SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2021(e)ko azaroaren 4(a), osteguna

DENBORA NEURTZEN BERASTEGIN.


Denbora hainbat modutara ulertu izan da historian zehar. Hala ere, gizakiak denboraren iraupenaz eginiko lehen neurketak eta zehaztapenak egunak gauari eta gauak egunari emandako segidari begira egingo zituen seguruenik, baita ilargi-aldi eta urtaroen izaera ziklikoari begira ere.


Ezagutzen dugun lehen erlojua egiptoarrek sortu zuten k.a. 1.500 urte aldera. Itzal bidezko erlojua zen; eguzki-argiak metalezko zurtoin batengan jo eta eskala graduatu baten gainean eragiten zuen itzalak ematen zuen aditzera zer ordu zen.


Erloju mekanikoak askoz ere beranduagokoak dira; XIII. mendekoak ditugu lehendabizikoak. Ez zuten esferarik eta orratzik, kanpai-kolpeak jotzen zituzten eta ez ziren batere zehatzak izaten ordua adierazterakoan, gutxi gorabeherako neurketak egiten zituzten.


XIV. mende inguruan iritsi zen berrikuntza erloju mekanikoen arloan: dorre-erlojuak sortu zituzten, gurpildun erloju ere deituak. Ia osorik burdinazkoak ziren eta euskarri bat eta hainbat ardatz eta gurpil koskadun izaten zituzten kateatuta. Europa osoan zehar zabaldu ziren erloju haiek.


1581ean Galileok penduluaren mugimendu erregular eta periodikoaren printzipioa asmatu zuen, eta asmakuntza hark ate berriak ireki zizkion denboraren neurketa zehatzari. Handik aurrera penduluaren mekanismoa erabiliko zuten erlojuen martxa erregulatzerakoan.


Espainiako lehen erlojua Salamankako katedralekoa da. Ramon Bodin jaunak kabildoa hitzartu zuen 1385eko irailaren 24an, katedraleko kanpai handia orduak emateko moduan molda zezaten. 1390eko azaroaren 20an, berriz, zedula batean jasota datorrenez, Carlos III Nafarroakoak eta haren emazte Leonorrek erloju berria erosi eta beren diruzain Garcia Lopez de Lisassoains-i ordainketa egiteko agindu zioten: “… pages a Joan de Zalva por un paino de jengeaux y por tres forreros de nuestra cambra el nueso reloxe XXXV libras”. Sevillako erlojua ere estatuko lehenengoetakoa da; Marianak eraiki zuen 1400.urtean.


Berastegira etorrita, dokumentuetan ez da aipatzen noiz jarri zuten lehen erlojua herrian, baina 1596ko kontuen liburuan jasota datorrenez, moja edo lekaime bati bi dukat ordaindu zitzaizkion erlojuaren giltzari eragiteko ardura zuelako.



Yttem mas di a la monja dos ducados de su salario ordinario del rrelox.


1627ko apirilaren 2an, Berastegiko alkateak eta errejidoreek bi urte lehenago 44 ezkutu ordaindu eta egin gabe utzitako erloju-konponketa erreklamatu zioten Segurako erlojugile eta konpontzaileari. Honela dator jasota udal-aktan: “Joan Silba de Mauleon vecino de la villa de Segura, que de bajo del concierto berbal que entre ellos abia abido para el relox de la villa de Berastegui, tres ruedas nuebas y la abuja y el arbol de la rueda del mobimiento y dos linternas asi bien todas ellas nuebas y ademas de ello abia rrecalzado todas las espigas de las barras y dos cubos nuebos en cuarenta y cuatro ducados. Los cuales se los abian pagado”. Erloju-konpontzaileak hartu zuen erlojua konpontzeko konpromisoa, baita hamabi urtez mantentzekoa ere; baina konpontzera etortzen zen bakoitzean bi dukat ordaindu beharko zitzaizkiola ere adierazi zuen.


1648ko uztailaren 31n, Berastegiko alkateak eta errejidoreek hitzarmen bat sinatu zuten Joanes Etxeberria Errenteriako erlojugile eta konpontzailearekin, hark 1.000 erreal zilarren truke erloju berri bat eraiki zezan. Etxeberriak erlojua hiru hilabetetan eraiki eta hamar urtez mantenduko zuela hitzeman zuen, eta hiru dukateko soldata jasoko zuela. Lehen lau urteetako konponketa-lanak eta zuzenketak bere kontura izango zirela ere adierazi zuen.



1684ko abenduaren 31n, orduko alkateak eta errejidoreek Errenteriako Martin Etxeberria erlojugile eta konpontzaileari erreklamazioa egin zioten, bi urte lehenago berak eraikitako erlojua, 90 peso ordaindua zutena, eta aurreko erloju zaharra konpon zitzan. Martin Etxeberriak erloju zaharra hilda zegoela adierazi zien; eta, hala, errejidoreek Lizarrako Gregorio Bombrosa erlojugile eta konpontzailea ekarrarazi zuten, erlojua benetan hondatuta zegoela egiaztatu eta egiteko erabilitako materiala egokia zen ala ez azter zezan. Hala dator jasota udal-aktan: “… se hallan defectos siguientes: el primero en el abugero del gallur, y que en la abuja se halla abierta de paletillas. Y lo mesmo reusso por mala la rueda de Santa Catalina con su arbol y linterna. Y que tambien declaro no estar redondas como deben estar las tres ruedas y precissamente se ayan de caladear y por lo consiguiente se halla floxa la rueda de la cuenta y de la misma manera dos abugeros a donde juega la abuja estan muy floxos”.


Gregorio Bombrosak 1685eko martxoaren 4rako erlojuak zeuzkan akatsak konponduko zituela adierazi zuen. Epaileak Berastegiko herriaren alde egin zuen, eta Martin Etxeberria herriko agintariekin hitzartua zuena bertan behera uztera behartu zuen.


Urte bereko ekainaren 17an, Miguel Garaiar Berastegiko apaiz presbiteroa Gregorio Bombrosarekin elkartu zen, egun hartatik aurrera eta bost urte eta erdiz, bere iloba Miguel Perez Huizik Gregorioren ondoan erlojugintza ikas zezan, hitzartuta eta jasota uzteko: “A figura que durante los cinco años y medio le serbira con toda fidelidad assistencia y cuidado y sin hacer aussencia; y si lo hiciese dentro de dos messes despues que ello tubiere noticia Don Miguel Garayar su tio, le aya de bolber a cassa y compania de Gregorio su amo para que le assista y sirba según su obligacion y no haciandolo don Miguel de Garayar le aya de pagar a Gregorio de Bombrosa medio real de plata desde el dia que assista ausencia hiciese dentro de un año por los alimentos que le hubiere dado por cada dia que hiciese en su compañia su sobrino = y Gregorio de Bombrosa prometio y le obligo de tenerle en su casa y compañia haciendole buen tratamiento y le dara sustento limpieza y bestuario y calzado necesario ecepto las camissas que estas s elas ba da hacer Don Miguel su tio y a cabados los cinco años y medio y le dara un bestido entero de paño diez o bente, su capa, medias, zapatos, camissa, sombreo y armador y le enseñara el oficio de relojero y lo demas que el supiere según es su obligacion durante los cinco años y medio”.


1718ko ekainaren 6an, berriz, Berastegiko udal-kontzejuak Tolosako erlojugile eta konpontzaile Francisco Azkarateri, konpondutako erlojua ez zebilela ondo esanez, erreklamazioa egin zion. Hernaniko Francisco Agirre erlojugilea eta konpontzailea ekarrarazi zuten, erlojuak zeuzkan kalteak azter zitzan. Hernaniko erlojugileak, kalteak ebaluatu ondoren, hauxe adierazi zuen: “… declaro que la rueda de Santa Catalina que es uno de los miembros mas prinzipales del relox se halla en algunos parajes de su gallur gastado sin que tenga otro defecto y falta alguna, lo cual se puede remediar y poner lan firme como a su principio que se formo. Iten Declaro que las linternas, polizas, garabatos y otros instrumentos menoren con que esta compuesto el relox todos ellos se hallan tambien gastados los cuales requieren sean nuevos. Execuntando de la forma y con que la villa haga nuevas pesas de piedra a su costa en las medidas que se le hordenara”.


Francisco Azkarate erlojua konpontzeko prest agertu zen; eta, 46 zilar-pesoren truke, beste sei urtetan zehar mantentze-hitzarmenari eusteko konpromisoa hartu zuen. Epaileak, hala ere, udal-kontzejuaren alde erabaki zuen, eta Francisco Azkarate Berastegirekin hitzartutakoari eta kobratzeko zeuzkan 30 peso eta 4 zilar-errealei uko egitera behartu zuen.


1747ko abuztuaren 27an, Tolosako Francisco Lekarra izeneko erlojugile eta konpontzaileak sei urterako hitzarmena sinatu zuen Berastegiko udal-kontzejuarekin, eta lan-urte bakoitzeko 150 erreal kuartoko soldata izango zuela jaso zuen hitzarmenean: “… por hacer de que cuidaran y gobernaran el relox publico de esta villa estos seis años proximos venideros que en pezaran a correr desde el dia de San Agustin que es dia mañana que se contaran veinte y ocho del corriente mes de agosto en adelante contal que estos prinzipal y fiador aian de tener por su cuenta y cargo y obligacion todos los reparos prezisos y nezesarios que a este relox se le ofreciere asi maiores como menores como en lebantar las pesas todos los dias para su conservacion en el sobre este tiempo y todo por el salario de ciento y cincuenta reales de vellon”.


1766ko abuztuaren 21ean Berastegiko Udalak elizan zegoen erloju publikoa udaletxera leku-aldatzea adostu zuen, elizan egiten ari ziren obrak edo lanak zirela eta: “… le daria maior conbeniencia al comun y transitantes haciendo para el fin que se dice. Una campana nueba porquanto la que habia en dicha iglesia es de ella para sus oficios divinos”.


1842ko urtarrilaren 26an, alde batetik Udala eta beste aldetik Arrasateko Jose Maria Zugasti erlojugile eta konpontzailea bildu ziren, herrirako erloju berri bat eraikitzeko, zaharra ez zegoelako erabiltzeko moduan. Erloju berria elizan eraikitzekoa zuten kanpandorre berrian kokatzea erabaki zuten. Hurrengo urteko ekainaren 29a baino lehen jarri beharko zuten bere lekuan, eta 5.700 erreal kuartoko kostua izango zuen erloju berriak: “… pagaderos a saber; dos mil de ellos el dia que quede colocado dicho relox en el sitio que al efecto se destine en la torre; otros dos mil reales a un año de la citada entrega y los mil setecientos reales restantes al otro año, demanera que el ultimo plazo se cumplira a mas tardar par el dia veinte y nueve de junio de mil ochocientos cuarenta y cuatro”. Hitzarmenak 11 puntu edo baldintza jaso zituen, eta bertan zehaztu zuten erlojuak nolakoa eta zer materialez osatua izan behar zuen.


Ez dut informazio gehiagorik elizako kanpandorrean jartzekoa zuten erloju hari buruz, baina uste dut azkenean ez zirela jartzera iritsi, diru faltagatik edo kanpandorre berriari ez ziotelako leku nahikorik utzi erlojua jartzeko beharbada. Ordutik aurrera, eliza erlojurik gabe geratu zen. Udaletxeak bai; badu eta 1766az geroztik izan du erlojua bere baitan.


1913ko abenduaren 28an, Berastegiko Udalak 20 pezeta ordaindu zizkion Nicolas Yeregiri herriko erlojua edo erloju publikoa konpontzeagatik.


1932ko urtarrilaren 31n, berriz, Eldua auzoko ordezkari Vicente Jakak hauxe eskatu zion Berastegiko Udalari: “… el arreglo del reloj de dicho barrio ya que desde hace seis años lleva parado y siendo una cosa tan necesaria suplica a esta corporación acuerde el arreglo inmediato de dicho reloj”.


1932ko ekainaren 5eko aktan hauxe dator jasota: “… se dieron lectura de los presupuestos de un reloj para la torre del barrio de eldua, remitidos por los señores Lecea y Murua de Vitoria y Andrés Yeregui de Betelu. Los señores Lecea y Murua ofrecen un reloj de horas y medias, tipo ocho días de cuerda por el precio de 1.795 pesetas, por mercancía puesta en la estación de Tolosa, manifiestan no tener inconveniente en quedarse con el viejo, pero de momento no pueden hacer oferta hasta verlo. El señor Yeregui ofrece un reloj con cuerda de ocho días sonando horas y medias por el precio de 1.850 pesetas colocado en el sitio y su garantía de ocho años, abonando por el reloj viejo cien pesetas”. Bi aurrekontuak aztertu ondoren, Udalbatzak Yeregi jaunaren eskaintza onartzea erabaki zuen.


1944ko azaroaren 4an, Tolosako Pedro Zubillaga erlojugile eta konpontzaileak herriko erlojua konpontze aldera, eta bidaia-gastuak barne izanik, 600 pezetako aurrekontua helarazi zion Udalari. Udalak, ordea, bertan behera utzi zuen erlojua konpontzeko hasierako asmoa, eta 30 pezeta ordaindu zizkion Zubillaga erlojugileari herrira eginiko joan-etorriagatik.


1973ko ekainaren amaiera aldera, berriz ere udaletxeko erlojua konpontzeko balorazioa egiteko eskatu zion Udalak Pedro Zubillagari. Hark, azterketa eginda, erlojuak ez zeukala konponbiderik eta berri bat erostea hobe izango zela esanez erantzun zion udal-gobernuari.


Viuda de Murua erloju-etxeak egindako erlojua, orain udaletxeko sarreran ikusgai dagoena.


1973ko uztailaren 19an, Udalak Gasteizko Viuda de Murua erloju-etxeari herrirako erloju berri bat egiteko agindua eman zion. Erloju elektro-automatikoaren eraikuntzak 95.950 pezetako kostua izan zuen, kokatze-lanen kostua alde batera utzita.


Eta, bukatzeko, jakin 2014an udaletxea eraberritzeko egin ziren lanetan kendu zutela bere lekutik Viuda de Murua erloju-etxeak eginiko erloju hura. Erloju zaharraren ordez, Bodet markako eta Opus 2 modeloko erloju digital berria dago geroztik udaletxeko fatxada nagusian.




BIBLIOGRAFIA


AGG-GAO

PT 2066, PT 2062, PT 2081, PT 2082, PT 2101, PT 2105, PT 2130, PT 2138.

AMB-BUA

Sig. 486.7

Actas municipales.

MANUEL DEL RIO. Reimpreso por Ramon Duran 1798. Arte de reloxes de rueda para torre, sala y faltriquera.

C. URDANGARIN, J. M. IZAGA, K. LIZARRALDE. Oficios tradicionales III

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina