Artelan
erlijiosoak eta erlikiak aurkeztu nahi dizkizuet, urte askoan zehar Berastegiko
San Martin De Tours-en ikusgai daudenak, gaur egun Iruñako elizbarrutian jasota
daudenak eta beste batzuk apaizaren menpean daudenak.
Berastegiko
elizarentzat egin zen artelan garrantzitsuena prozesioko gurutzea izan zen,
Jose Velazquez De Mendrano-k egina, garai
haietan Iruñan bitxigile ospetsua.
XVI. mendean
Iruñako lantegietatik ateratako piezarik garestienetako bat.
1.598.
urtean, Berastegiko gurutzea burutzeko 240 dukado eman ziren eta 1599.urtean
509 erreal jaso izana adierazten dute. 1605.urtean gurutzearen bastoi edo
makilagaitik 80 dukado ordaintzen da. 1614.urtean berriz, haserako 415
dukadoko zorretik 252 dukado kobratzen dute. Denera 1227 dukadotan tasatua
zegoen. Azkenik, 1617.urtean 562 erreal ordaintzen da, honekin zorrak kenduz.
Prozesioko
gurutze hau eta Tolosakoa, Nafarroko bitxigile berdinak eginak dira. Parrokiako
hornidurarik ezaugarri eta disdiratsuena zen. Gipuzkoako bitxigileengan eragin
handia izan zuten gurutze mota hauek, tipología eta lanen edertasunagatik.
Beste artelan
garrantzitsuagoa, 1603.urtean Ambrosio De Bengoetxeak eginiko erretaula
errenazentista, 1743.urtean eliza handitzea eta bi beirate edo kristalera jarri
ondoren erretaula dena margotu zen urre kolorean.
Kasullak eta
kapak dira beste erlikietariko bat, apaizak erabiltzen zuten meza ematekoan.
XVI.mendeko kasulla gitarra estiloko jatorria daukana, urrezko hariaz eskuz
bordatutakoa lorez eta ardi bat ganbelan ezanda. Beste kasulla hau belus
gorrizkoa bere sei irudi biblikoekin ere altxor bat da. Kapak ere ugari daude
batzuk besteak baino apainduagoak. 1695.urtekoa ere badago, honek balio
artistiko handia du. Gehienak XVIII . mendekoak izanik. 1714.urtean bi kaliza
eta hamahiru kasulla erosi ziren, baina badaude XX.mendekoak ere.
Zilarrezko
artikuluetan barietatea dago, kaliza, ozpin-ontzi, intsentsu, kustodia batzuk,
zilarrezko gurutze bat Francisco
Calandro bitxigileak egina, hau Jose Maria Saizarrek dohaintzat emana izan zen.
Artikulu hauetariko asko herritarrak dohaintzat emanak izan ziren San Martin De
Tours elizari.
Beste bitxi
edo altxorra elizako organoa da. Juan De Anciola kapitainak bere anai Bartolome
De Anciolari 1685.urtean alkate zenari, 1818 dukado ematen dizkio organoa
eraikitzeko. Ez da ezagutzen zein izan zen lehen organista, 1725.urtean
jarraitasuna Jose De Oruña organista maisuak eman zion. Organoaren kostu
erreala 545 dukado eta 5 erreal izan ziren, gainontzeko dirua organoaren
mantenua, organista eta koroa egiteko erabili zen. XIX.mendean organoa berritu
zen,zehazki 1894ko uztailaren hamahiruan estreinatu zen, baina honen hodiak edo
tuboak bere hortan mantendu ziren, sonoritate oso ona zutelako.Organo berri hau
Burdeosetik ekarri zuten, Maison Georges Wenner enpresatik. Bere kostua
15.010,64 pezetakoa izan zen eta gastu
guztiak barne zituen, garraioa, koroaren berrikuntza eta Tolosako organisten
garraio lanak Burdeosetik organoa ekartzeko ere barne zelarik. Organo honen ordainketa
herriko auzotarrak egina da.
XVI.mende eta
XX.mendeko hainbat koraleko liburu aurki ditzazkegu.
Eliz barruan ere, kuadro eskultura eta
beirateak daude, gehien nabarmentzen den beiratea herriko ezkutua daukana da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina