SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

BUZTANGORRI ILUNA ( Phoenicurus ochruros)

DESKRIBAPENA:
Txori honek 13-14 zentrimetroko neurria dauka. Ar nagusiak beltzaranak dira udaran, gris-beltzak neguan eta hegaletan orban txuriak dituzte. Emeak aldiz, gris-marroixkak, bainan hegaletan ez dute orban txuririk.  Ipurtxuntxur eta buztana gorriak dituzte, bai arrak eta bai emeak ere.
Buztangorri arra

Bere elikagaia ,insektu, koleoptero txiki, har, zizare, armiarmaz etabarrez osatua dago. Udazken eta neguan basafruituaz elikatzen dira. Lur mugituetan jateko joera du, baita ere, harrizko hormetan armiarma eta insektuak.

Buztangorri emea

Baratzetan egin ohi duen lana izugarria da. Gorostidineko baratzean begira egon nintzen ordu betez txorikumeak eduki zituztenean, bien artean 23-renbat insektu ehizatu zituzten denbora horretan, mesede galanta baratzaren nagusiarentzat!



Habiak gehienetan eraikin barruetan egiten dituzte, (ganbara, oilotegi, hormen pitzaduran…) harkaitz zuloetan eta etxe zahar utzietan.  Bi edo hiru errutealdi egiten dituzte urtean, 4 edo 6 arraultzekoak. Hauek txuri dizdiratsuak dira eta emeak  13 egunetan txitatzen ditu. Jaiotzean lumak gris argiak dituzte, ugariak eta nahiko luzeak. Moko barrua eta mingaina hori disdiratsuak dituzte. 


Txorikumeen janaria


Aurkitutako kabia eskolako lehioan egin zuten

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina