SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

sábado, 18 de enero de 2014

LEZEGALDEKO LEIZEA

Iribasetik 600 bat metrotara aurki daiteke leize-zulo hau, 10X15 metroko sekzioa du, eta Larraun errekako urak ur-goraldi handietan bertara bideratzen dira.

Leize honek 13 metroko sakonera dauka, jarraian meazulo horizontalak ditu. Sarreratik 25 metrotara errodaturiko harri pila dago. Hau zeharkatuz sala zabal batean sartzen da eta estalki karbonatu asko dago, 50 metroko sakonera eta 15 metro zabalean ditu, zorua berriz harritzarrez osatua.  Zuhaitzen enbor astunak ikus daitezke goiko hormetako arroketan sartuta. Pasaleku estu batetik jarraitzen du, honek 45 metroko luzera eta 12 metro zabalerako meazulo batera eramaten du, bertan estalamigta eta gous-ak daude. Errekaren erretenari jarraituz, zulo handi batera iristen gara. Erreten honek 100 metroko luzera eta zabaleraz 5 metro inguru ditu.  Mailaz igotzen da eta inguruan karbonatuz estalita daude bazterrak.,hemen haitzuloaren proportzioak handiak dira: ( 40 metro luzeran, 50 metro zabalean eta 30 metro altuera). Gune honetara iristeko beharrezkoa da 10 metro bertikalean jeistea. Lurzoruak 35º  malda dauka eta amaieran 16X25 metro eta 6 metroko sakoneraduen lakuaren ur-bazterrera iritsiko gara. Hemendik 25 metrotara ezkerreko horman, 5 metro luzera, 2 metro zabalean eta 2 metro altuerako konduktu bat dago horma leunekin, eta honen amaieran sifoia itxi egiten da.