SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

LEITZAKO MUGARRIAK




Leitzak sei herrirekin egiten du muga ( Berastegi, Areso, Huitzi, Beruete, Ezkurra eta Goizueta).
Leitza eta Goizueta artean ez dago mugarririk,  errekak mugatzen ditu mugak.
Bideo honetan daukazue aukera mugarri guztiak ikusteko.



LEITZA-BERASTEGI MUGARRIAK

LEITZA-HUITZI MUGARRIAK

LEITZA-BERUETE MUGARRIAK

LEITZA-EZKURRA MUGARRIAK

LEITZA-ARESO MUGARRIAK



2015(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

ULIZAR-KO KOBAZULOA

Kobazuloaren sarrera
Ulizar kobazulo eta ingurunean egin diren azken lan arkeologikoen gainean hausnarketa batzuk egin nahi nituzke.
1º- Felix Ugarte arkeologo elkarteak Ulizar mendian dauden hiru leize aztertzen ibili dira, kobazuloarekin loturarik dagoen ikusi nahian, bainan ez dute loturarik  aurkitu.

Felix Ugarte arkeologo elkartea leizeak ikuskatzen

2º- Kobazuloaren sarrera tapaturik dago. Esaten da, Konbentzioko gerran 1793-1795 frantzesak erabiltzen zutela kobazulo hau koartel modura eta bertan 300 soldadu biltzen zirela. Baina gipuzkoratz atzeratu zirenean kobazuloaren sarrera dinamitatu zutela. Nik ez dut inongo dokumenturik aurkitu zehatz-meatz Frantzesak kobazulo honetan egon zirenik, nere zalantzak dauzkat. Aurreko artikuluan, Areso-1794-9-10 aipatzen dut Ulin gatazka bat egon zela, Lekunberrin kokaturik zeuden tropa Espainolak eta Larte inguruan zeuden tropak frantzesekin . Bertan apuntatzen dut neretzako gertaturiko hipotesia.
3º- Aurkitu dudan agiri bakarra kobazulo honen gainean  1576. urtekoa da, Espainiako inkisizio prozesukoa. Bertan Catalina de Areso izeneko neskatil batengatik mintzatzen da, neskatil hau sorgintzat jotzen da eta kobazulo honetan biltzen omen zirela ere esaten da bere errituak egiteko.

Salatuen zerrendan honako hauek agertzen dira: Leitzako 12 auzotar, Aresoko 9, Gorritiko 6, Azpirozko 7, Uitziko 5, Lekunberriko 3, etxarriko 1, Baraibarreko 1, Orexako 6, Berastegiko 2 eta Gazteluko 4.
Hainbat salatuen artean gehienak adingabeak direnez, salaketa prozesuak fundamentu handirik ez zuen izan eta bertan-behera geratu ziren. Baina honen eraginetako bat, sorginak elkartzen ziren kobazuloa ezagutzera ematera izan zen.
4º- 1576. urteko apirilak 8an Gorritin idatziriko eskutitz honek garantzi haundia dauka, bertan agertzen  bait dira bere egunean kobazuloaren benetako izan ziren neurriak. Hau da eskutitzaren idatzi guztia, gaur egungo neurrietara egokituta jarri dut.
<<Muy Illus señor. Conforme al mandato y comisión que por la Corte se me dio yo hize reconocer segunda vez la cueba de la sierra de Uli donde entraron los metraqueros para ello nombrados en estado de çiento cuarenta y nuebe codos,(62m) como después se vió por las moramas conq. entraron q. después se medieron, q. según la cuenta de por acá hazen cinquenta estados (190m2) y habiendo baxado quarenta y  cinco codos (18,81m) mas abaxo del aposento asta donde llegaron y reconocieron la primera vez an hallado un otro aposento y retrete trecero muy ancho y espaciosso tres o quatro tanto mayor que el otro ( entre 570 y 760m2) asta donde llegaron la primera vez, donde según la relación de los que lo an reconocido y visto pueden recogerse y caber sin mucha fatiga trezcientos hombres o cerca de ellos, de manera que según las depossiciones de la moça bruxa q. el licenciado Sarria examino parece q los menaqueros y reconocedores de la dha. cueba conforman con ella como mas alargo vs. mds, podrán ver el negocio por los autos y depossiciones q. sobre ello se an hecho y dizen q. para mas abaxo no se puede entrar aunq. Ay algunas quebraduras y agujeros que tiran y van mas abaxo hacia el centro, sino que son con artificios e ynstrumentos se habriessen aquellos. En lo demas que se me mandó que recibiesse mas información açerca de las personas que la dicha moça manifestó y descubrió en sus depossiciones  ser bruxas yo he examinado algunas dellas y también creaturas, digo muchachos y muchachas de poca hedad de los mesmos acusados y anq. por muchos alagos y rodeos y blandiçias les e ynterrogado no e podido saber ni hazerles descubrir cosa alguna y ansi no e curado de asentar por escrito sus deposiciones por ser ynútiles. (Desde Gorriti, a 8 de abril de 1576).
Idazki hau oso grafiko eta esauguratsua da, bertan agertzen diren datuengatik esan daiteke dimensio nahiko handikoa zela eta bi gela zituela, bata 190 m2 eta bestea 570 eta 760 m2koa. Bertara barneratzeko sokak erabili zituzten, sarrera ez zuen oso erosoa izango.

Gutxi-gorabera honelakoa izango litzateke kobazuloa.


5º- Nabarmendu nahi nuke hondakinak kentzeko lana garatzeari lehentasuna ematea, bertara barneratzeko. Ez litzeke lan erreza izango, baina pena mereziko luke kobazuloan barneratzea eta garrantzizko zerbait ote dagoen ikuskatzea.

2014(e)ko abenduaren 29(a), astelehena

ARESO 1794-9-10

Aurten 220 urte bete dira Areso herria frantzesek konbentzioko gerran (1793-1795) suntsitu zutela.

Areso herriaren suntsipenaren aurreko hilabetean gertaturikoa doa jarraian.
Abuztuaren 3an frantzesen tropen jeneral zen Moncey, Donostian aurkeztu zen, eta hiria frantzesak ikusi orduko errenditu zen, erresistentzi guztiak amore emanez. Gertaera honek, politikoki eta militarki eragin larriak sortarazi zituen.
Donosti frantzesek okupatu edo artu zutenean, diputazioko batzarra Getarira lekualdatzen da, baina denbora gutxira,batzarkide batzuen atxiloketaren ondorioz berriro lekualdatzen da, oraingo honetan Arrasatera. 
Colomera jeneralari (Caro jeneralaren oinordekoari) ez zitzaion besterik geratu Tolosan eustearekin, bertan 4.000 soldatu lortu zuen biltzea.
Abuztuak 9an Tolosa frantzesen esku eroritzen da, eta Colomera jenerala Lekunberrira atzeratzen da bere ejertzitoarekin, bertan ejertzitoa indartuz.
Abuztuak 14ean frantzesek Donostian 3.000 soldaduz beterik dago eta 1.000 soldadutara murizten da beste lekuetara bideratzen dituztelako. Pasajesen berriz 500 soldatu, eta Donostitik Tolosarako bidean 5.000-6.000 frantzes inguru zeuden.
Ikusirik zegoen bezala, Tolosan kokaturik zeuden tropa frantzesen asmoa Gipuzkoako probintzi osoan barneratzea zen. Lehenik jakinerazi edo ikuskatzen dira frantzesak Berrobi eta Belauntzako mendietan, Larte eta bere inguruetan. Gerora frantzes tropak herri guztiak arpilatu zituen, herri gehienak hondamenera eramanez.
Honako adibide hau Leitzan gertaturikoa da. Leitzako alkateak diputazioari eskutitz bat idazten dio Leitza herriak ezin dituelak zergak ordaindu eta ez kobratzeko eskatuz. Lehenik eta behin frantzesek herria harturik zutelako, bigarrena, kalteak izugarriak zirelako, 18 aldiz arpilatu, lapurtu (arropa, janaria, abereak,…), burdinolak erre, hauen kostua 10.000 pesoak inguratuz.
1794ko Irailak 10ean, Uliko mendian Lekunberriko tropa espainolen aurreko taldea zaintzen zeudela, frantzes tropa batekin bataila edo gatazka bati aurre egiten hasten dira, baina frantzesen kopuru handia ikusiz, batzuk Gorriti eta beste batzuk Aresora ihes egiten dute. (Honako hau hipotesi bat da; Ihesaldian soldadu batzuk Ulizar-ko Kobazuloan gordetzen dira eta frantzesek hori ikusirik kobazuloa dinamitatzen dute espainolak lurperatuz bertan). Frantzesak Aresorantz doazten bitartean bordak puskatzen eta erretzen doaz, eta herrira iristen direnean lehenik etxeak arpilatu eta gero erre egin zituzten. Aurka egiten zuen Aresotarra berriz hil egiten zuten. Areson bost etxe bakarrik geratu ziren zutik kalterik gabe, baina herri guztia hondamendian utzi zuten frantzesek.


1794ko azaroaren 8an Aresoko alkate zen Juan Francisco Alduncin-ek 1794ko irailak 10ean etxe erre eta kaltetuen gainean eginiko zerrenda.
65 etxe erretakoen zerrenda.
Alpaisenea
Alcoz
Arrachipi
Ansonea
Arraiago
Aragonerenea
Axocenea
Aranaldea
Azpicoechea
Barberonea
Bonenea
Casa Concejil
Bunoa
Chillenea
Echeverria abajo
Choanenea
Echozana
Churinea
Echozana-chiquia
Echachiquia
Eguaguirre
Echeandia
Errementaldeguia
Echeverria la de arriva
Francisquenea
Izarreguia la de abajo
Garro
Izarreguia la de arriva
Juansonea
Larrea
La basilica de Santa Cruz
Lazcanonea
La casa de Errandonea
Lili
La casa Parroquial
Machiandinea la de abajo
Loidi -maior
Machiandinea la de arriva
Loidi- menor
Machingonea
Luxenea
Marticenea
Maringonea
Marticonea
Mariñenea
Molino
Mariñonea
Osobiaga la de aca
Mogondo
Osobiaga la de alla
Ochonea
Pedronea
Ochone-chiquia
Sagastinea
Orillenea
Thelleria
Picorenea
Ubidea
Pulaguiñenea
Urquiola
Sanruzu
Zapatarinea
Sunexo la de arriba
Zubior
Ustaquinenea


15 borda erreak
Zuganocenea
Eguaguirre
Azpicoechea
Mariarragenea
Garro
Marinenea
Errandonea
Axocenea
Juansonea
Luxenea
Apecenea
Chuxionea
Choanenea
Alcoz
Pedronea
15 etxe kaltetuak baina Aresoarrak sutetatik berreskuratuak.
La casa Abacial
Apacenea
Urzallenea la de arriva
Urzallenea la de abajo
Manterola maior
Manterola menor
Orijenea
Semero la de abajo
Teleguiñenea
Ozondo
Errementaldeguia menor
Olaechea-azpicoa
Axenea
Martiarragenea
La borda de Ochonea

5 etxe kalterik gabe.
Ibiur
Perunea
Zugarocenea
Olaechea garaicoa
La casa de Borda

Bitartean, gipuzkoan kokaturik zegoen frantzes ejerzitoa, azaroak 15ean Iruñera habiatzen da. Lekunberrin Urrutia jeneralaren espainol tropek babesturiko barrerak zeharkatuz. Frantzesek lortu zuten Nafarroan sartzea, baina negua hain gogorra izanik eta gaixotasunak ere larriak, frantzes asko hil ziren eta abendurako Gipuzkoara itzultzen dira.

2014(e)ko azaroaren 10(a), astelehena

BERASTEGIKO KAROBI ERROLDA


1948.ko urriaren 21ean Berastegiko karobien funtzionamentua baimentzeko Berastegiko-mendia dauden karobien nagusiei, baldintza batzuetara egokitzea eskatzen die  mendi, ehiza eta arrantzako zuzendari orokorrak.
1º.- Udalari 25 pezetako kanona ordaindu beharko zaio lursailaren okupazioagatik.
2º.- Labea piztu baino lehenago hilabeteko aurrerapenarekin, eskatzailea behartuta dago juntakoei jakinaraztea, hauek egiaztatu dezaten.
3º.- Kontzesioa denboraz mugatua da, bertan behera uztea Udalaren irabazitarako da, eta nagusiak ez dauka indenizazio eskubiderik.
4º.- Eskatzailea mendiari egin litzaizkion kalteen arduradun egiten da, hau behartuta geldituz kalteen indenizazio edo jar daitezkeen itsunei aurre egiteko.
5º.- Baldintza hauek ez betetzeak kontzesioa baliogabetzen du.
6º.- Baldintza hauekin adostasunik ez badago, karobiaren konfiskatzea edo botatzea erakarriko luke.

7º.- Kontzesio honek aurreko egunetan onartutakoa baliogabetzen du.

KOKAPENA
 TERRENOA
JABEA
Achocorbe
Berastegiko- mendia
Juan Bta. Iparraguirre,Luis Garciarena,Jose Mª. Inchaurrondo
Amiri
Berastegiko- mendia
Herederos de Noelime Palacie
Atulus
Berastegiko- mendia
Aniceta Ugartemendia Nazabal
Berroa-malcar
Berastegiko- mendia
Manuel Francisco Aranalde
Bideraun
Berastegiko- mendia
Ursino Aranalde, Juan Ign.Ugartemendia, Patricio Nazabal, Marcelo Olaechea
Borda-Buru
Berastegiko- mendia
Martin Azpiroz Alda
Eche-atzea
Partikularra
Juan Bautista Olaechea Zuloaga
Echeburrua
Partikularra
Juan Irisarri Achucarro
Eche-burua
Partikularra
Jose Antonio Azpiroz Irisarri
Eche-burua
Partikularra
Juan Labayen Garayar
Echeondoa
Partikularra
Candido Azurmendi Echeverria
Eche-ondoa
Partikularra
Manuel Francisco Aranalde
Eche-ondoa
Partikularra
Jose Mª Garaicoechea
Epeleta
Berastegiko- mendia
Jose Joaquin Azpiroz Lasarte
Erreca-ondoa
Berastegiko- mendia
Jose Lzo. Azpiroz, Martin Lzo.Echarren, Jose Ant.Azpiroz
Gaztelupe
Partikularra
Juan Eusebio Lecea Azpiroz
Igalde-iturri
Partikularra
Herederos de Francisco Olaechea
Igelsa
Berastegiko- mendia
Sebastian Aguirre Saizar
Iranciborda
Berastegiko- mendia
Juan Bergareche Pellejero
Maizcurrenea
Partikularra
Pascuala Azpiroz Saralegui
Meari
Berastegiko- mendia
Juan Irisarri, Miguel Mª. Mendizabal
Olloco
Berastegiko- mendia
Juan Bta. Iparraguirre Goyenechea
Orin
Berastegiko- mendia
Lucio Echeverria, Jose Mª Inchaurrondo, Juan Ign. Altuna
San Anton
Berastegiko- mendia
Nazario Cestao Olara
Urandia
Berastegiko- mendia
Martin Aranalde Alduncin
Urquieta
Berastegiko- mendia
Martin Belaunzaran, Florencio Goyeneche
Usabaleta
Berastegiko- mendia
Francisco Mª. Ustoa Maizcurrena

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

BERASTEGIKO SAN LORENTZO FESTA EGITARAUEN AZALAK

Honako honetan herriko jaietako programen azalak erakusten dizkizuet. Hauek izan dira lortu ditudan guztiak. Norbaitek agertzen ez direnetakorik badu, gusto handiz aterako nioke argazkia bertan zintzilikatzeko.

1956
1967
1969
1970
1971
1972
1975
1976
1977
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014