Aurten 220 urte bete dira
Areso herria frantzesek konbentzioko gerran (1793-1795) suntsitu zutela.
Areso herriaren suntsipenaren
aurreko hilabetean gertaturikoa doa jarraian.
Abuztuaren 3an frantzesen tropen jeneral zen Moncey, Donostian aurkeztu zen, eta hiria
frantzesak ikusi orduko errenditu zen, erresistentzi guztiak amore emanez.
Gertaera honek, politikoki eta militarki eragin larriak sortarazi zituen.
Donosti frantzesek okupatu
edo artu zutenean, diputazioko batzarra Getarira lekualdatzen da, baina denbora
gutxira,batzarkide batzuen atxiloketaren ondorioz berriro lekualdatzen da,
oraingo honetan Arrasatera.
Colomera jeneralari (Caro
jeneralaren oinordekoari) ez zitzaion besterik geratu Tolosan eustearekin,
bertan 4.000 soldatu lortu zuen biltzea.
Abuztuak 9an
Tolosa frantzesen esku eroritzen da, eta Colomera jenerala Lekunberrira
atzeratzen da bere ejertzitoarekin, bertan ejertzitoa indartuz.
Abuztuak 14ean frantzesek Donostian 3.000 soldaduz beterik dago eta 1.000 soldadutara
murizten da beste lekuetara bideratzen dituztelako. Pasajesen berriz 500
soldatu, eta Donostitik Tolosarako bidean 5.000-6.000 frantzes inguru zeuden.
Ikusirik zegoen bezala,
Tolosan kokaturik zeuden tropa frantzesen asmoa Gipuzkoako probintzi osoan
barneratzea zen. Lehenik jakinerazi edo ikuskatzen dira frantzesak Berrobi eta
Belauntzako mendietan, Larte eta bere inguruetan. Gerora frantzes tropak herri
guztiak arpilatu zituen, herri gehienak hondamenera eramanez.
Honako adibide hau Leitzan
gertaturikoa da. Leitzako alkateak diputazioari eskutitz bat idazten dio Leitza
herriak ezin dituelak zergak ordaindu eta ez kobratzeko eskatuz. Lehenik eta
behin frantzesek herria harturik zutelako, bigarrena, kalteak izugarriak
zirelako, 18 aldiz arpilatu, lapurtu (arropa, janaria, abereak,…), burdinolak
erre, hauen kostua 10.000 pesoak inguratuz.
1794ko Irailak 10ean, Uliko mendian Lekunberriko tropa espainolen aurreko
taldea zaintzen zeudela, frantzes tropa batekin bataila edo gatazka bati aurre
egiten hasten dira, baina frantzesen kopuru handia ikusiz, batzuk Gorriti eta
beste batzuk Aresora ihes egiten dute. (Honako hau hipotesi bat da; Ihesaldian
soldadu batzuk Ulizar-ko Kobazuloan gordetzen dira eta frantzesek hori ikusirik
kobazuloa dinamitatzen dute espainolak lurperatuz bertan). Frantzesak
Aresorantz doazten bitartean bordak puskatzen eta erretzen doaz, eta herrira
iristen direnean lehenik etxeak arpilatu eta gero erre egin zituzten. Aurka
egiten zuen Aresotarra berriz hil egiten zuten. Areson bost etxe bakarrik
geratu ziren zutik kalterik gabe, baina herri guztia hondamendian utzi zuten
frantzesek.
1794ko azaroaren 8an Aresoko alkate zen Juan Francisco Alduncin-ek 1794ko irailak 10ean etxe erre eta kaltetuen gainean eginiko zerrenda.
65 etxe erretakoen zerrenda.
1794ko azaroaren 8an Aresoko alkate zen Juan Francisco Alduncin-ek 1794ko irailak 10ean etxe erre eta kaltetuen gainean eginiko zerrenda.
65 etxe erretakoen zerrenda.
Alpaisenea
|
Alcoz
|
Arrachipi
|
Ansonea
|
Arraiago
|
Aragonerenea
|
Axocenea
|
Aranaldea
|
Azpicoechea
|
Barberonea
|
Bonenea
|
Casa
Concejil
|
Bunoa
|
Chillenea
|
Echeverria
abajo
|
Choanenea
|
Echozana
|
Churinea
|
Echozana-chiquia
|
Echachiquia
|
Eguaguirre
|
Echeandia
|
Errementaldeguia
|
Echeverria
la de arriva
|
Francisquenea
|
Izarreguia
la de abajo
|
Garro
|
Izarreguia
la de arriva
|
Juansonea
|
Larrea
|
La
basilica de Santa Cruz
|
Lazcanonea
|
La casa
de Errandonea
|
Lili
|
La casa
Parroquial
|
Machiandinea
la de abajo
|
Loidi
-maior
|
Machiandinea
la de arriva
|
Loidi-
menor
|
Machingonea
|
Luxenea
|
Marticenea
|
Maringonea
|
Marticonea
|
Mariñenea
|
Molino
|
Mariñonea
|
Osobiaga
la de aca
|
Mogondo
|
Osobiaga
la de alla
|
Ochonea
|
Pedronea
|
Ochone-chiquia
|
Sagastinea
|
Orillenea
|
Thelleria
|
Picorenea
|
Ubidea
|
Pulaguiñenea
|
Urquiola
|
Sanruzu
|
Zapatarinea
|
Sunexo la
de arriba
|
Zubior
|
Ustaquinenea
|
|
15 etxe kaltetuak baina Aresoarrak sutetatik berreskuratuak.
La casa Abacial |
Apacenea |
Urzallenea la de arriva |
Urzallenea la de abajo |
Manterola maior |
Manterola menor |
Orijenea |
Semero la de abajo |
Teleguiñenea |
Ozondo |
Errementaldeguia menor |
Olaechea-azpicoa |
Axenea |
Martiarragenea |
La borda de Ochonea |
5 etxe kalterik gabe. |
Ibiur |
Perunea |
Zugarocenea |
Olaechea garaicoa |
La casa de Borda |
Bitartean, gipuzkoan
kokaturik zegoen frantzes ejerzitoa, azaroak
15ean Iruñera habiatzen da. Lekunberrin Urrutia jeneralaren espainol tropek
babesturiko barrerak zeharkatuz. Frantzesek lortu zuten Nafarroan sartzea,
baina negua hain gogorra izanik eta gaixotasunak ere larriak, frantzes asko hil
ziren eta abendurako Gipuzkoara itzultzen dira.