SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

BUZTANGORRI ILUNA ( Phoenicurus ochruros)

DESKRIBAPENA:
Txori honek 13-14 zentrimetroko neurria dauka. Ar nagusiak beltzaranak dira udaran, gris-beltzak neguan eta hegaletan orban txuriak dituzte. Emeak aldiz, gris-marroixkak, bainan hegaletan ez dute orban txuririk.  Ipurtxuntxur eta buztana gorriak dituzte, bai arrak eta bai emeak ere.
Buztangorri arra

Bere elikagaia ,insektu, koleoptero txiki, har, zizare, armiarmaz etabarrez osatua dago. Udazken eta neguan basafruituaz elikatzen dira. Lur mugituetan jateko joera du, baita ere, harrizko hormetan armiarma eta insektuak.

Buztangorri emea

Baratzetan egin ohi duen lana izugarria da. Gorostidineko baratzean begira egon nintzen ordu betez txorikumeak eduki zituztenean, bien artean 23-renbat insektu ehizatu zituzten denbora horretan, mesede galanta baratzaren nagusiarentzat!



Habiak gehienetan eraikin barruetan egiten dituzte, (ganbara, oilotegi, hormen pitzaduran…) harkaitz zuloetan eta etxe zahar utzietan.  Bi edo hiru errutealdi egiten dituzte urtean, 4 edo 6 arraultzekoak. Hauek txuri dizdiratsuak dira eta emeak  13 egunetan txitatzen ditu. Jaiotzean lumak gris argiak dituzte, ugariak eta nahiko luzeak. Moko barrua eta mingaina hori disdiratsuak dituzte. 


Txorikumeen janaria


Aurkitutako kabia eskolako lehioan egin zuten

2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

SORGINEN LANDAREA



Datura Stramonium

Asma-belarraren jatorriko izena estramonioa da, sorginkeria edo magia du esanahi, sorginek erabiltzen zutelako aluzinazioak eragiteko. Naturalki jaiotzen da bide, baratz, goroztietan etabar.Hostoak,piku-hostoaren itxura dute eta loreak berriz tronpetarena, fruitua izanik eragin toxikoa duena. Kapsula obalatu honek intxaur baten neurria du eta arantza berde ugariez estalia dago, hortik ere sagar-arantzadun eta triku-sagar izenez ezaguna. Landareak usain nazkagarria dario eta edozein abere uxatzeko gai da.

                                   
Konzientziaren aldaketa sortzen du, inguruko gauz eta sentipen guztiak eraldatzeko joera du. Landare hau maneiatzen dakienak betirako edo denbora baterako zoratu dezake norbait, horregaitik esaten da sorginen landarea dela. Neurri txikietan bertigoa, lo eza, ikusmen nahasia eta ahuleria sortzen ditu. Neurri handietan berriz, aurpegia iktusarekin bete, ahoa lehortu, bihotz taupadak nahasi eta aluzinazioak eragin ditzazke. Heriotza sortzeko 40gr nahikoak dira.
Bere ezaugarriak hainbat izen eman diote hizkuntza ezberdinetan:  inpernuko pikua, pikueroa, deabruaren  berenjena, zora-zaitez edo sorgin-belarra. 



Konzientziaren aldaketa sortzen du, inguruko gauz eta sentipen guztiak eraldatzeko joera du. Landare hau maneiatzen dakienak betirako edo denbora baterako zoratu dezake norbait, horregaitik esaten da sorginen landarea dela. Neurri txikietan bertigoa, lo eza, ikusmen nahasia eta ahuleria sortzen ditu. Neurri handietan berriz, aurpegia iktusarekin bete, ahoa lehortu, bihotz taupadak nahasi eta aluzinazioak eragin ditzazke. Heriotza sortzeko 40gr nahikoak dira.
Bere ezaugarriak hainbat izen eman diote hizkuntza ezberdinetan:  inpernuko pikua, pikueroa, deabruaren  berenjena, zora-zaitez edo sorgin-belarra. 

                                             




1450 eta 1750. Urteetan zehar Europan zehar garairik beltzenak iritxi ziren,  sorgin ehiza. Milaka persona salatu eta hil zituzten magia beltza eta deabrukeriak erabiltzeagatik.Kristianismo haseran bazekiten denek sorginek zeukaten boterearen berri.Deabruarekin paktu legal bat eginten zuten sorginek. Deabruak, boterea eta osasunaren truke zerbitzuak eta haien arimaren jabe izatea. Itxura ederreko gizon agertzen zen deabrua, sorginak liluratu eta kristianismotik urruntzea lortzen zuen. Gero berarekin paktua egin, hauen gorputzetan marka jakin bat egin eta gaiztakeriak egiteko istrukzioak jasotzen zituzten.
Paktu hori egin ondoren, sorginak beraien artean elkartzen ziren erritu biraogileak,  inmoralak eta lizunak egiteko. Akelarre edo Sabbat izenez ezagutzen dena. Akelarrearen gainean dagoen sinismena aintzinekoa da, ametsgaizto, fantasia, eginkizun gizagaitz eta inmoralez egina.
Akelarretan sorginek ukendu bat egiten zuten estramonio eta  txerriaren koipearekin.  Nahasketa hau bajinan sartu eta bere eraginak izugarriak ziren.  Aluzinazioak, sexu desíoa hirukoiztu eta egan zebiztelako sentsazioak emanik. Hortik dator erratza gainean ibiltzen ziren kontairak!!!!!!!



