Irudi
hauetan ikusi daiteke Berastegi herriaren garapena. Denboraldiz-denboraldiz
eduki dugun ikuspegia berdea izan dela gure herria, ez da hain zuzena.
Antzinean industrializazioa baino lehenago, baserriko jarduera nekazaritzan egokitua
zegoenez, artoa, garia, garagar eta arbia lantzen ziren.
Etxe ondoan
baratzak edukitzen ziren, belardiak eta sagarrondoak landutako lurretatik urrun
eta larreak berriz mendietan egoten ziren. Abeltzaintza berriz bigarren
jardueratzat jo izan zen, gehien bat nekazari lanetan zama garraiatzeko eta lan
astunetan erabiltzeko.
Gaur egun,
gauzak asko aldatu dira, ihadanik ez da lantzen garirik eta artorik.
Abeltzaintza eta nekazaritza bigarren jardueratzat dauzkagu. Industria da lehen errekurtso ekonomikoa eta baserria bigarren errekurtso ekonomikotzat daukagu. Baserrietan berriz, abere gutxi dago, gehienbat ardiak daude
inguruko belardiak garbi mantentzeko etabar. Aktibitate aldaketa honek gure
herriari berdetasun hau ekarri dio, baina aurreko mende haseran ikus daiteke
desberdintasuna.
|
1954 |
|
1957 |
|
1991 |
|
1997 |
|
2013 |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina