SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

BERASTEGIKO BURDINOLAK



Gure herrialdean burdinaren jatorrizko trebezi garatugabean oinarrituta zegoen, trebezi hau ipar indoeuropar inbaditzaile eta zehazki kultura zeltagatik ekarria izan zen, eta hegoaldetik, feniziar eta grekoek ekarria.

Haizeola

Garai bateko burdinolak haizeolak izenekoak, bi beharrei aurre egiteko jarri ziren. Bata mineral-zainen gerturapenagaitik, normalki leku garai edo mendi hegaletan kokatzen zituzten eta besteak leku basotsuetan, egur-ikatz beharraren bolumen handiaren hornidura zihurtatzeko.
Burdingintza aintzindar hauetan burdin-mineral oso aberatsa erabiltzen zen, gehienbat lurzoruan aurkitzen zituzten oxido itxurakoak. Honen erredukzioa lurperatutako labeetan egiten zen. Hiru metroko altuera eta errago diametro batekoan, oinarrian, landutako harriak eta barnekaldetik buztinez estaliak, ahalik eta errefrakzio gehien osatuz. Labe hauen hormen lodiera 30 zentimetrokoak ziren.
Teknika honen deskripzioa ardatza hauetan datza: labean minerala eta egur-ikatz kapa txandakatuz errekuntza egiten zen, ahuntz edo ardi larruz eginiko hauspoez eragindako aire laguntzarekin. Hauspoak mugitzeko esfortzu handia egin behar zen, hankekin edo eskuekin eraginez hauspo motaren arabera.

Hauspoa ankarekin eragiten

Berastegin dakidanik ez da haizolarik aurkitu, honek ez du esan nahi ez denik egon, herrian dagoen burdin kopurua eta hainbeste mendeetan ateratzen aritu direlarik, erromatarren garaietatik pentsatzen da, zehatzena pentsatzea da egon direla haizeolak, baina ez da aztarnarik aurkitu.
Aurrerapen teknologiko honek burdinolak mendietatik urertzera aldatzera ekarri zuen energi hidraulikoa sortzeko. Lehenbizi hauspoak beharrezkoak ziren airea sortzeko errekuntzarako, bi mende geroago berriz, metala lantzeko sortu zituzten mailu astunak mugitzeko.

Burdinolaren eskema


Mailua

Julio Caro Barojak bere idazki batean " Los Vascos "-en dio: Parece probado que los que a comienzos del siglo XVI introdujeron los martinetes de agua en España fueron Marcos de Zumalabe, vizcaino de Valmaseda y el milanés Fabricano.   Laburbilduta, Europa mailan XVI. mende erdialdean burdinola euskaldunak ikuspegi teknikotik begiratuta hoberenak zirela, maisutasunez menperatzea lortu zutela uretatik zetorren energia.
XIV. mende bukaeran eta XV. mende hasieran Berastegin hasi ziren eraikitzen lendabiziko burdinolak Leizaran sakonunean.
Burdinolak bi lehengai behar zituen funtzionamendurako: Burdin minerala eta egur-ikatza. Lehendabiziko hau, bertakoak bere inguruan ezagutzen zituzten burdin betetatik atera ohi zuten eta egur-ikatza berriz, gure mendi inguruetan hain ugari diren gaztainondo eta haritzetatik.
Arrineko Martilontzo bere etxe ondoan egin zuen txondarrarekin

Berastegin bost burdinola zeuden, Plazaola, Barrenola, Nodeiza, Mustar eta Ameraun. Eta Berastegi eta Elduain juridikzio komunekoak zirenean beste sei zeuden, Beriñas, Muguizalas, Olloquiegui,Inturia, Eskelzu eta Aunzola.
1415. urtean idazki baten hitzarmen bat adosten da eta bertan agertzen da burdinola hauen aipamena: Barrenola, Beriñas, Ameraun, Plazaola, Muguizalas, Nordeiza eta Olloquiegui. Beste idazki batean Mustar burdinola aipatzen da. 1490. urteko idazki batek Ezquelzu eta Aunzola burdinolak bertan behera uzteaz errendimendu baxuagatik.
Gaur egun Berastegin, hiru burdinolen zatarnak nabari dira, Plazaola, Mustar eta Ameraun.


PLAZAOLAKO BURDINOLA


AMERAUNGO BURDINOLA



MUSTARKO BURDINOLA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina