SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

IRITXI DIRA BERASTEGIRA ASIAKO LIZTORRAK "Vespa Velutina"



ASIAKO LIZTORRA " VESPA VELUTINA"


Bordeleko ( Burdeos ) portuan agertu ziren 2004ean lehendabiziz, egurra zeraman itsasontzi batean. Europan  espezie inbaditzailetzat jo da. Asiako liztorrak erlauntzak eraso eta erleak hiltzen ditu. Erlea polonizazioaren %80aren arduraduna dela jakinik ingurumenari izugarrizko kalte handia egiten dio espezie inbaditzaile honek.

Asiako liztor erreginak udaberrian lozorrotik atera eta haserako habiatxoa prestatzen du bertan langile batzuk sortzeko. Hau egin ondoren, lehengo urtean hain  ezagun egin ziren eta lurretik metro askora zintzilik zeuden behin betiko habi handiak sortzen ditu bertan 200 erregin gehiago sortuz.
ASIAKO LIZTORREN HABIA

Asiako liztorrak abiadan direlarik eta erlauntzak erasotzen hasiak direnez, arrazoi honegatik tranpa batzuk eraikitzeari ekin diot, ahalik eta liztor kopuru gehien arrapatzeko  eta hauen kopurua gutxitzeko.

LIZTORRARENTZAKO TRANPAK


LIZTOR BAT TRANPAREN SARRERAN

Tranpa hauek errazak dira egiten, plastikozko ur botila hutsak nahiko dira. 5zentimetro inguru beteko ditugu, %80 garagardoz, %20 ardo txuriaz eta 3 goilaraka azukrez.

GOIENETXEKO ERLAUNTZAK

Baita ere oso garrantzitsua da zuhaitzetara begiratzea, ea habirik edo eraikitze fasean habirik badagoen ikustea, horrela bada, ertzaintzari deitu eta hauek kendu edo suntsitu dezaten.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina