Datura Stramonium |
Asma-belarraren jatorriko izena estramonioa da, sorginkeria edo magia du esanahi, sorginek erabiltzen zutelako aluzinazioak eragiteko. Naturalki jaiotzen da bide, baratz, goroztietan etabar.Hostoak,piku-hostoaren itxura dute eta loreak berriz tronpetarena, fruitua izanik eragin toxikoa duena. Kapsula obalatu honek intxaur baten neurria du eta arantza berde ugariez estalia dago, hortik ere sagar-arantzadun eta triku-sagar izenez ezaguna. Landareak usain nazkagarria dario eta edozein abere uxatzeko gai da.
Konzientziaren aldaketa sortzen du, inguruko gauz eta sentipen guztiak eraldatzeko
joera du. Landare hau maneiatzen dakienak betirako edo denbora baterako zoratu dezake
norbait, horregaitik esaten da sorginen landarea dela. Neurri txikietan bertigoa,
lo eza, ikusmen nahasia eta ahuleria sortzen ditu. Neurri handietan berriz,
aurpegia iktusarekin bete, ahoa lehortu, bihotz taupadak nahasi eta aluzinazioak
eragin ditzazke. Heriotza sortzeko 40gr nahikoak dira.
Bere ezaugarriak hainbat izen eman diote hizkuntza ezberdinetan: inpernuko pikua, pikueroa, deabruaren berenjena, zora-zaitez edo sorgin-belarra.

1450 eta 1750. Urteetan zehar Europan zehar garairik beltzenak iritxi ziren,
sorgin ehiza. Milaka persona salatu eta
hil zituzten magia beltza eta deabrukeriak erabiltzeagatik.Kristianismo haseran
bazekiten denek sorginek zeukaten boterearen berri.Deabruarekin paktu legal bat
eginten zuten sorginek. Deabruak, boterea eta osasunaren truke zerbitzuak eta
haien arimaren jabe izatea. Itxura ederreko gizon agertzen zen deabrua,
sorginak liluratu eta kristianismotik urruntzea lortzen zuen. Gero berarekin paktua
egin, hauen gorputzetan marka jakin bat egin eta gaiztakeriak egiteko istrukzioak
jasotzen zituzten.
Paktu hori egin ondoren, sorginak beraien artean elkartzen ziren erritu biraogileak,
inmoralak eta lizunak egiteko. Akelarre edo
Sabbat izenez ezagutzen dena. Akelarrearen gainean dagoen sinismena aintzinekoa
da, ametsgaizto, fantasia, eginkizun gizagaitz eta inmoralez egina.
Akelarretan sorginek ukendu bat egiten zuten estramonio eta txerriaren koipearekin. Nahasketa hau bajinan sartu eta bere eraginak izugarriak
ziren. Aluzinazioak, sexu desíoa hirukoiztu
eta egan zebiztelako sentsazioak emanik. Hortik dator erratza gainean ibiltzen ziren
kontairak!!!!!!!
MANDRAGORA landarea izan da sorginen artean ezagunena. Lurpean giza itxurako
patata bat bezelakoa dauka. Modu berezia erabiltzen zuten patata hori ateratzeko
hiltzeko arriskuagatik: norberak egin behar zuen, txakur beltz bat lotu behar
zen landareari, txakurra jipoitzen zuten, honen eraginez ihes egin nahian landarea ateratzen
zuen. Ateratzen zuen momentuan izugarrizko
garraixia egiten zuen mandragorak ,ondorioz, txakurra hilko zen. Hori egiten zuenak
belarriak argizariaz ondo estaliko zituen, bizirik irauteko.
Aintzineko kondaira batek dioenez, landare hau deabruaren zaintzapean dago
beti.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina