Huitzin, Arruizgain inguruan, Basakaiz mendi tontorretik 500
metrotara Arruizgain muga kokatzen da. Meatzea hauek XX.mende erdialdera ustiatuak
izan ziren, bertatik, beruna eta zink-a ateraz, Gaur egun, barrakoi, garbitegi
eta meatze-ahoaren aztarnak ikus daitezke. Baina lur-jauziengatik ez daude oso
egoera onean.
|
MEATZEKO ETXEA |
|
BARRAKOIA |
|
ESKONBRERA |
|
GARBILEKUA |
1891.urtean ustiatu ziren lenengo meatzeak, San Jose ( 146. txosten zenb ) eta San Fermin ( 104. txosten zenb ), bietatik beruna eta zink-a
atera zuten. Ondorengo meatzea Aurrera ( 529. txosten zenb ) izan zen 1900.urtean
eta hemendik beruna ateratzen zuten. Ondorengoetatik burdina atera zuten.
Convenio ( 182. txosten zenb ) eta Abandoneda ( 1799. txosten zenb )
1904.urtean ustiatu zituzten burdina
ateraz.1928.urtean bi mina ireki zituzten, hauek beruna eta zink-a ateratzeko
La Idalga ( 2607. txosten zenb ) eta Hidalgo ( 2614. txosten zenb ).
1929.urtean Juanita ( 2638. txosten zenb ) berunezkoa eta Emiliano Corral (
2618. txosten zenb ) burdinazkoa irekitzen dira. 1937.urtean berriz, bi
berunezko irekitzen dira, Marta ( 2719. txosten zenb) eta Mercedes ( 2718. txosten zenb ). Eta azkena 1939.urtean ireki zen, Santa Marta ( 2761. txosten zenb ).
Mugarri hau da erreferentzi puntu bezala erabili izan zutena,
gehienbat norabidea eta distantzia
neurtzeko, meatze guztien kokapen zehatza lortzeko.
|
HIRUMUGARRIETAKO MUGARRIA ETXARRI-LEKUNBERRI-HUITZI |