Palanka
jaurtiketa.
Kiroletan
zabalduena edo hedatuena izan zen Espaina mailan. Herrialde
bakoitzean bere arau edo modu
zeukan
jaurtiketa egiteko.
Euskal
Herrian, palanka jaurtiketa ( barra Vasca ) izena jarri zioten kirol
honi: herri kirol zabalduena izan zen garai batean, gaur egun
desagerturik egon arren. XVII. mendean Euskal probintzi guztietan
praktikatzen zen. XIX.mendean zehar beherakada nabaria izan zuen,
naiz eta indarrean eutsi Gipuzkoan ( Berastegi, Gaztelu, Errezil,
Oiartzun eta Azpeitia) . Jarduera
hau desagertuz joan zen 1950. urtetik aurrera, jabalina eta disko
jaurtiketak lekua kentzen joan zitzaiolako.
Burdinezko
palanka ( burdinaga ), meatzariak lanerako erabiltzen zuten tresna
zen. Kirol mota hau oso sinplea eta erraza zen: palanka
urrutien
jaurtitzen zuenak irabazten zuen.
1929ko
Irailaren 14ean “ Excelsior
” aldizkariak argitaratu zuen modu ezberdinetan jaurtiketa
egiteko araudia.
Hiru
modu ezberdin zeuden palanka jaurtitzeko:
-
Lenengoa abiadurarik artu gabe, Bularrez “a pecho“.
Marraren mugan jarriz, hau ikutu gabe, jaurtiketa egin ondoren oinak
ezin zuten lurrarekiko kontaktua galdu.
-
Bigarrena abiadurarekin, Biraka “con impulso”. Hemen
abiadurarekin eta jaurtitzaileak nahi zituen birak emanez egiten zen
baina marra gaindituko gabe.
-
Hirugarrena Ankabe edo Izterpe “bajo pierna”. Ankak
zabaldurik palanka hanka tartean atzera eta aurrerako mugimenduari
eraginez jaurtitzea zen.
Araudi
honek adierazten digu palanka bere lepoatzetik hartzen zela
grabitatearen erdiruntz, eta eskuan ura xaboiakin, olioa, errautsa,
talko edo antzeko ekoizkinak erabiltzen zituzten eskutikan palankak
arazorik gabe irrista zezan.
Gabino
Lizarza Lizarza.
1888.urteko
urriaren 25ean jaio zen Berastegin, Arria baserrian. Andres Antonio
Lizarza Saizar eta Josefa Micaela Lizarza Olaechearen semea.
1938.urteko ekainaren 5ean hil zen “neumonia lubolillar” gaitzak
jota, 49 urte soilik zituelarik, Dámasa Esnaola emaztea alargun
utzirik 35 urterekin eta 5 semerekin.
Gabino
gizon altu eta sendoa zen, bere gorpuzkera ederki egokituta zegoen
palanka jaurtiketarako.
18
urterekin eduki zuen lehen desafio garrantzitsuena, aurkaria Miguel
Ignacio Jaka Domintxin, biak berastegiarrak eta adin berekoak.
Desafioa 1906.urtean egin zen Tolosako zezen plazan.
Hona,
Miel Ignazio Jakak nola jokatu zuen Tolosako zezen plazan Sebastian
Matxineak Jakak kontatua:
“
Bat
Jaundeiko semea ta bestea Arriakoa, auzoak bik. Osabare
palenkarie emen zien Jaundeikoak: Miel Inazio Domintxin, Arrosanekoa.
Ala, illoba palenkan asi zaiok eta, ondo gañea, ta bi auzok or in
die apustue. Lizartzak kontrarioak ba omen zixkin Gaztelun da nonai,
baño Jaundeiko ori asi zanen bi auzok asi dittut teman da, or in die
apustue, Tolosan jokatzeko!
Baten
alde batzuk, eta besten alde bestek, erri guzia jun omen unan;
emakumek bakarrak etxen; da ordun autobusik eta radioik eta ezer ez,
ta Jaundein an emen zaren leiotik beide, zeñek irabaziko zun, abison
zai jarrik, eta Leitzako Xebastianek, Tolosan apustue ikusita zaldi
gañen etxera zetorrela, Zamargingo gañetik erri bixtara azaldu
zanen, oiu eiñ emen zin: Jakak galdu dula! Ta, ura aittu zuenen, ama
ta arrebak eta denak nearrez nola eondu zien etxen. Atte ta gizonezko
guztik apustue ikustea joanak. Ala esaten ziñ gure ama zanak.
