1917 eraiki zen ermita zaharra erori zenean, berria berago eraiki zen, errepidearen ondorago.  Fededunak dirua botatzen zuten ermitara, lapurretan hasi aurretik. Hau abereen zaintzaile edo patroi da.

San Anton


San Antongo erretaula

San Lorentzo ermita 1541ean eraikia dago eta San Lorentzo larrean kokaturik dago. 804 metroko altueran dago. Herriko patroi edo zaindaria da eta herriko jaiak santu honen ohorez ospatzen dira.1981.urtean berritu zen.
San Lorentzo


San Lorentzo ermita barrena


San Lorentzoko erretaula


Kanpaia  Gazteizen egina 1917, Jose Domingo Salvarredi eta semeek oparitua.  

San Lorentzo txiki errepidearen ondoan dago, zamargin etxearen aurrekaldean. Gaur egun santua ez dago bertan, desagerturik dago. Kondaira batek dioenez berastegiarrak   ermita puntu honetan egiteko asmoa omen zuten, eta eraikitzen hasi zirenean eraikuntz-materiala urrengo egunetan San Lorentzo mendi puntan agertzen omen zen, eguna joan eta eguna etorri. Azkenik ermita San Lorentzo mendian eraiki zen eta Zamargin parean San Lorentzo txiki ermita egin zuten. 1896.urtean Zamargingo semeek zaharberritu zuten.  

San Lorentzo txiki


San Lorentzo Txikiko irudia, gaur egun desagertuta dago

San Sebastian ermita ere 1541ean eraiki zuten, belaz baten kaxkoan dago kokaturik eta santuaren jarraitzaileen usteetan buruko minak sendatzen zituen,  aintzinean izurria zela eta babesa eta laguntza eskatzen zioten jarraitzaileak
San Sebastian 


San Sebastian, aintzinako erretaula


Gaur egungo itxura