XX.mende
haseran industri-iraultzarekin eta energi beharrak, Euskal Herriko ibai
gehienetan zentral hidroelektrikoak eriki ziren, energiaz hornitzeko sortzen
hari ziren hainbat enpresentzat.
Berastegi ez
zen salbuespen bat izan, Leizaran ibaiak daukan emanarekin zentralak ugaritu
bait ziren, batzuk paper industriak eta besteak meatzeak hornitzeko.
Berastegin bost zentral eraiki ziren. Lau Leizaran ubidean eta bostgarrena
Arrate ubidean.
1906.urte
bukaeran jarri zen funtzionamenduan, 1930.urterarte.
PLAZAOLA1
ETA PLAZAOLA2;
1900.urteko
lehen hamarkadan eraiki ziren zentral hauek, eta Tomas Mugica enpresarenak
ziren. Gaur egun Elektra Plazola, S.A-rena da eta sorturiko energia Iberdrola S.A-ri saltzen zaio.
AMERAUN
ZENTRALA;
Santos
Gaztainondok eraiki zuen 1904.urtean. 1970.urtean jabetza Berrobiko Uranga
(SARRIO) papelerarengana pasa zen.
Gaur egun
berriz, Ameraun S.L-ren jabetzan dago.
ARRATE
ZENTRALA;
1909.urtean
eraikia, honek Berastegi eta Gazteluko zati batzuk korronte
elektrikoaz hornitzen zituen. Berrogeita hamar garren hamarkadan utzi zen bere
erabilpena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina