Lehena Tolosatik
Berrobira, bigarrena Berrobitik Berastegira ( zati hau bi ataletan osatu zuten,
Berrobi- Elduain eta Elduain- Berastegi ), eta hirugarrena eta azkena
Berastegitik Urtoko zubira. Errepidearen eraikuntza 1862.urtean hasi zen,
Tolosako Urbieta zubitik hasi eta 1887urtean amaitu zen Urtoko zubian.
Artikulu honetan Berastegitik igarotzen den errepidea aipatuko dut, Arrositik Urtoko
zubiraino.
Bigarren zatia Arrositik Berastegiko plazaraino zen, hau
lehen esan bezala bi ataletan eraiki zen. Lehena Arrositik zapelako
errekaraino, 904,70 metrokoa eta bigarren zatia Zapelako errekatik plazako
Maintonea baserriraino 1276 metrokoa.
Errepide zati hau Miguel Maria Mendizabal kontratista hasi
zen egiten 1869, eta 1872garren urtean amaitu zuen. Eraikuntzako lursailen
jabetza 22 ugazabei kendua izan zen.
Errepideko lanen kostua 182.000 errealak eta 92 zentimoko izan zen,
Arrosi-Zapelako erreka 112.853,82 eta Zapelako erreka-Maintonea 69.153,10.
HIrugarren zatia Berastegiko plazatik Urtoko zubiraino 1884.urtean hasi zen
eraikitzen Miguel Maria Mendizabal kontratistaren eskutik. Lau zatitan banatu
zuten :
1º- Herriko plazatik San Anton gainaino, 1189 metroko luzerarekin eta 24.185 pezetako kostuarekin.
2º- San Antonetik Lindo-zuloetara, 1271 metroko luzera eta 27.989 pezetako kostuaz.
3º- Lindo-zuloetatik Artaleku gainera 1130 metroko luzera eta 24.072,99 pezetako kostuaz.
Eta azkenik 4º zatia Artaleku gainetik Urtoko zubira, 1135 metro luzeraz eta 13.664 pezetako kostuaz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina