Gazteluko herrigunera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen
Bordatxuri baserriaren inguruan, harrobi baten parean dagoen magalean eta Mala errekaren gainetik 45 bat m.tara dago haitzuloa.
Haitzuloak kanporaldera irekitzen diren bi galeria ditu,
baina beraietako bat itxirik dago gaur egun. Biak batzen diren gunean gelatxo bat
topatzen dugu bertatik galeria bihurgunetsu bat sortzen da bukaeran asko
estutzen dena. Oso leku estu bat igaro ondoren troskaz estalitako gelatxo
batera irits daiteke. Orain irekita irauten duen sarrerak 2 m .tako zabalera eta 3 m .tako garaiera du. Igarobide
nagusiak 25 m .tako
luzera du sarreratik industua izan zen azken gelatxoraino.
T. de Aranzadi-k aurkitu zuen 1934an eta M. Ruiz de Gaonak
industu zuen 1944an.
Materialak
aurkitutakoak:
Hezur-industria:
Zizeilu bat.
Zeramika:
Lohiz eta hatzduradun kordoiez apainduri-ko ontzi tronkokoniko baten zatiak. Hatzduraz
apainduri-ko ertz baten zatia. Ertz zati bat.
Giza-hezurrak
gutxienez 14 gizakirenak: 11 heldu, gazte bat eta 2 haur.
Hola,
ErantzunEzabatuestoy interesado en visitar esa cueva de Gaztelu. Puedes indicarme como llegar a ella. Muchas gracias!
Hola,
ErantzunEzabatuestoy interesado en visitar esa cueva de Gaztelu. Puedes indicarme como llegar a ella. Muchas gracias!