SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko abuztuaren 29(a), osteguna

URREMEATZETAKO MEATZEAK

Leitzan, Urremeatzeta alderdian “ Urremeatzeta kotoa“ aurkitzen da, Gipuzkoatik oso gertu. Inguru honetan hainbat mineralizazio ezberdin aurki daitezke, kobrea, burdina eta beruna.
XIX. mende erdialdera mineral hauen ustiatze lanekin hasi ziren, lehenik kobre pirita ( calcopirita ) , gero burdina (siderita )eta beruna.

ETXE HAU MEATZEAREN NAGUSIARENA ZEN, GAUR EGUN ABEL BARRIOLAREN
(PELOTARIA) FAMILIKOARENA DA
UREMEATZE MEATZEA



Materiala atera zuten lenengo meatzeari Uremeatze izena ipini zioten(31.txosten zenb.). XIX.mendean eta urte batzuk aurrera bertan behera utzi zen. Zegoen meatze bakarra zen, eta aho albo bakoitzean bi sutegi zeuzkan kobrezko pirita txikiagotzeko, honela errazago garraiatzeko materiala. 1884.urtean berriro kobrea ateratzen hasi ziren 1896.urterarte.

REGINA MEATZEA


Ustiatzen urrengoa Regina meatzea izan zen, baita ere kobrezkoa(414.txosten zenb.). Laborde Noguer y André sozietateak helbide soziala Tolosan zuelarik, enpresa honek 1.898ko apirilak 20ean Leitzako udalari baimen eskaera egiten dio hauek eraikitzeko;  garbitegia, sutegia, trenbidea, meatzarientzat barrakoia, kanala bere deposituarekin,   makina gela zentral elektrikoarentzat honek garbitegiari energia emateko.  1.898ko azaroaren 23an proiektua onartua izan zen, baina, Leitzako udalak honako baldintzak jarri zizkion:
1.- Lursailengaitik 201 pezetako kanona ordaintzea urtero.
2.- Meatze jarduera utzi eta handik bost urtera eraikitako ondasunak ( kanala, zentrala, depositua, barrakoiak, sutegia, trenbidea eta garbigunea) Leitzako udalaren boterean geratuko zirela.
Jarraian hasi ziren eraikitzen. Udaletxean aurkeztutako planoetatik aldaketa txiki batzuk egon ziren, lenbiziko lekuan kanalak 1.119 metroko luzaerakoa izan beharrean 61 metro gutxiago eraiki zuten,presaren neurriak mantendu ziren. Ur saltoa berriz, 48,93 metro izatetik 48,15 metrora eginez. Urkizu alderdian zentral elektrikoarentzat makinen etxola Urkizu errekaren eskuinaldean eraiki behar zen , baina azkenik ezker  aldean eraiki zuten, honek hodiaren luzera eraldatuz, 122 metro beharrean 136 metro izanik. Sutegiarekin nire zalantzak dauzkat, zentralaren ondoan dauden aztarnengatik, ur depositua eta dagoen eraikinak, sutegiko hauspoa zegoen lekua ematen duelako. Barrakoiak eta garbitegia Ixkibarren eraiki ziren, gaur egun Leitzalarreako askaldegi edo merenderoa bezala ezagunagoa. Trenbidea emendik atera eta Urkizun ustezko sutegitik pasatzen omen zen.

UDALARI AURKEZTURIKO PLANOA


1954.KO ORTOFOTOA

KANALA

DEPOSITUA

HODIA

MAKINEN ETXOLA

GENERADOREA

USTEZKO SUTEGIA

DEPOSITUA

1.916ko martxoak hamarrean  Raoul Desselerek meategiko enpresaren ordezkariak, Tomas Mugikari saldu zion kanala bere deposituarekin, makinen etxola, trenbidea etabar. 1.933.urtean, Tomas Mugikaren heriotzaren ondoren Leitzako udalak hitzarmen bat egiten du Joaquin Munozekin Electra Plazaola ordezkariarekin eta Tomas Mugikaren oinordekoekin, azken hauek urteak atze 1.000 pezetako kanon zorra zutelako.
1.898.urtean meatze berriak ireki ziren, San Antonio (393.txosten zenb.), San Javier (917.txosten zenb.) Teresa (436.txosten zenb.), eta 1909.urtean Urremeatze (1.170.txosten zenb.). Hauek denak burdinezko meatzeak izan ziren eta 1916.urtean geratu ziren.
1.918.urtean Regina meatzeari  Regina Teresa izena jartzen diote (2.346.txosten zenb.) hasieran burdina ateratzen zuten, baina 1.920.urtean beruna.
1.919.urtean beste bi meatze irekitzen dira, Regina Teresa2 (2.155.txosten zenb.) eta Regina Teresa3 (2.456.txosten zenb.) hauek biak burdinezkoak.

REGINA TERESA 2 MEATZEA


1.937.urtean ere meatze berriak irekitzen dira, San Jurjo (2.722.txosten zenb.), Nueva España (2.721.txosten zenb.) eta Arriba España (2.717.txosten zenb.), hauek ere burdinezkoak. Baina Nueva España ez zen ustiatua izan.

ARRIBA ESPAÑA MEATZEAK







1.986ko urriak batean, Luis Gonzaga Inzak, Leitzako udalari eskaera egiten dio Regina ( lehen Uremeatze) meatzean, meatzari ikerkuntza eta ustiapenerako baimena eskatuz, Urremeatzeta inguruan kokatua. Lan hauek mineral hondakinak  eta aintzineko meazuloa garbitzea izan zen.

1º UREMEATZETA IZENA ETA GERO REGINA
Aipaturiko meatze guzti hauek urtean 100 tona inguru kobre eta 7.000 tona inguru burdin ekoiztu zituzten.

MEATZEAK KOKATURIK DAUDEN GUNEAK


1.929.URTEKO URREMEATZETAKO PLANOA

1.929.URTEKO URKIZUKO PLANOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina