SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

BERASTEGIKO MUGARRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERASTEGIKO MUGARRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

BERASTEGI ETA ELDUAINGO SAROBEAK LEITZARANEN


Leitzarango sarobeak herri-lurrak eta mendiak antolatzeko asmoz sortu ziren, baina azken batean herri-lurren erabilera pribatizatzeko modua ere izan ziren.


Berastegi eta Elduaingo kontzejuak ziren bailarako lursailen jabeak, eta abeltzaintza indartzeko asmoz uzten zizkieten lursailak ganaduzaleei. Ez dakigu seguru noiz sortu ziren Leitzarango lehen sarobeak, baina seguruenik XIII. mende aldera sortu izango ziren.


Leitzarango baliabideak (basoak, burdinolak, larreak eta sarobeak) Berastegi eta Elduaingo ekonomiaren oinarri ziren; eta, hargatik, ez bata ez bestea ez zeuden beren eskumenak besteari uzteko prest XIV. mende amaieran.


ORENTZUNGO SAROBEA LEITZARANEN
ORENTZUNGO SAROBEA

                               

1374. urtea baoino lehen bai, hala ere; ordura arte elkarren artean baliatu izan zituzten herriek Leitzarango baso, burdinola, larre eta sarobeak. 1374an, ordea, Berastegi eta Elduaingo kontzejuak Tolosako hiribilduaren parte izatera pasatu ziren; eta horrek herritar, ondare, ondasun higigarri eta higiezinen inguruko erabakiak eta ebazpenak, justiziaren esparruan, Tolosako alkatearen aurrean hartu beharra ekarri zuen, Tolosaren eskumenekoa baitzen inguruko herrien jurisdikzio zibil eta kriminala.


Leitzarango baliabideen ustiaketaren inguruan sortutako gatazkak, beraz, Tolosako hiribilduaren bitartekaritzarekin ebatziko ziren aurrerantzean. Hala ere, 1399an herri arteko nolabaiteko adostasuna lortu zen eta Leitzarango baso, burdinola, larre eta sarobe oparoen ustiaketa araututa geratu zen: Tolosaren bitartekaritza alde batera utzi eta berriz ere eta lehenago bezala, Berastegiko herritarrek Leitzaranen gaineko eskubideen eta handik ateratako irabazien hirutik birekin jarraitu zuten, eta Elduaingo herritarrek gainerakoarekin, eskubideen eta irabazien hirutik batekin. Behi- eta txerri-azienden bazkarako epeak eta larreei eman beharreko atsedenaldiak ere zehaztuta utzi zituzten.


Kontzejuek sarobe berriak egitea erabaki izanak burdinolen jabeen haserrea ekarri zuen; izan ere, sarobe berriak antolatzeak mendi-lurrak murriztea zekarren, eta mendi-lurretatik ateratzen zuten olagizonek burdinolak martxan izateko behar zuten egurra. Hori zela eta, 1415ean hitzarmen garrantzitsua adostu zuten Berastegi eta Elduaingo kontzejuek eta Leitzarango burdinolen jabeek, bailarako baliabideen eta burdinolen ustiaketaren inguruan.


Olagizonak egurra lortzeko mendi-lurrak eskastuko zitzaizkien beldur zirenez, hauxe adostu zuten: 70 urte baino gehiagoko antzinatasuna egiaztatuta zuten sarobeak soilik izendatzea sarobe, hau da, 1345 aurretik sarobe izandakoak bakarrik, eta ez besteak: “Pudieran saber quales e quantos son seles conosçidos desde setenta años a esta parte e los seles que desde setenta años ante fueron avidos e tenidose conosçidos por seles que sean gozados de la libertad de seles según como es usado entre los dichos bezinos e entre los dichos ferreros”.


Zer ziren sarobeak?


Herri lurren barruan abeltzaintzarako prestatu eta mugatutako borobil formako lursailak ziren. Barruan borda, txabola edo eskortak ere izan zitzaketen sarobeek, eta haietan bizi izaten zen eta egiten zuen lan aldi baterako abeltzainak edo artzainak, gazta eginez.


Sarobeak egiteko lursailak mugarritzeko prozesua Erdi Aro garaian jarri zen abian, esan bezala. Lursail borobilak izaten ziren, erdian mugarri bat (artamugarria) zutenak; eta hasiera batean, behintzat, behi-azienda elikatzeko eta aterpetzeko erabili ziren, nahiz eta denboran zehar beste erabilera eta funtzio batzuk ere izango zituzten.


TXERTOKIKO ARTAMUGARRIA LEITZARANEN

                                                                                            Txertokiko artamugarria

Gipuzkoako sarobeen neurketetan alde handiak zeuden batzuetatik besteetara, eta gatazka-iturri izaten ziren neurketa-ezberdintasunak. Hargatik, 1583ko Gipuzkoako Foru Ordenantzetan arautu egin ziren neurketak (3. legea, 20. titulua, 76.or.) eta 1696an berriro ere jasota geratu zen araua (20. titulua, 3. kapitulua), auziari irtenbidea eman nahirik eta sarobeek beren baitan bildu zezaketen lursailaren luze-zabalean ezberdintasunik egon ez zedin: “…cualquiera de los Seles de montes en toda esta Provincia, ni en la forma en que se han de medir sus espacios conforme al Fuero, uso y costumbre de esta Provincia, ordenamos y mandamos que en toda ella ha de tener y tanga el Sel común en el remate y en toda la circunferencia setenta y dos goravillas de a siete estados o brazadas cada goravilla, midiéndolo con un cordel de doce goravillas, tirando desde el mojón como de centro alrededor”.


Ordenantzaren arabera, Gipuzkoako sarobe arrunt batek 12 gorabillako erradioa behar zuen orduan; hau da, 164,6 metro inguruko erradioa.


EREÑABEKO SAROBEKO PLANOA


Irudian ageri den planoa Irunabeko (Ereñabe) sarobeari dagokio. Planoarekin batera, Berastegi eta Elduaingo kontzejuek Pedro Aranalde olagizonari egiteko agindutako egiaztapena dator jasota, eta bertan sarobea egiteko eginiko mendi-mozketaren berri ematen du.


1650 inguruan Pedro Aranaldek, Inturiako olagizonak, Martin Arano Zubirik, Ollokiegiko burdinolako olagizonak, bidalitako ikazkina atxilotu zuen, Ereñabeko sarobearen ondoan lanean ari zela, Inturiako burdinolako txaraga edo epaipidetan eta teilatupean sartu zelako. Gaia auzitara eraman zuten, eta 1651eko urtarrilaren 25ean liskarrean ziren lursailak neurtu egin zituzten. Ebazpenaren arabera, Inturiako olagizonak lursail-zatia kendu zion sarobeari eta bertan aritu zen lanean. Arau-hauste hura zela eta, Berastegi eta Elduaingo herriei 340 ikatz-karga ordaindu behar izan zizkien. Honela dator jasota auzi-agirian: “… que dixeron ser doble y mayor de ochenta y cuatro gorabillas del mojon que estava en medio de dicho sel en círculo igualmente a todas partes”.


Irunabeko sarobearen planoan, berriz, honela dio: “Para su inteligencia es de saber que un mojon o gia que se pone en medio o centro es el rerefimen de todo de donde se mide con un cordel de 12 gorabillas â ocho angulos de la circunferencía en igual proporcíon Y se ponen 8 mojones que bengan a tener el uno del otro 9 gorabillas por linea recta de suerte que midiendo todo al rrededor benga atener 72 gorabillas como forme la hordenanza con que biene a estar en tripla proporcion la circunferencía rrespecto del diametro ô travesia Y â ser ochabo perfecto el Sel = Replicase que por quato la lei dize circunferencia y al rededor debe ser redondo = Satisfacese que respecto de las medidas no ai otra intelijencia ni la puede haber = agora dejando lo rreferido conforme la hordenanza boí con reglas de jeometria viendo la diferencia que ai aser circulo perfecto o no digo que toda circunferencía asu diametro esta en tripla Seraqui septima proporcion y así los beinte y quatro gorabillas en circulo perfecto vienen para tener 75 gorabillas y 3 estados vienen aser 24 estados mas + que la leí Y a este passo todo el terreno o area eccede mucho, pues tode el Sel comun. La Pitipia Se entienda por gorabilla Y la gorabilla tiene siete estados ô brazadas Y la brazada ô estado tiene siete pies = … son SS”.


Hementxe dituzue dokumentuetan aurkitu ditudan sarobe-izen guztiak, aipatutako urteetakoak, zerrendatuta. Gehiago ere badira, baina ez dut dokumentuetan haien aipamenik topatu.



Sarobeak pribatizatu eta beren funtzioa galdu zuten.


Napoleon Bonaparte enperadore frantsesak iberiar penintsula bereganatzeko asmoz abian jarritako inbasioari erantzun beharraren ondorioz (Espainiako Independentzia Gerra, 1808-1813), hiribildu asko eta askotako funtsak edo diru-kutxak eta, beraz, Berastegi eta Elduaingoak ere berdin, hutsik geratu ziren gerrak eragindako aparteko gastuen eraginez. Hala, 1809an etxeak, burdinolak eta errotak hipotekatu zituen Berastegiko Udalak, Paulo Sorondo izeneko batek mailegutzan emandako 16.000 erreal kuartoak hornitzeko.


1810eko otsailaren 25ean, Bideraungo etxean, Berastegi eta Elduaingo herriak herri-ondasunak saltzen hasteko prest agertu ziren eta horretan hastea adostu zuten, zeuzkaten gastuei aurre egiteko. Leitzarango lursail, sarobe, arbola, etxe eta burdinolak saltzea adostu zuten, baita errota eta herri-lurretan zeuden etxe eta 14 ½ko posturetako lursail-zatiak saltzea ere, bordak eraikitzeko.


Horrenbestez, 1810etik aurrera Berastegik eta Elduainek elkarrekin eta elkarrenak zituzten ondasun handiak jabe pribatuen eskuetara pasatzen hasi ziren. Harrezkeroztik, sarobeak saldu ahala beren hasierako funtzioa edo betebeharra galdu eta ahanzturan geratu ziren.




Informazio-iturriak:



  • Berastegiko Udal Artxiboa.

  • Donostiako Udal Artxiboa.

  • Luis Azpirozen paperak.

  • Xabier Cabezonen www.leitzaran.net webgunea.

  • Etxezarraga, I. & Aragón Ruano, A., “Entre la explotación pastoril y la forestal. La evolución en el uso y aprovechamiento de los seles en el País Vasco”, Arqueología de la Edad Moderna en el País Vasco y su entorno (123.or -) Access Archaeology Archaeopress.

2012(e)ko irailaren 25(a), asteartea

ELDUA - BELAUNTZA MUGARRIAK

1º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Elduaien eta Belauntza. Letaben dago


2º Mugarria. Letaben dago.


3ºMugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Berrobi eta Belauntza. Letaben dago.


2012(e)ko irailaren 24(a), astelehena

ELDUA - IBARRA MUGARRIAK

1º Mugarria. Kaxulaxkoa desagertuta dago.

2ºMugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Ibarra eta Tolosa. Barrenetxen dago.


ELDUA - BERROBI MUGARRIAK

1º Mugarria. Kaxulaxkoa desagertuta dago eta hiru herrirekin mugatzen zuen. Eldua, Ibarra eta Berrobi.

2º Mugarria. Txurdin erreka ondoan dago.

3º Mugarria. Mendabeko gainan dago.


4º Mugarria. Kixkin errekan dago.


5º Mugarria Kixkin eta Elduain erreken elkargunean.


6º Mugarria. Elduain errekan ondoan dago.


7º Mugarria. Igasoron dago.


8º Mugarria. Musaion dago.


9º Mugarria. Musaion dago.


10º Mugarria. Musaion dago.


11º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Berrobi eta Belauntza. Letaben dago.


ELDUA - TOLOSA MUGARRIAK

1º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Tolosa eta Ibarra. Barrenetzen dago.


2ºMugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Tolosa eta Billabona. Ibin dago.


ELDUA - BILLABONA MUGARRIAK

1º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Tolosa eta Billabona. Ibin dago.


2º Mugarria. Ibarrolan dago.


3º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Billabona eta Andoain. Leitzaran errekan ondoan dago.


ELDUA - ANDOAIN MUGARRIAK


1º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Billabona eta Andoain. Leitzaran errekan ondoan dago.


2º Mugarria. 


4º Mugarria.


5º Mugarria. Lindoetan dago.


6º Mugarria. Lindoetan dago.

 
8º Mugarria. Arratakan dago.


9º Mugarria. Astabizkarren dago.


10º Mugarria .Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Elduaien eta Andoain. Astabizkarren dago.


ELDUA - ELDUAIEN MUGARRIAK

1º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Andoain eta Elduaien. Astabizkarren dago.


2º Mugarria. Artzelaien dago.


3º Mugarria. Arrisarion dago.


4º Mugarria. Olazmeagan dago.


5º Mugarria. Arnabaren dago.


6º Mugarria. Arnabaren dago.


7º Mugarria. Loan dago.


8º Mugarria. Loan dago.


9º Mugarria. Añakoan dago.


10º Mugarria. Aginako eta Gonga errekak duen elkargunean.


11º Mugarria. Aginako eta Elduain errekak duten elkargunean.


12º Mugarria.


13º Mugarria. Agiñetan dago.


14º Mugarria.


15º Mugarria. Letabeko belazean dago.


16º Mugarria. Letaben dago.


17º Mugarria. Hiru herrirekin mugatzen du. Eldua, Berrobi eta Belauntza. Letaben dago.












2012(e)ko irailaren 4(a), asteartea

BERASTEGI - GOIZUETA MUGARRIAK

1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Goizueta eta Leitza. Irumugarrietan dago


2.Mugarria, mugarria desagertuta dago baina hiru gurutze testigu geratzen dira. Mandoegi tontorran daude.
Javier Salvarredi eta Ioseba Alonsok bilatutakoak dira.





3.Mugarria, Mandoegi Ezkaiztan dago.

4.Mugarria, Baratzazarretan dago.

5.Mugarria, Baratzazarretan dago

6.Mugarria, hiru herriarekin mugatzen du. Berastegi, Goizueta eta Elduaien.