SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

SANTA BARBARAKO KOBAZULOA

Araitz udalerri mugapean, Santa Barbara mendiko amildegi batean, kobazulo bat aurkitzen da 35 metro inguruko sakonerarekin.



Sarrera nahiko zabala da, pixkanaka estutzen doa lehenengo 8 metroetan eta gutxieneko altuera 2,5 metrokoa du.




Lehendabiziko meazuloan 2 metro kubikoko horma-hobi bat dago. Lenengo eta bigarren meazulo artean 2 metro altuera duen koska gainditu behar da, eta jarraian 3 metroko aldapa erristakor bat jeitxi. Bigarren meazuloa aurrekoa baino handiagoa da, 9 metro inguruko garapenarekin. Honek alde batetik beste zulo batera igoera du 6 metro ingurukoa, eta beste meazulo bat aurkitzen da 1,5 metro kubiko horma-hobi batekin.





Arraro egiten da estalaktitarik ez ikustea.


Horma-hobi txikienetik ateratzen.




Haitzulotar fauna ugaria dauka: armiarma, xaguxar, tximeleta…











Hirugarren karlistaldian kobazulo hau “ Santa Cruz Loydi “ abadearen gizonen armak gordetzeko erabilia izan omen zen.
Martiñoene baserrian izkutuan fusilak montatzen zituztenei, bertako amonak, norbait susmagarria atzematen zuenean harri bat botatzen omen zuen eskaileretan behera, hauek jakinaren gainean jartzeko, badaezpare, dena izkutatzeko. 


Honako hauek dira aurkituriko armen piezak.





2013(e)ko martxoaren 3(a), igandea

SAN LORENTZOKO FESTAK 1956



Hona hemen Berastegiko 1956.urteko festetako egitaraua, hau nire eskuetan erori denez denok ikus dezazuen jarri dut.















2013(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

UR-HAUNDIKO DEPOSITOA


Ur-handi izeneko lekuan, XIX.mendean minerala  atera zuten mina bat dago.
Mina honetan hainbat hamarkada iraganda abandonaturik, urte guztian ura paretetatik sartzen zela ikusirik, berastegiar batzuk ur hauetaz baliatzea erabaki zuten.


Minaren sarrera,  ate batekin itxita.




Hemendik  filtratzen da ura.


Minako zati bat kanalizatu  eta bertako ura depositura bideratu zuten.



Kanalizatutako ura hemen biltzen da.

Gaur egun sei etxe dira ur honekin hornitzen direnak. Zorionez, lehorte garaietan ez dute ur preziatu honen faltik izango.


Ur depositoa.

2013(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

AINTZERGA


Berastegi eta bere auzo den Aintzerga zokogune karstika baten gainean kokaturik dago. Arroken ligadura eta  kare-harri ondoratzeaz, igeltsuzko kubeta itxiak bezala eta  depositu alubialez osatua dago.




Aintzergako zokogunean  hainbat errekatxo isurtzen dira pare bat kainu-zulotan elkartuz,  ur  mugatua  isuriz  lurpeko-sare bat osatuz . Ur hauek  Lizartzan azaltzen dira. Euri kopuru askoko sasoietan putzu handi bat azalduz Lindozulon.

KAINU-ZULOA


Aspaldin Aintzergan pare bat  igeltsu ustiapen esplotazio zeuden, eta teileri bat ere. Gaur egun ez da argi ikusten material hauen erabilpenik leku honetan, ez da  aztarnik azaltzen. Teileria aipatzen da lehen aldiz 1625.urtean agiri batean ( “Texeria de Anzirga” edo “Texeria de Anziriga”), ia bi mendez jardunean eraman zituen, gutxienez XIX.mende haserrarte (1807). Garai hartan eginiko  esplotazioa Berastegi eta Elduain herriak egin zituzten, bien artean zati berdinez banaturik.

LINDOZULO URAZ BETETA



2013(e)ko otsailaren 4(a), astelehena

GERRI-TXORI ARRUNTA



Deskripabena:
Marroixka koloreko txori txikia. 11 eta 13 zm bitarteko neurria du. Mokoa luzea eta kurbatua. Askotan ikusten dira zuhaitzetako enborretan goruntz igotzen.


Bizilekua:
Txori mota hau basogunetan bizitzen da, gehienbat zuhaitz helduetako basoetan.

Mugimenduak:
Jaiotze lekutik ez da asko urruntzen, baina neguan altuerakiko mugimenduak egiteko joera du.


Elikadura:
Urte guztian insektuez elikatzen da. Gehienbat koleopteroz eta armiarmez, enbor eta adar lodietan bilatzen ditu.

Ugalketa:
Kabiak beti aterpean egiten dituzte, enborretan, zuhaitzetako pitzadura sakonetan eta enbor azalaren barruan, gehienetan lurretik gertu. Bi errutealdi egiten dituzte, 3 eta 6 arraultzakoa bakoitza, eta martxotik ekainera bitartean.
Harrapariak:
Bere lumari dagokionez nahiko ondo kamuflatzen da bere inguruan eta harrapari gutxi dauzka. katajineta arrunta, arrano txikia, ontza txikia eta ontza txuriaren elikagai da, baino oso gutxi.


Jarrera:
Bakardadean ibiltzen da, baina batzuetan beste espezie batzuekin bando mistoak osatzen ditu. Negu aldean elkartzen dira lo egiteko, beraien lumekin bola bat osatuz.

2013(e)ko urtarrilaren 17(a), osteguna

KONTUZ BENTZENOAREKIN



Aurreko egun batean  artikulu interesgarri bat irakurri nuen eta iruditzen zait inork ez diogula kasu handirik egiten ez ezagutzeagaitik. Horregatik  idazten dut, gero norberak nahi duena egin dezala.

Bentzenoaren formula

PRAKTIKAN JARRI BEHARRA DAGO
Bentzenoa haserako produktu bat bezala erabiltzen da  hainbat estruktura ziklokoetan, plastikoetan, erretxina, labaingarri, sendagai…  20 produktu kimikoen gehien produzitzen  direnen artean dago.  Eragozpen bakarra kantzerigenoa dela.


Egunean zehar, leioak itxita geldirik dagoen auto batek 400-800 mgr bentzeno eduki dezake. Baina eguzki azpian 16º tan 2000-4000mgr bentzeno eduki dezake, hau da, onartu daitekeena bainan 40 aldiz gehiago.

Leioak itxitako auto batera igotzen  garenean ezinbestekoa da hau arnastea kopuru toxiko handietan.
Bentzenoa toxikoa da eta giltzurrun eta gibelean du eragina, gorputzarentzat oso zaila da sustantzi hau kanporatzea.

Gidaliburuan jakinerazten da aire egokitua martxan jarri aurretik leioak ireki behar direla bi minutu inguruan, baina ez dute zergaitia adierazten, funtzionamendu hobeagaitik dela soilik.
Hona hemen arrazoi medikua:
Ikerketa baten ondorioz, aire freskoa ateratzean hotza baino lehenago, plastiko beroan barruan dagoen airea ateratzen da, hemen doa bentzenoa ( denbora eramaten du plastiko usaina antzemateko ) horregatik leioak irekitzeko garrantzia.
“Mesedez ez piztu aire egokitua edo aire sinplea kotxea martxan jarri orduko”.
Lehenik leioak ireki eta gero jarri airea, eta leioak pare bat minutuz irekiak eduki.
Minbizia sortuzgain, bentzenoak, hezurrak pozoindu, anemia sortu, odoleko zelula txuriak gutxitu…
Denbora luzera leuzemia sor dezake eta minbizia sortzeko arriskua handitu. Abortua ere eragin omen dezake. Bentzenoaren maila egokia leku itxi batean 50 mgr dira 929zm karratuko.
Lagun ! hau dena jakinik autoan sartu aurretik, ireki leioak eta atea, toxina hilkor hori kanpora atera dadin.






2013(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

KALBARIOKO GURUTZEAK


Jakinmina sortu izan didate hainbat herritako kaleetan dauden egurrezko nahiz harrizko gurutzeak, kalbarioko gurutzeaz ezagunak direnak. Ez nekienez beraien esanahia, hainbat herritarrei galdetuz hona doakizue erantzuna.



Herri askotan, erlijio ohitura zela eta, ostiral santu egunean, goizetik izaten ziren kalbarioak. Hamalau dira kalbario pauso edo geltokiak.Geltoki bakoitzak Jesusen gertakizun edo azken bizipenen pausoak zehazten ditu. Hauetan, fededunak triste abesten, geltoki bakoitzean gelditu eta errezatzen zuten. Hamalaugarren gurutzea da denetan ezberdinena, ikusgarri eta garrantzitsuena . Honek kristoren pasioa eta heriotza gogorazten zuen, eta kapila edo ermita baten itxura du, estalpetxo batekin, normalki tontor edo gailur batean kokatua.

Kalbario egunean , aurretik  Jesus gurutzatua, bi matxingorri eta Lazaroren irudiaz baliatzen ziren, hauen atzetik eliztarrak . Elizatik ateratzen ziren gurutze bidea egitera kalbarioaren gailurrerantz. Behin hamalaugarren gurutzera iristean amaitzen zen kalbarioa.

Berastegin 1950. urtean uzten dute kalbarioak egiteaz.

Hona hemen kalbario hoien esanahiak, Jesusen bizipenak gogorazteko.



1º Geltokia ( Jesus heriotzera zigortua ).


2º Geltokia ( Jesusek gurutzea eraman beharra ). Desagertuta dago



3º Geltokia ( Jesus lehen aldiz erortzen da ).





         4º Geltokia ( Jesusek bere ama aurkitzen du ). Desagertuta dago

               5º Geltokia ( Jesus Cirineok lagundua da ).



      6º Geltokia ( Veronicak aurpegia garbitzen dio ). Desagertuta dago

               7º Geltokia ( bigarren aldiz eroritzen da ).



            8º Geltokia ( Jesusek Jerusalengo alabekin hitzegiten du ).


9º Geltokia ( hirugarren aldiz erortzen da ). Desagertuta dago.

10º Geltokia ( Jesusei arropak kentzen dizkiote ).


                     11º Geltokia ( Jesus gurutzatua da )



 12º Geltokia ( Jesus gurutzean ).


 13º Geltokia ( Jesus bere amaren besoetan ).





14º Geltokia ( Jesus lurperatua da ).





 Garai bateko Kalbarioko bidea.