SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko uztailaren 6(a), larunbata

BERNARDO ETXEBERRIA MATXINEA

Gaurko honetan Bernardo Etxeberria Matxinea izando dut helburu.

Bernardo, Josefa, seme-alabak eta Pilar.
Bernardo Juangonea baserrian jaio zen 1900/08/20 eta 1993/10/6 hil zen. Jose Etxeberria Ustoa eta Mª Agustina Matxinearen semea zen, bera eta bere hamaika anai-arrebak , hauetariko 8 mutil eta hiru neskak Juangonea baserrian jaioak ziren. Bernardo Etxeberria Josefa Alduncinekin  ezkondu zen 1934ko azaroaren 24an eta hauek Arregi baserrira joan ziren bizitzera, bertan hiru seme-alaba eduki zituzten: Pio, Mikaela eta Maritxu. Eta Mª Pilar  konzejura bizitzera joan zirenean jaio zen. 
Bernardok  Berastegiko kontzejun lan egiten zuen bere osaba Pio Etxeberria Ustoarentzako. 1941. urtean Piok kontzejuko agintea  Bernardori uzten dio 400 pezeta urteko errentarekin, hau udalari ordaintzen zitzaiolarik. Handik zazpi urtera  berriro subasta publikora ateratzen da, bertan Bernardo eta Luis Iparraguirre aurkezten direlarik, biek nahi zutenez, norgehiagokan , azkenik urteko kuota 400 pezetatik 2360 pezetaraino igotzen da. Norgehiagotan Bernardo izan zen garaile eta kontzeju “Fonda Echeverria” izendatzen du.

1948.urteko kontratua
1944.urtean Bernardok eta Josefak, Fernando Gorostidiri Plazenea Mayor etxea erosten diote, gaur egun Iturriondo izenez ezagunagoa. Etxe honetako gelak alokatu egiten zituzten, uda pasatzera etortzen ziren kanpotarrei. Ekainaren haseran etortzen ziren, Bilbo, Donosti, Tolosa… uda lasaia eta aire garbia arnastera.

1956.urteko festetako publizitatea

1956.urteko festetako publizitatea
       
Kontzejuko kafe-ontzia
Kontzejun Bernardo, Josefa, alabak eta lan askoko garaietan zerbitzariak lan egin ohi zuten. Lan askoko urte sasoiak izan ziren eta  bezero finkoak ere bai urte guztian, Juan Yeregui medikua eta Vitoriano Goenaga  basozaina bezala. Eguneko bazkariak ematen zituzten, tabako estankoa  eta 1955.urtean Etxabek zeukan telefono publikoa hartzen dute beraien artean eramateko lan hori. Alaba gazteenak Mª Pilarrek burutzen du telefono-operadore lana Mikaelaren laguntzarekin 1964.urteraino, Mª Pilar Tolosako Telefonikara lanera joaten da eta Mikaela monja sartu zen 1957.

Mikaela telefono-operadore lanean
Maritxu berriz gurasoekin geratzen da lanean, 1966ko abenduaren hemeretzian aurrera ez jarraitzeko erabakia hartzen dute. Baina Maritxuk Iturriondo etxera pasatzen du estankoa 1996ko azaroan denda itxitz.

Maritxuren estankoa


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina