SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko irailaren 25(a), asteartea

MINATXURI

Berastegin aljeza edo igeltsu- harria ateratzen zuten  inguruko meategi gutxietako bat da . Material hau lurrak hobetzeko ongarri modura erabiltzen zen azufre eta kaltzio edukinak  dituelako. Baita ere igeltsua lantzeko, azido sulfurikoa egiteko, zeramika industrian … 








Sakonera urria du, 16 metro inguru. XX.mende hasieran esplotatu  zuten  Gazteluko Aginaga baserriko Arritegi anaiek. Bere ekoizpen urria zela eta laster utzi behar izan zuten.




ALJEZA EDO IGELTSU-HARRIA

 Kasu honetan meategi honetatik  ateratzen zen aljeza paper-fabriketara eramaten zuten. Hauts egin ondoren ,  papera eta kartulinari pisua emateko  eta  gehigarri moduan erabiltzen zuten .





Meategi hau Gaztelaitz haitzan kokaturik dago, Gaztelu aldetik, eta tontorretik 80 metrora.




Gaur egun mantentzen duen  egoerak  hainbat espezien babesleku bihurtu du meategi hau; xaguxar , eltxo, tximeleta…








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina