Iribasetik 600 bat metrotara aurki daiteke leize-zulo hau,
10X15 metroko sekzioa du, eta Larraun errekako urak ur-goraldi handietan
bertara bideratzen dira.
Leize honek 13 metroko sakonera dauka, jarraian
meazulo horizontalak ditu. Sarreratik 25 metrotara errodaturiko harri pila
dago. Hau zeharkatuz sala zabal batean sartzen da eta estalki karbonatu asko
dago, 50 metroko sakonera eta 15 metro zabalean ditu, zorua berriz harritzarrez
osatua. Zuhaitzen enbor astunak ikus
daitezke goiko hormetako arroketan sartuta. Pasaleku estu batetik jarraitzen
du, honek 45 metroko luzera eta 12 metro zabalerako meazulo batera eramaten du,
bertan estalamigta eta gous-ak daude. Errekaren erretenari jarraituz, zulo
handi batera iristen gara. Erreten honek 100 metroko luzera eta zabaleraz 5
metro inguru ditu. Mailaz igotzen da eta
inguruan karbonatuz estalita daude bazterrak.,hemen haitzuloaren proportzioak handiak
dira: ( 40 metro luzeran, 50 metro zabalean eta 30 metro altuera). Gune
honetara iristeko beharrezkoa da 10 metro bertikalean jeistea. Lurzoruak
35º malda dauka eta amaieran 16X25 metro
eta 6 metroko sakoneraduen lakuaren ur-bazterrera iritsiko gara. Hemendik 25
metrotara ezkerreko horman, 5 metro luzera, 2 metro zabalean eta 2 metro
altuerako konduktu bat dago horma leunekin, eta honen amaieran sifoia itxi
egiten da.