SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

KALBARIOKO GURUTZEAK


Jakinmina sortu izan didate hainbat herritako kaleetan dauden egurrezko nahiz harrizko gurutzeak, kalbarioko gurutzeaz ezagunak direnak. Ez nekienez beraien esanahia, hainbat herritarrei galdetuz hona doakizue erantzuna.



Herri askotan, erlijio ohitura zela eta, ostiral santu egunean, goizetik izaten ziren kalbarioak. Hamalau dira kalbario pauso edo geltokiak.Geltoki bakoitzak Jesusen gertakizun edo azken bizipenen pausoak zehazten ditu. Hauetan, fededunak triste abesten, geltoki bakoitzean gelditu eta errezatzen zuten. Hamalaugarren gurutzea da denetan ezberdinena, ikusgarri eta garrantzitsuena . Honek kristoren pasioa eta heriotza gogorazten zuen, eta kapila edo ermita baten itxura du, estalpetxo batekin, normalki tontor edo gailur batean kokatua.

Kalbario egunean , aurretik  Jesus gurutzatua, bi matxingorri eta Lazaroren irudiaz baliatzen ziren, hauen atzetik eliztarrak . Elizatik ateratzen ziren gurutze bidea egitera kalbarioaren gailurrerantz. Behin hamalaugarren gurutzera iristean amaitzen zen kalbarioa.

Berastegin 1950. urtean uzten dute kalbarioak egiteaz.

Hona hemen kalbario hoien esanahiak, Jesusen bizipenak gogorazteko.



1º Geltokia ( Jesus heriotzera zigortua ).


2º Geltokia ( Jesusek gurutzea eraman beharra ). Desagertuta dago



3º Geltokia ( Jesus lehen aldiz erortzen da ).





         4º Geltokia ( Jesusek bere ama aurkitzen du ). Desagertuta dago

               5º Geltokia ( Jesus Cirineok lagundua da ).



      6º Geltokia ( Veronicak aurpegia garbitzen dio ). Desagertuta dago

               7º Geltokia ( bigarren aldiz eroritzen da ).



            8º Geltokia ( Jesusek Jerusalengo alabekin hitzegiten du ).


9º Geltokia ( hirugarren aldiz erortzen da ). Desagertuta dago.

10º Geltokia ( Jesusei arropak kentzen dizkiote ).


                     11º Geltokia ( Jesus gurutzatua da )



 12º Geltokia ( Jesus gurutzean ).


 13º Geltokia ( Jesus bere amaren besoetan ).





14º Geltokia ( Jesus lurperatua da ).





 Garai bateko Kalbarioko bidea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina