SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

BERASTEGIKO ARMARRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERASTEGIKO ARMARRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea

BERASTEGIKO ARMARRIAK

XII. mendean, gerra-gizonen janzkera aldatzearekin batera, hasi zen armarrien erabilera zabaltzen. Burua babesteko janzten zituzten kaskoek eta gorputzerako sareek  zaildu egiten zuten zalduna nor zen jakin ahal izateko modua, eta , horregatik, pixkanaka-pixkanaka, euren ezkutuen gainean figurak (animalia, landare edo geometrikoak) jartzen hasi zirenzaldunak.
Handik aurrera ohitura bilakatu zen, eta familia edo leinu batek irudi bera pasatzen zuen belaunaldiz belaunaldi. Armetan jartzeaz gain, etxekoen gainerako gauzetan ere marrazki bera erabiltzen hasi ziren, baita etxearen aurrealdeanere. Horrela, irudi bakoitza leinu baten identifikazio-ikurra izatera ailegatu zen.
Euskal Herrian ez dira gutxi armarria duten dorretxe, baserri eta bestelako etxebizitzak. Baten batek pentsa lezake etxe horietan sortutako semeak, Erdi Aroan, noble edo gudari ausarten batzuk izango zirela. Baina kasu batzuetan hala bazen ere, beste askotan ez.
Izan ere, armarria zuten familiek bazituzten gainerakoek ez zituzten pribilegio batzuk, eta horrek bultzatuta asko izan ziren armarri faltsuak egin zituztenak. Egoera hori nolabait gelditu nahian, 1527an, erabaki zen liburu batean idaztea zein etxek merezi zuen armarria bertan izatea eta zeinek ez.  Hala, 1583an, merezi ez zuten etxe eta elizetatik armarria kentzeko agindua eman zen. 1617an beste lege bat ere idatzi zen, eta bertan zehazten zen armarria zuen etxe bat erosten zuen edonork urtebeteko epea zuela etxeari armarria kentzeko.
Gipuzkoan ere garrantzi handia zuen kapare izateak. Bertan jaiotakoek sortzetik zuten izaera hori; gainerakoek, berriz, Gipuzkoan bizi nahi bazuten, derrigor erakutsi behar zuten hala zirela. Horren adierazle da Espainiako Erregeak, 1527an, idatzitako gutun baten zati hau: La esperiencia ha mostrado por el curso de las gentes extrañas, los cuales se ha publicado, que hay muchos que no son hijosdalgo, y por esto y á esta causa los que no estan en caso de la limpieza é nobleza de los hijosdalgo de la Provincia han tomado ocasion de diputar y traer en lengua nuestra limpieza. Por ende por quitar aquella é conservar nuestra limpieza é nobleza, que los hijos de los pobladores naturales de la dicha provincia tenemos, ordenamos y mandamos, que de aqui en adelante en dicha Provincia de Guipuzcoa y Villas y Lugares no sea admitido ninguno, que no sea hijodalgo por vecino de ella, y cada y cuando algunos que fuera parte á la dicha Provincia vinieran,  los Alcaldes ordinarios cada uno en su jurisdicción tengan cargo de escrudriñar y hacer pesquisa á costa de los Concejos: y á los que no fueran hijosdalgo y no mostraren su hidalguia los echen de la Provincia (…) Y si pareciere, que alguno por falta de información, ó de otra manera, que no siendo hijodalgo vive en la Provincia, luego que constare sea echado de ella, y pierda todos los bienes que en ella tuviere”. Egoera horretan, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan kaparetasun-epaiak ohikoak ziren oso.
Berastegin ere badira armarriak, bederatzi guztira; eta horrez gain, beste lau etxek ikur batzuk dituzte sarrerako ate gainean: Don Martiñenea, Meaka, Mintxolo eta Azpilleta dira etxe horiek.

Herriko armarria

Herriko armarria:
Ikusteko modukoa da udaletxean, erlojupean, dagoen armarria. Bi zatitan banatutakoa, ezkerraldekoan gure patroia, San Lorenzo, ageri da ermita baten ondoan; eskuinaldean, berriz, dorre batera eskaileratik igotzen ari den gizonezko bat ageri da. Armak daramatza horrek, eta kondaira baten arabera, Sagastiberriko semea izan liteke herriaren alde borrokan. “NOBLEZA CON LIBERTAD” dio bi irudi horiek inguratzen dituen esaldiak.
Armarri bera ageri da herriko elizan, koadro batean margotua, San Martinen aldarean.

                                                                       Ameraun
Ameraun:
Ameraungo baserriaren atzealdetik Leitzaran ibairaino doan bidezidor bat bada. Hortik jaitsita, ezkerraldean, harkaitzean sartuta dago armarria. Gaztañondotar batek jarritakoa omen da.
Berastegiko idazkaria zen Gaztañondo, eta Bartzelonara joan zen bizitzara kataluniar batekin ezkonduta. Maiz etortzen ziren Berastegira, Gaztañondoberria (Etxabenea eurena baitzen, baita Ameraungo lurrak ere. Lur horiek bi semeen artean banatu zituen: bat zentralarekin geratu zen; bestea, berriz, baserriarekin. Azken horrek jarri zuen armarria ibai bazterrean.
Diotenez, Etxabenean jartzeko asmotan ekarri zuen armarria Bartzelonatik. Urteetan egon omen zen etxeko ganbaran ahaztuta, Ameraunera idiei erantsitako gurdi batean eraman zuten arte.
Bi zatitan banatutako armarria: goikoan, bi animaliaren buruak ageri dira banda bati helduz, basurde bat, dorrea eta oreina zuhaitz baten aurrean; behekoan, arranoa zazpi lili-lorez inguratua, gurutze antzeko bat eta bost txirla.
Ondorengo idatzia du armarriak azpialdean:
ARMAS D LOPEZ
DE ECALA DESCENDº
D PALACIO DE ECALA
Ameskoabarrenako udalerria da Ekala. 1451n Juan Fernándiz de Baquedano zen bertako jauregiko jauntxoa. Horren ondorengo adar batek Eulatera egin zuen, Ameskoabarrenakoa hori ere; bertakoa da Lopez de Ecala abizena.

Antsonea

Antsonea:
Azpiroz abizenaren armarria. Lau zatitan banatutakoa: lehenengoan eta laugarrengoan haritz bat ageri da, eta horren aurrean otso bat dago; bigarren eta hirugarrenean, lau zutabe ageri dira, Aragoiri fideltasuna adierazten dute. Armarriaren bueltan Nafarroako kateak. Kate horiek erregeek ematen zizkieten Larraun bailarako familiei; betiere, bertan jaiotakoak  izanez gero. Otsoa ausardia eta basakeriaren adierazle da; haritza, berriz, sendotasunarena.

Errementaritegi
 Errementaritegi:
Obalatua eta bi zatitan banatua. Goiko aldean gudari bat ageri da, etxe baten ondoan borrokan. Behekoan, zezen bat zuhaitz artean.Irudi garrantzitsua dazezena, ekintza ospetsu eta laudoriotsuak erakusten baititu, erregeen zerbitzura egindako ekintzen erakusle.
Etxearen izena jartzen du armarriaren goialdean. Azpian, berriz, “Antiquissimun sollum” irakur daiteke, hori da noizbait indar handiko etxea izango zenaren erakusle. Hala ere, 1625ean ez da oinetxe gisa ageri.

Iruin
Iruin:
Olaetxea abizenaren armarria. Urritz bat ageri da, enborraren  alde banatanerbi-txakurrak dituela. Urritza zerbitzu ugariren erakusle da. Erbi-txakurrak, berriz, fideltasun- eta zainketa- adierazleak.Armarriaren alde banatan lau hosto ageri dira bata bestearen jarraian goitik behera. Goiko aldean kasketa.
Armarriaren azpiko aldean latinez idatziriko esaldia dago. 2010eko aldizkarian, Carlos Olaetxeak egin zuen artikuluan dator idatzi horren esanahia (Aidanen 7, 30. orrialdea).

Jauregia

Jauregia (Jauli):
Eraikinaren goialdean, garai batean etxearen aurrealdea izan zenean, du blasoia dorretxe honek. Bertan bi armarri ageri dira: eskuinekoan, Verástegui jartzen du eta, ezkerrekoan, Lazcano; bien gainean ONEZ.
Berastegi abizenaren armarrian dorrea eta zubia ageri dira, dorrearen atean erraldoi bat eskuetan borra duela. Dorrearen gainaldean basurde bat eta bi erbi-zakur zutik dorrearen alde banatan.  Armarriaren bi aldeetan herensugeak ageri dira, eta euren ahoekin eusten diote dorrea erdialdetik zeharkatzen duen bandari.
Lazcano abizenaren armarrian ere bi dragoi ageri dira ahoarekin armarria zeharkatzen duen bandari eutsiz. Goialdean ilargi erdia eta izar bat; behealdean, berriz, bost panela (makal-hosto),bi galdara buruz beheraeta kardu bat.
Berastegiko dorretxea, Lazkaokoa bezala, oinaztarren bandokoa izan zen. 1447an, ganboatarrek Berastegiko dorrea inguratu zutenean, Juan López de Lazcano, beste oinaztar batzuekin batera, laguntzera etorri zitzaion, eta irabazi egin zieten Ganboa bandokoei. Litekeena da orduko oroigarri izatea bi armarriak batera jartzea.

 
Juantso
Juantso:
Herrialdera begirako aldean du Juansok armarria:txikia baina erliebe handikoa. Lau zatitan banatua, lehenengoan eta laugarrenean zakur bat ageri da; bigarrenean eta hirugarrenean, zuhaitz bat eta horren aurrean bandera gurutzatuak. Bi animaliak eusten diote armarriari alde banatatik, gorputza zeharka dute eta aurpegia aurrera begira. Goialdean, kasketa gandorrekin eta, behealdean, aingeru baten aurpegia.

Lizarraga

Lizarraga:
Lope de Isastiren liburuan izendatua ageri da 1600ean oinetxe gisa. 1736an Jose Labaien eta bere anaiak Berastegiko Udalaren aurkako epaia izan zuten, euren kaparetasun-izaera justifikatzeko.
Hala ere, armarria ez da Labaien abizenarena, etxeari izena ematen dion Lizarragarena baizik. Armarrian, zuhaitz bat ageri da eta aurretik pasatzen ari diren bi otsoren irudiak, bata bestearen gainean. Bi aingeruk eusten diote irudiari, eta goialdean kasketa du gandorrekin.
 
Sagastiberri
Sagastiberri:
Hiru zatitan banatutako armarria. Goiko aldean, ezkerrean, beso bat ageri da eskuan makil antzeko bat duela; eskuinean, berriz, haritza. Behealdean, gizonezko bat dragoi batekin borrokan eta, alde banatara, bi galdara buruz behera. Udaletxeko armarrian, Ermenterokoan eta armarri honetan ageri da gizakia eta,  hiruretan, ekintza batean.




Ikurrak: Don Martinene, Azpilleta, Meaka eta Mintxolo. 

Don Martiñenea

Mintxolo

Azpilleta

Meaka
TESTUA: ELI AZPIROZ