Gero
, irabazi zuenak, lizartzatar orik, eune Tolosan pasata gaben etxera
zetozela, Jaundeiko ataritik pasa bear Arriara ta, burla geio
itteatik, etxafuego tiaka pasa emen ittun. Gero, artatik desespeatu
ta, Ameriketa aldeiñ emen zin Jaundeiko osaba orrek.
Tolosan
1906an apustua galdutakoan Ameriketara joan zela, beste berririk ez
dute izan Berastegin. Gerozko berriak Natibido Ugartemendiak kontatu
zizkion “Patziku Perurenari, El Diario Vasco” eginiko
elkarrizketa batean.< Geo, Miel Inazio orrek kartak itten amari
Jaurerira Ameriketatik, baño ama aserretu egin zan suiakin da,
Arriñera etorri zan ama, nik bosten bat urte nittula; da andik urte
gutxira, nik zortzi beatzin bat nittula il zan. Geroztik etzuen gure
etxen aren kartik geio jaso. Miel Inazio orrek eta bere anaiak
Ameriketan ateatako fotografik, bazien gure etxen...ben bigotekin da,
sendo sendoak,ortxe berroei berroitamar urtekoak baño auskalo non
dien fotografi aik oaiñ…
Gabinok
urte askoan herri asko igaro zituen,erakusketa eta beste palankarien
aurka apustu eginez. Adibidez, Ignacio Onaindia “Sakristan”,
Martin Iparraguirre, Miguel Ignacio Dominchin, Miguel Ignacio Jaca,
Baltasar Esnaola eta Andres Uriguen aurka haritu izan zen. Hauek
eginiko marka edo apustuen gain ez dago informazio handirik, baina
argitaratutakoak jaso ditut.
1913ko
uztailak 28an, Tolosan Berazubiko estadioan 10 librako palankarekin
“hamarreko” erakusketan eginiko marketan zer esan haundia eman
zuen urte askoan, ez bait zuen erronkarako aurkaririk aurkitu.
-
Bularrez: 118 oin (32,90m).
-
Biraka: 186 oin (51,89m).
-
Ankape: 100 oin (27,90m).
Antonio
Arrue-k “IDAZTIAK ETA ITZALDIAK” idatzitako liburuan honako
pasarte hau kontatzen du Gabino eta Baltasarri buruz.“Gabino
Lizarza, Berastegi’ko semea zan, ta Berastegi’n bertan orain
amabi urte il zan.
Baltasar Esnaola, berriz, Gaztelu’n jaioa zan, oso oker ezpagaude
beintzat, orain lau urte Oiartzun’en il zan.
Biak
palankari iaioak, or ibilli ziran, ia ogei urtean, elkarri desapioka.
Baña,
gure
uste apalez, Lizarza, Esnaola baño palankari obea zan, batez ere
iztarpez,
ta
baita plaza-gizonagoa ere noski. Gañera Esnaola’k –izengoitiz
Gaztelu, esan
bezala
izen ontako errian jaioa zalako–, eztakit –ixil samarrean esateko
obeak
dira
kontu auek baña–, eztakit, diot, beti oso fiñ jokatu ote zuan.
Batez ere,
Lizarza’ren
marka bat austeko asmoz egin zuan apustu batean. Berealdiko
erronkak
aurrez bota ta jendeari dirua erruz bere alde joka-erazi ondoren,
autsi
gabe
gelditu baitzan.
Dana
dala, Lizartza’k utzi zizkigun markak, Esnaola’renak baño obeak
dira.
Ta baita noski beste orduko ta lengo palankari guzienenak edo
beñepein
geientsuenenak
baño ere.
Lizarza’ren
marka ezagun onenak auetxek dira: bueltaka, bederatzi librako
palankarekin:
eun da larogei ta sei oiñ, au da, berrogei ta amaika metro ta
irurogei
ta amazazpi zentimetro; iztarpez, eun oiñ pasatxoak; ta a pecho,
berriz,
eun
da ogei ta zazpitik gora”.
1920ko
hamarkada hasieran, Gabino Tolosako Umore-ona atletismoko taldean
barneratzen da eta jabalina eta diskoarekin praktikatzen hasten da.
Diskoarekin markak edo errekorrak hausten hasten denez 1924. urtean
bere izena urrezko letrakin idazten dute.
1924.urteko
apirilak seian Zaragozako kirol erakusketan, Gabinok diskoa 39,25
metro luzez botatzen du eta Espainiako errekor berria izango zen ez
bazen zirkulutik atera izan.
1924ko
maiatzak 11an, Tolosan Gipuzkoako atletismo txapelketa jolasten ari
zenean, Gabinok, diskoa jaurti zuenean 41,44 metro, Espaniko errekor
berria jarri zuen. Errekor hau 12 urtez mantendu zen, azkenik Celaya
bizkaitarrak puskatu arte marka.
Maiatzak
19an, aste bat geroago Donostin beste txapelketa batean, diskoa 35,75
metroz jaurti zuen. El Pueblo Vasco egunkariak kronika batean honela
dio:
“
Existía
expectación por ver si Gabino Lizarza batía su propio récord de 41
m. 44cm. Y como no todos los días puede lograrse, el domingo Gabino
estuvo algo flojo. En su honor, tenemos que advertir que esta semana
se ha entrenado en Atocha con el entrenador Alemán y el
viernes y sábado la lección fue bastante dura a consecuencia de
tener que marcharse el señor Hoiz a Madrid. Así queda explicado que
Gabino estaba algo cansado de brazos. Sin embargo y como demostración
neta de su absoluta superioridad, basta decir que ganó fácilmente
el titulo de campeón”.
1924ko
maiatzak 24 eta 25 egunetan, Tolosako Berazubi estadioan, Espaniako
VII. atletismo txapelketa jokatzen da. Bertan, Gabino disko
jaurtiketan Espaniko garaile egiten da, 36,94 metroekin,Uriaren
aurretik 33,15ekin eta hirugarren Izaguirre geratuz 31,90 metroekin.
Marka honi esker Pariseko olinpiadetara joateko bidea ireki zitzaion
Gabinori.
Joxe
Iguaranek lagundu zion trenez Gabinori Parisko 8. joku olinpiadetara,
hauek 1924ko uztailaren 6 eta 13 bitartean jokatu ziren eta disko
jaurtiketan parte artu zuen. Txapelketa barruan, Gabinori
jakinarazten die praka motzak beharrezko zirela parte hartzeko,
derrigorrezkoa zela. Gabino oso haserre, meatxu egin zien etxera
itzuliko zela horrela jolastu behar bazuen, baina azkenik amore
emanda bere jaurtiketa ere oso diskretu geratu zen 34,20 metroz
jaurti zuen, bere postu 28. geratuz.
1928.urteko
uztailak 21ean, Donostiko Euskal festako kirol egitarauan, Atotxako
futbol zelaian egin zen palanka jaurtiketa erakustaldian, honako
markak lortu zituen:
-Bularrez
41,05m.
-Biraka
48,65m.
-Ankape
25´16m.
1931.urteko
maiatzaren 31ean Udal-hauteskundeetan Berastegiko udaletxean
zinegotzi sartu zen eta 1938. urteko ekainak 5 arte egonik, neumonia
lubolillarrez hil bait zen. Udalak batzar berezi baten deialdia
egiten du honako hau jakinerazten :
“ El
Sr. Presidente hizo uso de la palabra para dar cuenta del
fallecimiento del concejal de este Ayuntamiento D. Gabino Lizarza
Lizarza acaecido en día de hoy; dedico un homenaje al finado de
quien dijo fue siempre fiel cumplidor de sus deberes de
administrador a la par que era un gran español entusiasta de la
causa nacional. Propuso que el ayuntamiento asista en Corporación al
sepelio y demás actos fúnebres que se celebren mañana, se le envíe
a la viuda Dña. Dámasa Esnaola su más sentido pésame y se levante
la sesión en señal de duelo”. ( udal-akta 5/6/1938)