SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko abuztuaren 26(a), igandea

ELDUAKO MINAZULOAK


Hauek dira ezagutzen ditudan Elduko bi minazuloak. Bata, Kasulatx inguruan dago. Eta bestea Mendabeko-gañan. Txikiak dira, lehenak 9 metroko luzera du eta túnel bat bezala da, sarrera eta irteerarekin. Bigarrena berriz, lagin itxurakoa eta 2 metroko sakonera dauka.






Mendabeko-gaña  minazuloa




2012(e)ko abuztuaren 25(a), larunbata

AREIZTUN KOBAZULOA


Berastegiko kobazulorik handiena da. Sarrera oso erratza sartzeko. Ikusgarria da daukan ganbera, zutabe, estalamita eta estalatitak.  Gizakiaren erruz zutabe batzuk puskatuta daude. Kontu haundiz ibili behar da ezker aldetik, kobazuloak jarraitzen du baina leize moduan eta sakonera luzez. Ez dago erregistrorik iñor amaieraino iritxi ote den. Esaera bat dago, herritar bati zakurra kobazuloan galdu eta Elduaienen azaldu zela  
















MINAZULOA PLAZAOLA NºII

Plazaolako 2.zenbakiko minazuloa, zentral elektrikoaren ondoan dago. Bost meatzez osaturik dago, argazkian hoietako bat erakusten dut. Zentralera doan hoditik hamar metrora dago.º













BURSOROKO KOBAZULOA


Kobazulo honen luzera motza da, 13 metro ingurukoa. Sarbide errazakoa eta lehen hiru metrotan %30 inklinazioa dauka.Ganberara iristean haitzuloak eskuinaldetik jarraitzen du, baina asko estutzen da. Bukaerako hormak txunditzen dute bere kolorearengatik. Kobazulo txikia da, baino oso polita.























AKERKOEGI KOBAZULOA


Kobazulo honek sarrera oso estua da, barrura sartzeko 3 metro arrastaka sartu behar da. Barruko kamerak eta estalatita txikiek harrituta uzten du. Ganbera bukaeran erorketa batzuk ikusten dira. Xaguzar kolonia eta haitzulotar fauna dauka.