SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

BERASTEGIKO ERROTAK


Berastegin dauden errotak erakutsiko dizkizuet honako honetan. Egia esan  gehienak  oso egoera txarrean daude, gaur egun ez bait dira erabiltzen eta gehienak  eroriak daude.




Gizakiak lurra lantzen zuenetik zerealak lortzeko bere elikadurarako eta abereentzako, beharrezko egiten zaio aleak txikitzea irina egiteko.  Prozesu hau haseran eskuz egiten zuten bi harri tartean txikituz zereal alea, baina laster hobetzen da prozesu hau.
Haseran errotak gizakiak nahiz abereak mugituak izaten ziren, hauek “ odol errota “ izenez ezagunak.



          








Egiaztatu dezakegu, mende honetan milaka errota erabiltzen zirela Euskal Herrian. Gehienak rodezno sistema( gurpil horizontala) erabiltzen zuten eta batetik seira bitarteko errotarriak eduki zitzaketen.


Rodezno sistema

XVII. mendean  artoa Ameriketatik ekarri baino lehen, Euskal Herrian lur-sail gehienak  zereala landatzeari emanak zeuden, garia, artatxikia, eskanda etabar. Errotak zereal  hauekin erabiliak ziren, gehienbat gizakiaren elikadurako.  XVII.mendetik aurrera artoa da zereal erabiliena, eta garia eta eskanda oso gutxi lantzen da, artatxikia lantzea berriz desagertuz.
Berastegin zeuden ur errotak  artoa eta gari  zerealak ehotzen zituzten gehien. Errota batzuk  bereziki sailkatuak zeuden zereal mota batzuetara, hauen errotarriak  gehiago egokitzen bait ziren zereal mota batzuetara.
Uholdeak saiesteko errotak errekatik kanpora eraiki izan dira. Ura errekatik jasoa izaten da, estankoan moteldu eta kanaletik errotaraino doa. Kanalak  ura eramaten du aldapatik poliki errotaren zatirik gorenera presa batean jasoaz. Bi edo hiru metro sakonerako presa honek, azpialdean daukan irteera estutik (uragea) ateratzen den ur-jauziaren presioak eragiten dio mugimendua aspak jotzen dituenean. Aspa hauek errudea mugitzen dute, eta ardatzari mugimendua sortuz ganeko harria biraka jarri. 


Arrosin lau errota daude, lehena, handiena  da,  egoera hoberena mantentzen duena, gaur egun etxebizitza delako .  Bigarrena txikia da eta haurreko errotak isurtzen duen urarekin ibiltzen da. Hirugarrenari Ursino deitzen diote, nahiko handia, eta honek ere etxebizitza zeukan. Laugarrena berriz Arrrosiko ur- jauzian kokaturik dago, leku ez hain ohikoan, arkaitz tartean, hona igarotzeko  arku itxurako zubi bat zeharkatu behar zen. 


Arrosi berri errota


Arrosi berriko presa

Arrosi berriko errota txikia

Ursinoren errota


Ursinoren presa

Arrosi errotako zubia

Arrosiko errota

Ollokon bi errota daude, lehena, maila gorenean dagoena txikiena da bietan. Beheko aldean dagoen errotak gohiko errotaren soberako urak jasotzen ditu, presa ez hain handi batean. Honek  izen bera duen  etxea itsatsia dauka.


Ollokoko errota txikia


Olloko errotako presa

Ollokoko errota
Arraten bi errota daude nahiko egoera txarrean, bata bestea baino handiagoa. Handienak etxebizitza zeukan, errotariak bizi ziren bertan.


Arrateko errotapea


Arrateko errota

Arrateko errudera bere ardatzarekin

Arrateko presa
Arrate txiki errota