Berastegin
dauden errotak erakutsiko dizkizuet honako honetan. Egia esan gehienak
oso egoera txarrean daude, gaur egun ez bait dira erabiltzen eta
gehienak eroriak daude.
Gizakiak
lurra lantzen zuenetik zerealak lortzeko bere elikadurarako eta abereentzako,
beharrezko egiten zaio aleak txikitzea irina egiteko. Prozesu hau haseran eskuz egiten zuten bi
harri tartean txikituz zereal alea, baina laster hobetzen da prozesu hau.
Haseran
errotak gizakiak nahiz abereak mugituak izaten ziren, hauek “ odol errota “
izenez ezagunak.
Egiaztatu
dezakegu, mende honetan milaka errota erabiltzen zirela Euskal Herrian.
Gehienak rodezno sistema( gurpil horizontala) erabiltzen zuten eta batetik
seira bitarteko errotarriak eduki zitzaketen.
|
Rodezno sistema |
XVII.
mendean artoa Ameriketatik ekarri baino
lehen, Euskal Herrian lur-sail gehienak
zereala landatzeari emanak zeuden, garia, artatxikia, eskanda etabar.
Errotak zereal hauekin erabiliak ziren,
gehienbat gizakiaren elikadurako. XVII.mendetik aurrera artoa da zereal erabiliena, eta garia eta eskanda
oso gutxi lantzen da, artatxikia lantzea berriz desagertuz.
Berastegin
zeuden ur errotak artoa eta gari zerealak ehotzen zituzten gehien. Errota
batzuk bereziki sailkatuak zeuden zereal
mota batzuetara, hauen errotarriak gehiago egokitzen bait ziren zereal mota
batzuetara.
Uholdeak
saiesteko errotak errekatik kanpora eraiki izan dira. Ura errekatik jasoa izaten
da, estankoan moteldu eta kanaletik errotaraino doa. Kanalak ura eramaten du aldapatik poliki errotaren
zatirik gorenera presa batean jasoaz. Bi edo hiru metro sakonerako presa honek,
azpialdean daukan irteera estutik (uragea) ateratzen den ur-jauziaren presioak
eragiten dio mugimendua aspak jotzen dituenean. Aspa hauek errudea mugitzen
dute, eta ardatzari mugimendua sortuz ganeko harria biraka jarri.
Arrosin lau
errota daude, lehena, handiena da, egoera hoberena mantentzen duena, gaur egun
etxebizitza delako . Bigarrena txikia da
eta haurreko errotak isurtzen duen urarekin ibiltzen da. Hirugarrenari Ursino
deitzen diote, nahiko handia, eta honek ere etxebizitza zeukan. Laugarrena
berriz Arrrosiko ur- jauzian kokaturik dago, leku ez hain ohikoan, arkaitz
tartean, hona igarotzeko arku itxurako
zubi bat zeharkatu behar zen.
|
Arrosi berri errota |
|
Arrosi berriko presa |
|
Arrosi berriko errota txikia |
|
Ursinoren errota |
|
Ursinoren presa |
|
Arrosi errotako zubia |
|
Arrosiko errota |
Ollokon bi
errota daude, lehena, maila gorenean dagoena txikiena da bietan. Beheko aldean dagoen
errotak gohiko errotaren soberako urak jasotzen ditu, presa ez hain handi
batean. Honek izen bera duen etxea itsatsia dauka.
|
Ollokoko errota txikia |
|
Olloko errotako presa |
|
Ollokoko errota |
Arraten bi
errota daude nahiko egoera txarrean, bata bestea baino handiagoa. Handienak
etxebizitza zeukan, errotariak bizi ziren bertan.
|
Arrateko errotapea |
|
Arrateko errota |
|
Arrateko errudera bere ardatzarekin |
|
Arrateko presa |
|
Arrate txiki errota |