BELATZ HANDIA ( Falco peregrinus ) |
Belatz handia (Falco peregrinus) hegazti arrapari bat da, falconidae familiako
espezie kosmopolita bat, falco generokoa. Tamaina handiko belatza da, belearen antzeko neurrikoa. Bizkar gris
urdina; behealde zuria, orbain ilunekikoa; buru beltza; eta «bibotetzar»
beltza, mokoaren alde bietan. Orduko 100 kilometroko abiadura hartu ohi du,
baina ehizean dabilenean orduko 400 kilometroraino ere iristen da; horregatik,
munduko abere lasterrena dela jo ohi da.
Bideo honetan aurkezten ditudan argazkiak Itziarko amildegian osatu nituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina