Gazpillo-Txiki alderdian Leitzako udalerrian, San Leoncio
(140.txosten zenb) kobrezko meatzea aurkitzen da, 1891ko urriak 21-tik 1893ko
ekainak 10-arte ustiatua izan zen. Meatze honen sarrera edo ahoa Berastegitik
Leitzara doan errepidean zaharrean aurkitzen da.
SARRERA
SARRERA
Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.
2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena
2013(e)ko urriaren 9(a), asteazkena
GORRITIKO MUGARRIAK
2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea
BERASTEGIKO ARMARRIAK
XII. mendean,
gerra-gizonen janzkera aldatzearekin batera, hasi zen armarrien erabilera zabaltzen. Burua babesteko janzten zituzten
kaskoek eta gorputzerako sareek zaildu
egiten zuten zalduna nor zen jakin ahal izateko modua, eta , horregatik,
pixkanaka-pixkanaka, euren ezkutuen gainean figurak (animalia, landare edo
geometrikoak) jartzen hasi zirenzaldunak.
Handik aurrera
ohitura bilakatu zen, eta familia edo leinu batek irudi bera pasatzen zuen
belaunaldiz belaunaldi. Armetan jartzeaz gain, etxekoen gainerako gauzetan ere
marrazki bera erabiltzen hasi ziren, baita etxearen aurrealdeanere. Horrela,
irudi bakoitza leinu baten identifikazio-ikurra izatera ailegatu zen.
Euskal Herrian
ez dira gutxi armarria duten dorretxe, baserri eta bestelako etxebizitzak.
Baten batek pentsa lezake etxe horietan sortutako semeak, Erdi Aroan, noble edo
gudari ausarten batzuk izango zirela. Baina kasu batzuetan hala bazen ere,
beste askotan ez.
Izan ere,
armarria zuten familiek bazituzten gainerakoek ez zituzten pribilegio batzuk,
eta horrek bultzatuta asko izan ziren armarri faltsuak egin zituztenak. Egoera hori nolabait gelditu nahian,
1527an, erabaki zen liburu batean idaztea zein etxek merezi zuen armarria
bertan izatea eta zeinek ez. Hala,
1583an, merezi ez zuten etxe eta
elizetatik armarria kentzeko agindua eman zen. 1617an beste lege bat ere idatzi
zen, eta bertan zehazten zen armarria zuen etxe bat erosten zuen edonork
urtebeteko epea zuela etxeari armarria kentzeko.
Gipuzkoan ere
garrantzi handia zuen kapare izateak. Bertan jaiotakoek sortzetik zuten izaera
hori; gainerakoek, berriz, Gipuzkoan bizi nahi bazuten, derrigor erakutsi behar
zuten hala zirela. Horren adierazle da Espainiako Erregeak, 1527an, idatzitako
gutun baten zati hau: “La esperiencia ha
mostrado por el curso de las gentes extrañas, los cuales se ha publicado, que
hay muchos que no son hijosdalgo, y por esto y á esta causa los que no estan en
caso de la limpieza é nobleza de los hijosdalgo de la Provincia han tomado
ocasion de diputar y traer en lengua nuestra limpieza. Por ende por quitar
aquella é conservar nuestra limpieza é nobleza, que los hijos de los pobladores
naturales de la dicha provincia tenemos, ordenamos y mandamos, que de aqui en
adelante en dicha Provincia de Guipuzcoa y Villas y Lugares no sea admitido
ninguno, que no sea hijodalgo por vecino de ella, y cada y cuando algunos que
fuera parte á la dicha Provincia vinieran,
los Alcaldes ordinarios cada uno en su jurisdicción tengan cargo de
escrudriñar y hacer pesquisa á costa de los Concejos: y á los que no fueran
hijosdalgo y no mostraren su hidalguia los echen de la Provincia (…) Y si
pareciere, que alguno por falta de información, ó de otra manera, que no siendo
hijodalgo vive en la
Provincia , luego que constare sea echado de ella, y pierda
todos los bienes que en ella tuviere”. Egoera
horretan, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan kaparetasun-epaiak ohikoak ziren
oso.
Berastegin ere
badira armarriak, bederatzi guztira; eta horrez gain, beste lau etxek ikur
batzuk dituzte sarrerako ate gainean: Don Martiñenea, Meaka, Mintxolo eta Azpilleta dira etxe horiek.
Herriko armarria |
Herriko
armarria:
Ikusteko
modukoa da udaletxean, erlojupean, dagoen armarria. Bi zatitan banatutakoa,
ezkerraldekoan gure patroia, San Lorenzo, ageri da ermita baten ondoan;
eskuinaldean, berriz, dorre batera eskaileratik igotzen ari den gizonezko bat
ageri da. Armak daramatza horrek, eta kondaira baten arabera, Sagastiberriko
semea izan liteke herriaren alde borrokan. “NOBLEZA CON LIBERTAD” dio bi irudi
horiek inguratzen dituen esaldiak.
Armarri bera
ageri da herriko elizan, koadro batean margotua, San Martinen aldarean.
Berastegiko
idazkaria zen Gaztañondo, eta Bartzelonara joan zen bizitzara kataluniar
batekin ezkonduta. Maiz etortzen ziren Berastegira, Gaztañondoberria (Etxabenea eurena baitzen,
baita Ameraungo lurrak ere. Lur horiek bi semeen artean banatu zituen: bat
zentralarekin geratu zen; bestea, berriz, baserriarekin. Azken horrek jarri
zuen armarria ibai bazterrean.
Diotenez,
Etxabenean jartzeko asmotan ekarri zuen armarria Bartzelonatik. Urteetan egon
omen zen etxeko ganbaran ahaztuta, Ameraunera idiei erantsitako gurdi batean
eraman zuten arte.
Bi zatitan
banatutako armarria: goikoan, bi animaliaren buruak ageri dira banda bati
helduz, basurde bat, dorrea eta oreina zuhaitz baten aurrean; behekoan, arranoa
zazpi lili-lorez inguratua, gurutze antzeko bat eta bost txirla.
Ondorengo
idatzia du armarriak azpialdean:
ARMAS D LOPEZ
DE ECALA DESCENDº
D PALACIO DE ECALA
Ameskoabarrenako udalerria da Ekala.
1451n Juan Fernándiz de Baquedano zen bertako jauregiko jauntxoa. Horren
ondorengo adar batek Eulatera egin zuen, Ameskoabarrenakoa hori ere; bertakoa da
Lopez de Ecala abizena.
Azpiroz
abizenaren armarria. Lau zatitan banatutakoa: lehenengoan eta laugarrengoan
haritz bat ageri da, eta horren aurrean otso bat dago; bigarren eta
hirugarrenean, lau zutabe ageri dira, Aragoiri fideltasuna adierazten dute.
Armarriaren bueltan Nafarroako kateak. Kate horiek erregeek ematen zizkieten
Larraun bailarako familiei; betiere, bertan jaiotakoak izanez gero. Otsoa ausardia eta basakeriaren
adierazle da; haritza, berriz, sendotasunarena.
Errementaritegi |
Errementaritegi:
Obalatua eta bi
zatitan banatua. Goiko aldean gudari bat ageri da, etxe baten ondoan borrokan.
Behekoan, zezen bat zuhaitz artean.Irudi garrantzitsua dazezena, ekintza
ospetsu eta laudoriotsuak erakusten baititu, erregeen zerbitzura egindako
ekintzen erakusle.
Etxearen izena
jartzen du armarriaren goialdean. Azpian, berriz, “Antiquissimun sollum” irakur
daiteke, hori da noizbait indar handiko etxea izango zenaren erakusle. Hala
ere, 1625ean ez da oinetxe gisa ageri.
Iruin |
Iruin:
Olaetxea
abizenaren armarria. Urritz bat ageri da, enborraren alde banatanerbi-txakurrak dituela. Urritza
zerbitzu ugariren erakusle da. Erbi-txakurrak, berriz, fideltasun- eta
zainketa- adierazleak.Armarriaren alde banatan lau hosto ageri dira bata
bestearen jarraian goitik behera. Goiko aldean kasketa.
Armarriaren
azpiko aldean latinez idatziriko esaldia dago. 2010eko aldizkarian, Carlos
Olaetxeak egin zuen artikuluan dator idatzi horren esanahia (Aidanen 7, 30. orrialdea).
Jauregia |
Jauregia (Jauli):
Eraikinaren
goialdean, garai batean etxearen aurrealdea izan zenean, du blasoia dorretxe
honek. Bertan bi armarri ageri dira: eskuinekoan, Verástegui jartzen du eta,
ezkerrekoan, Lazcano; bien gainean ONEZ.
Berastegi
abizenaren armarrian dorrea eta zubia ageri dira, dorrearen atean erraldoi bat
eskuetan borra duela. Dorrearen gainaldean basurde bat eta bi erbi-zakur zutik
dorrearen alde banatan. Armarriaren bi
aldeetan herensugeak ageri dira, eta euren ahoekin eusten diote dorrea
erdialdetik zeharkatzen duen bandari.
Lazcano
abizenaren armarrian ere bi dragoi ageri dira ahoarekin armarria zeharkatzen
duen bandari eutsiz. Goialdean ilargi erdia eta izar bat; behealdean, berriz,
bost panela (makal-hosto),bi galdara buruz beheraeta kardu bat.
Berastegiko
dorretxea, Lazkaokoa bezala, oinaztarren bandokoa izan zen. 1447an,
ganboatarrek Berastegiko dorrea inguratu zutenean, Juan López de Lazcano, beste
oinaztar batzuekin batera, laguntzera etorri zitzaion, eta irabazi egin zieten
Ganboa bandokoei. Litekeena da orduko oroigarri izatea bi armarriak batera
jartzea.
Juantso:
Herrialdera
begirako aldean du Juansok armarria:txikia baina erliebe handikoa. Lau zatitan
banatua, lehenengoan eta laugarrenean zakur bat ageri da; bigarrenean eta
hirugarrenean, zuhaitz bat eta horren aurrean bandera gurutzatuak. Bi animaliak
eusten diote armarriari alde banatatik, gorputza zeharka dute eta aurpegia
aurrera begira. Goialdean, kasketa gandorrekin eta, behealdean, aingeru baten
aurpegia.
Lizarraga |
Lizarraga:
Lope de
Isastiren liburuan izendatua ageri da 1600ean oinetxe gisa. 1736an Jose Labaien
eta bere anaiak Berastegiko Udalaren aurkako epaia izan zuten, euren
kaparetasun-izaera justifikatzeko.
Hala ere,
armarria ez da Labaien abizenarena, etxeari izena ematen dion Lizarragarena
baizik. Armarrian, zuhaitz bat ageri da eta aurretik pasatzen ari diren bi
otsoren irudiak, bata bestearen gainean. Bi aingeruk eusten diote irudiari, eta
goialdean kasketa du gandorrekin.
Sagastiberri:
Hiru zatitan
banatutako armarria. Goiko aldean, ezkerrean, beso bat ageri da eskuan makil
antzeko bat duela; eskuinean, berriz, haritza. Behealdean, gizonezko bat dragoi
batekin borrokan eta, alde banatara, bi galdara buruz behera. Udaletxeko
armarrian, Ermenterokoan eta armarri honetan ageri da gizakia eta, hiruretan, ekintza batean.
Ikurrak: Don Martinene, Azpilleta, Meaka eta Mintxolo.
Don Martiñenea |
Mintxolo |
Azpilleta |
Meaka |
TESTUA: ELI AZPIROZ
2013(e)ko irailaren 9(a), astelehena
ARESOKO MUGARRIAK
Aresok zazpi herrirekin egiten du muga ( Berastegi, Leitza, Gorriti, Lizartza, Gaztelu, Araitz eta Orexa ).
Bideo honetan daukazue aukera mugarri guztiak ikusteko.
ARESO - BERASTEGI MUGARRIAK
ARESO - LEITZA MUGARRIAK
ARESO - GORRITI MUGARRIAK
ARESO - ARAITZ MUGARRIAK
ARESO - (LIZARTZA - GAZTELU - OREXA) MUGARRIAK
2013(e)ko abuztuaren 29(a), osteguna
URREMEATZETAKO MEATZEAK
Leitzan,
Urremeatzeta alderdian “ Urremeatzeta kotoa“ aurkitzen da, Gipuzkoatik oso
gertu. Inguru honetan hainbat mineralizazio ezberdin aurki daitezke, kobrea,
burdina eta beruna.
XIX. mende
erdialdera mineral hauen ustiatze lanekin hasi ziren, lehenik kobre pirita (
calcopirita ) , gero burdina (siderita )eta beruna.
ETXE HAU MEATZEAREN NAGUSIARENA ZEN, GAUR EGUN ABEL BARRIOLAREN (PELOTARIA) FAMILIKOARENA DA |
UREMEATZE MEATZEA |
Materiala atera zuten lenengo meatzeari
Uremeatze izena ipini zioten(31.txosten zenb.). XIX.mendean eta urte batzuk aurrera
bertan behera utzi zen. Zegoen meatze bakarra zen, eta aho albo bakoitzean bi
sutegi zeuzkan kobrezko pirita txikiagotzeko, honela errazago garraiatzeko
materiala. 1884.urtean berriro kobrea ateratzen hasi ziren 1896.urterarte.
REGINA MEATZEA |
Ustiatzen
urrengoa Regina meatzea izan zen, baita ere kobrezkoa(414.txosten zenb.).
Laborde Noguer y André sozietateak helbide soziala Tolosan zuelarik, enpresa
honek 1.898ko apirilak 20ean Leitzako udalari baimen eskaera egiten dio hauek
eraikitzeko; garbitegia, sutegia, trenbidea,
meatzarientzat barrakoia, kanala bere deposituarekin, makina gela zentral elektrikoarentzat honek
garbitegiari energia emateko. 1.898ko
azaroaren 23an proiektua onartua izan zen, baina, Leitzako udalak honako
baldintzak jarri zizkion:
1.- Lursailengaitik
201 pezetako kanona ordaintzea urtero.
2.- Meatze
jarduera utzi eta handik bost urtera eraikitako ondasunak ( kanala, zentrala,
depositua, barrakoiak, sutegia, trenbidea eta garbigunea) Leitzako udalaren
boterean geratuko zirela.
Jarraian hasi ziren eraikitzen. Udaletxean aurkeztutako planoetatik aldaketa txiki batzuk egon ziren, lenbiziko lekuan kanalak 1.119 metroko luzaerakoa izan beharrean 61 metro gutxiago eraiki zuten,presaren neurriak mantendu ziren. Ur saltoa berriz, 48,93 metro izatetik 48,15 metrora eginez. Urkizu alderdian zentral elektrikoarentzat makinen etxola Urkizu errekaren eskuinaldean eraiki behar zen , baina azkenik ezker aldean eraiki zuten, honek hodiaren luzera eraldatuz, 122 metro beharrean 136 metro izanik. Sutegiarekin nire zalantzak dauzkat, zentralaren ondoan dauden aztarnengatik, ur depositua eta dagoen eraikinak, sutegiko hauspoa zegoen lekua ematen duelako. Barrakoiak eta garbitegia Ixkibarren eraiki ziren, gaur egun Leitzalarreako askaldegi edo merenderoa bezala ezagunagoa. Trenbidea emendik atera eta Urkizun ustezko sutegitik pasatzen omen zen.
UDALARI AURKEZTURIKO PLANOA |
1954.KO ORTOFOTOA |
KANALA |
DEPOSITUA |
HODIA |
MAKINEN ETXOLA |
GENERADOREA |
USTEZKO SUTEGIA |
DEPOSITUA |
1.916ko
martxoak hamarrean Raoul Desselerek
meategiko enpresaren ordezkariak, Tomas Mugikari saldu zion kanala bere
deposituarekin, makinen etxola, trenbidea etabar. 1.933.urtean, Tomas Mugikaren
heriotzaren ondoren Leitzako udalak hitzarmen bat egiten du Joaquin Munozekin
Electra Plazaola ordezkariarekin eta Tomas Mugikaren oinordekoekin, azken hauek
urteak atze 1.000 pezetako kanon zorra zutelako.
1.898.urtean
meatze berriak ireki ziren, San Antonio (393.txosten zenb.), San Javier
(917.txosten zenb.) Teresa (436.txosten zenb.), eta 1909.urtean Urremeatze
(1.170.txosten zenb.). Hauek denak burdinezko meatzeak izan ziren eta
1916.urtean geratu ziren.
1.918.urtean
Regina meatzeari Regina Teresa izena
jartzen diote (2.346.txosten zenb.) hasieran burdina ateratzen zuten, baina
1.920.urtean beruna.
1.919.urtean beste bi meatze irekitzen dira, Regina Teresa2 (2.155.txosten zenb.) eta Regina Teresa3 (2.456.txosten zenb.) hauek biak burdinezkoak.
REGINA TERESA 2 MEATZEA |
1.937.urtean ere meatze berriak irekitzen dira, San Jurjo (2.722.txosten zenb.), Nueva España (2.721.txosten zenb.) eta Arriba España (2.717.txosten zenb.), hauek ere burdinezkoak. Baina Nueva España ez zen ustiatua izan.
ARRIBA ESPAÑA MEATZEAK
1.986ko urriak batean, Luis Gonzaga Inzak, Leitzako udalari eskaera egiten dio Regina ( lehen Uremeatze) meatzean, meatzari ikerkuntza eta ustiapenerako baimena eskatuz, Urremeatzeta inguruan kokatua. Lan hauek mineral hondakinak eta aintzineko meazuloa garbitzea izan zen.
1º UREMEATZETA IZENA ETA GERO REGINA |
MEATZEAK KOKATURIK DAUDEN GUNEAK |
1.929.URTEKO URREMEATZETAKO PLANOA |
1.929.URTEKO URKIZUKO PLANOA |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)