Arrabio arrunta urodelo bat da, eta 15 zm luzera du. Lurreko
anfibioa da, bere jarduerak ilunabar eta gauez egiten ditu. Uretik urrun bizi
da leku garaietan izan ezik. Udazken aldera ikusten da gehienbat eta euria egun
jarraietan egiten duenean ere. Ura ugalketa garaian bakarrik erabiliko du, putzu geldi eta ondo oxigenatu batean umeak
egingo ditu, bertan 2 edo 3 hilabetez biziko dira metamorfosia osatu arte. Arraultzen
garapena emearen obiduktuetan egiten da eta arraultzetik irtetean uretan uzten
ditu. Baso fresko eta hezeko espeziea da, batez ere pagadi eta haritzondoetakoa. Berastegi eta bere inguruetan espezie hau
ugaria da, hábitat egokia da urodelo honentzat.
ARRABIO ARRUNTA Salamandra Salamandra |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina