SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

KAROBIAK


Karobiak labeak dira, bertan kareharria erretzen zen karebizia lortzeko. Eta zertarako balio du karebiziak? Gauz askotarako:
- Eraikuntzan lurra eta urarekin nahasturik mortero bezala edozein horma eraikitzeko.
- Lurrarentzat ongarri bezala.
- Gaixotasunak eta izurriteekin amaitzeko.
- Abereen zauriak sendatzeko.
- Baserri eta bordetako hormak txuritzeko.
- Tifus eta beste gaixotasunetan desinfektante bezala.

 

Euskal Herrian badirudi XVIII. mendean zabaldu  zirela karobiak. Karobiak leku aldapatsuetan eraikitzen zituzten, gohiko eta beko ahoetara hobeto iristeko. Normalki lau metroko sakonera zuten eta estutzen joaten zen gohiko ahora iristean.



Prozesua honela izaten zen; Lehenbizi erregaia jartzen zen, haritza, gaztainondoa eta pagoen egurrak, hauen gainean kareharria eta berriro erregaia. Honela erregai eta kareharria txandakatzen ziren. Lan prozesuak hiru edo lau pertsonen artean egiten zen edo karobi bat egiten zen auzotarren artean lana eta etekina banatzeko.
Dena prest zegoenean karobiari su ematen zitzaion beheko ahotik. Lortu nahi zen karebiziaren arabera kareharri eta egur-ikatz kapa gehiago erabiltzen zen.  Aste bate do bi astez pizturik egoten zen . Kareharria erretzen zenean, karea erortzen hasten zen  karobiaren azpian zegoen sare batetik. Kare bizia abetik ateratzean hoztutzen uzten zuten gero baserrian jasotzeko.


Baina XX. Mendean ezin izan zioten ongarri kimiko eta porlanari aurre egin, honen eraginez beherakada gero eta handiagoa zenez mende erdialdera kare bizia egitea baztertzen da. Zoritxarrez gure baserrietako karobiak ez dute bizirik iraun, gehienetan baserri inguruan eraikuntza edo konponketa bat egiten zenean eskua karobiko harriei botatzen zitzaien, hauek desagertuz.





Berastegin oraindik hainbat karobi mantentzen dira, batzuk besteak  baino egoera hobeagoan.

Kareharria ateratzen zuten harrobi batzuk aipatuko ditut: Burso, Sastizarreta, Iturrabal, Meari, Arrate, Berromalkar,Akerkoi, Ysasa, Bideraun, Alloar, Uli, Arrosi, etabar.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina