XVII. mende amaieran agertzen dira meatoki honen
erreferentziak. Plazaola eta Ameraungo burdinolak hornitzen zituen batipat eta
kupuru gutxiagoan Beriñas ¼ eta Olloquiegui 1/6.
|
BIZKOTXEKO PLANOA ( X. Cabezon ) |
Meatoki hau
Aiako Harria mendigunearekin erlazionaturik dago, filoi sail honekin parte
hartzen du.
Burdinezko zain hauen minerala burdin karbonatoa da (siderita)
eta gainazaletik berriz burdin oxidoa ateratzen zuten (Hematites).
Aintzinean minerala gainazaletik gertu eta meazulo ez oso
sakonetik ateratzen zuten. Burdinoletan erabiltzen zen minerala zen.
Baina, XIX mende amaieran ustiapen berriztatuan datza,
karbonatoa meategietako zati sakonegotik ateratzen hasten dira, honek %50
purutasuna eta %7 manganesoa zeuzkalako.
Bizkotx meatzeak azpialdean hiru labe zeuzkan materiala
erretzeko. Hiru labe jarraian 8
metro garaian eta 3,75 diametroko upel batez osatzen
zen.
|
LABEEN AINTZINAKO ARGAZKIA |
|
LABEAK |
|
UPELAREN BARNE IKUSPEGIA |
Labeen azpian materia
biltegia aurkitzen zen, honek 25
metro luzeraz eta 6 metro zabaleraz zuen,
biltegiaren barruan berriz, 6 tranpila deskargarako zauzkan eta hortik trenera
egiten zen hustuketa.
|
TRANPILA BAT |
|
MATERIAL BILTEGIA |
|
BIGARREN MAILAKO TORNUA |
|
HIRUGARREN MAILAKO TORNUA |
1913. urtetik aurrera gainbehera etorri zen emankortasuna
guztiz geratu arte. Baina 1937. urtean berriro martxan jarriak izan ziren
material garraioa, 1942. urtean meatzeak itxi ziren arte.
|
HIRUGARREN MEAZULOA |
|
LAUGARREN MEAZULOA
|
1901. urtean baimentzen da trenbidearen eraikuntza,
Andoaingo minetako minerala garraiatzeko, honek adierazten du Andoaingo minak
martxan zeudela. 1904. urtean Andoaindik
Plazaolara doan bideari irekiera ematen diote. 1910. urtean berriz, Plazaolatik
Iruinaraino luzatzen dute, baita bidaiarientzat ere.
1953. urtean izandako uholdeak suntsiketa ugari sortu
zituen, zubiak, ezpondak paretak…hainbat eta hainbat saiakera egin zituzten
hauek denak konpontzeko, baina azkenik 1958. urtean itxi zuten behinbetiko.