MANDRAGORA landarea izan da sorginen artean ezagunena. Lurpean giza itxurako patata bat bezelakoa dauka. Modu berezia erabiltzen zuten patata hori ateratzeko hiltzeko arriskuagatik: norberak egin behar zuen, txakur beltz bat lotu behar zen landareari, txakurra jipoitzen zuten,  honen eraginez ihes egin nahian landarea ateratzen zuen.  Ateratzen zuen momentuan izugarrizko garraixia egiten zuen mandragorak ,ondorioz, txakurra hilko zen. Hori egiten zuenak belarriak argizariaz ondo estaliko zituen, bizirik irauteko.
Aintzineko kondaira batek dioenez, landare hau deabruaren zaintzapean dago beti.

2012(e)ko irailaren 4(a), asteartea

BERASTEGI - GOIZUETA MUGARRIAK

1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Goizueta eta Leitza. Irumugarrietan dago


2.Mugarria, mugarria desagertuta dago baina hiru gurutze testigu geratzen dira. Mandoegi tontorran daude.
Javier Salvarredi eta Ioseba Alonsok bilatutakoak dira.





3.Mugarria, Mandoegi Ezkaiztan dago.

4.Mugarria, Baratzazarretan dago.

5.Mugarria, Baratzazarretan dago

6.Mugarria, hiru herriarekin mugatzen du. Berastegi, Goizueta eta Elduaien.

BERASTEGI - OREXA MUGARRIAK

1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du.Berastegi, Gaztelu Uli, Orexa. Solibatzarrainen dago.


2.Mugarria, Solibatzarrainen dago.

3.Mugarria, Anakarren dago.

4.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Gaztelu, Orexa.

BERASTEGI - GAZTELU "Uli" MUGARRIAK


1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du.Berastegi, Gaztelu, Orexa. Solibetzarrainen dago

2.Mugarria, Intxusburun dago

3.Mugarria, Tinton dago

4.Mugarria, Araitzagan bordan ondoan dago.

5.Mugarria, Uliko Mikeleten etxen ondoan dago.

6.Mugarria, Zelai-txiki Ulin dago.

7.Mugarria, Zelai-txikin dago.

8.Mugarria, Ixpingurutzen dago

9.Mugarria, Ameriko-bordan gainean dago.

10.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Gaztelu Uli, Lizartza Uli.

BERASTEGI - LIZARTZA "Uli" MUGARRIAK


1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Gaztelu Uli, Lizartza Uli.

2.Mugarria,

3.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Lizartza Uli, Areso. Irumugarrietan dago.

BERASTEGI - ARESO MUGARRIAK


1.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Lizartza uli eta Areso. Irumugarrietan dago.

2.Mugarria, Irumugarrietan dago.

3.Mugarria, Aztarriketan dago

4.Mugarria, Aztarriketan dago.

5.Mugarria, Aztarriketan dago.

6.Mugarria auxitiarra, Zirtonikiton dago.

7.Mugarria, Sagastizarreta erreka eta Leitzaran erreka elkartzen direnean.

BERASTEGI - LEITZA MUGARRIAK


1.Mugarria, Sagastizarreta erreka eta Leitzaran erreka elkartzen den lekua. Erreka honek hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Areso eta Leitza.

2.Mugarria, Urtoko zubia.

3.Mugarria, Plazaolako zubia.

4.Mugarria, Plazaolan dago.

5. Mugarria, Franqui-zelaian dago.

6.Mugarria, Arrainen dago.

7.Mugarria, Arrainen dago.

8.Mugarria, Arrainen dago.

9.Mugarria, Arrainen dago.

10.Mugarria, Urkizun dago.

11.Mugarria, Urkizun dago.

12.Mugarria, Urkizu-gainan dago.

13.Mugarria, Intsuson dago
                         
13.1.Mugarria, Intxusoko gurutzea mugarritik 9 metrotara dago. Javier Salvarredi bilatutakoa da.

14.Mugarria, Altzegi tontorran dago.

15.Mugarria, Kondizaratzen dago.

16.Mugarria, Bidegorrietan dago.

17.Mugarria, Urepelen dago.

18.Mugarria, Urepeleko tontorran dago.

19.Mugarria, Urepel azpian dago.


20.Mugarria, hiru herrirekin mugatzen du. Berastegi, Goizueta eta Leitza. Irumugarrietan dago.