SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2012(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

SAN LORENTZOKO MINAZULOAK


Hemen erakusten dudana San Lorentzo larreko minazuloak dira. Mina hauek luzeraz motzak dira, eta kasu batzuetan eroriak daude, nahiz eta gehienak naiko zaharkiturik egon.
Minazulo hauek nere lankide Javier Salvarredirekin ikusi nituen. Argazkiak atera, kordenadak hartu eta barrundik ikusi genituen.



1.- Minazuloa: 18 metroko luzera du eta bere egoera nahiko ona da, eta puntale batzuk mantentzen ditu.










2.- Minazuloa: 6 metroko luzera dauka eta bere egoera delikatua da, gehienbat puntaleena.







 

3.-Minazuloa: Erabat eroria dago.

4.-Minazuloa: Luzeena da, 35 metro ditu eta egoera hoberena berak mantentzen du. Túnel garbia baina amaieran erorketa bat ikusten da, beharbada 5.minazuloarekin elkarturik egongo zen. Mina hau da ikusteko seguruena.













5.- Leize baten itxura du, eta 6 bat metroko sakonera du. Alderdi batetik minazulo bat dauka, segurkien 4.minazuloarekin elkartzen zena. Minazulo hau arriskutsua da bere sakontasunagatik, nahiko izkutuan dago eta lar eta ote ugariz inguratuta dago.




6.-Minazuloa: Eroria dago baino oraindik sarrera atzematen da




Minazuloen kokagunea. (2011ko argazkia)

1954ko argazkia.

2012(e)ko abuztuaren 16(a), osteguna

LARTEKO LEIZE


Hau da Larteko leize luze eta politena, oso sakon ez diren hainbat leizez osaturik dago eta bere xarma du.






ARRABIO ARRUNTA


Arrabio arrunta urodelo bat da, eta 15 zm luzera du. Lurreko anfibioa da, bere jarduerak ilunabar eta gauez egiten ditu. Uretik urrun bizi da leku garaietan izan ezik. Udazken aldera ikusten da gehienbat eta euria egun jarraietan egiten duenean ere. Ura ugalketa garaian bakarrik erabiliko du,  putzu geldi eta ondo oxigenatu batean umeak egingo ditu, bertan 2 edo 3 hilabetez biziko dira metamorfosia osatu arte. Arraultzen garapena emearen obiduktuetan egiten da eta arraultzetik irtetean uretan uzten ditu. Baso fresko eta hezeko espeziea da, batez ere pagadi eta haritzondoetakoa.  Berastegi eta bere inguruetan espezie hau ugaria da, hábitat egokia da urodelo honentzat.


ARRABIO ARRUNTA  Salamandra Salamandra







BERASTEGIKO HEGAZTIAK

Lurralde txikia eta biztanlego handikoa izanagatik, Euskal Herriak hegaztiak behatzeko aukera ugari eskaintzen du. Pasaia eta ekosistema desberdinak izateak elkarrekin zerikusirik ez duten hainbat Hegazti-mota erakarri ditu.
Euskal lurraldearen %20 “Natura 2000” sarean sartuta dago. Sare horrek hegaztientzat garrantzitsuak diren eremuak babesten ditu, eta babestutako lurralde horien artean dago Leitzaran.
Iberiar Penintsulan ikus daitezkeen 563 espezietatik 120 aurki ditzakegu Berastegin bertan. Alegia, penintsula osoan dauden hegaztien %20 gure zeruan barrena dabil.


ENARA AZPIZURIA

Urtaro bakoitzak hegaztiak behatzeko aukera ezberdinak ematen dizkigu. Udaberrian (maiatzean eta ekainean) habiak egiten eta kumeak jaiotzen ikusteko parada izango dugu. Udazkenean (irailaren azkenetik azarora bitartean) migrazioan joaten direnei errepara geniezaieke. Eta neguan (urtarril, otsail eta martxoan) gure lurraldean pasatzen dutenak behatu ahal izango ditugu, batzuk hementxe geratzen dira-eta. Gainera, sekula baino hobeto ikusteko aukera izaten da neguan, arbolek hostorik ez baitute izaten.

Lurralde batean bizi diren animalia espezie guztiek osatzen dute habitata. Batzuek edozein lekutara egokitzeko gaitasuna izan ohi dute. Beste batzuek, berriz, behar jakinak izan ohi dituzte eta, ondorioz, behar ohiek betetzen diren lekuetan bakarrik bizi daitezke. Gure herrian hábitat bat baino gehiago daude, eta horietako bakoitzean hegazti-mota jakinak aurkituko ditugu.

KASKABELTZ ARRUNTA

Hala ere, ez pentsa nonbaitera iritsi orduko izango dugunik nahi ditugun adina hegazti ikusteko aukera. Animalia gehienek bezala hegaztiek ere gizakiarengandik ihes egiten dute, eta zaila da lasai ederrenean begira egoteko tarterik harrapatzea.

LANDAZABALEAN, baserri, belaze, heskai, erreka eta arboladiek osatzen duten paisaian, honako hegazti hauek ikusiko ditugu : zapelatz arrunta, kukua, hontz zuria, uda-txirta, buztanikara zuria, zozo arrunta, birigarro arrunta, etxe-txolarrea, kardintxuloa eta abar.

HALTZADIEK ibai-bazterretako landaredi lineala osatzen dute, Leitzaran ibaian bezala. Habitat honek aldaketa asko izaten ditu, batez ere, bi arrazoirengatik: kutsadura eta landaredia ezabatzea. Baina ez da hori gertatu Leitzaran ibai inguruan, eta han aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste, martin arrantzalea, buztanikara horia, ur-zozoa eta errekatxigorra.

KONIFEROAK ere baditugu. Beste inon baino espezie gutxiago aurkitzen dira hauetan, bizirauteko ez baitute hainbeste baliabide aurkitzen. Hala ere, badira bertan ikus ditzakegun hegazti batzuk: gabiral arrunta, txepetxa, txantxangorria, erregetxo bekainzuria, amilotx mottoduna, pinu-kaskabeltza, mokokerra eta abar.

BUZTANGORRI ILUNA

Lur-eremu handia hartzen dute PAGADIEK Berastegin. Neguan hostorik ez izateak hábitat berezia egiten du urtaro hau. Izan ere, hegazti ugari dira hostoaren beharra dutenak elikatu ahal izateko. Horregatik eragiten die neguak zuzenean. Bestalde, zulatutako zuhaitz zaharrek babesa eta jatekoa eskaintzen diete. Hábitat honetan aurkituko ditugu oilagorra, zata arrunta, garraztarroa, txinbo kaskabeltza, txio arrunta, kaskabeltz handia, garrapoa, txonta arrunta, berdatza horia, kamatxoa, etb.

MENDI LARRE ugari dago Urepel eta Mandoegi inguruan. Garai bateko basoetan, artzantzaren ondorioz, abereen bazka-leku diren paraje irekiak ditugu gaur. Larre horietan ibiltzen dira arrano beltza, sai-arrea, sai-zuria, belea, belabeltza, hegatxabal arrunta, mendi txirta, buztangorri iluna, txorru arrunta eta beste batzuk.


KUKUA

1.- Migrazio azkarra. Hegazti hauek ez dute kumerik egiten eta negua Berastegin pasa dezakete, egunez nahiz gauez pasatzen dira batetik bestera, eta gehienetan taldean.


BUZTANIKARA ZURIA

2.- Migrazio partziala. Hórrela deitzen zaio ehiza-hegaztiei nahiz kanpokoei egiten dielako erreferentzia migrazioak. Batzuek zein besteek egunez eta gauez egiten dute migrazioa, eta taldean zein bakarka joan daitezke. Pase hauek iparraldetik hegoaldera eta hegoaldetik iparrera izaten dira.



MARTIN ARRANTZALEA

3.-Mugimendu edo pase motela. Kumatuko diren lekura iristeko hilabeteak behar dituzten hegaztiak dira. Lekualdaketak egunez nahiz gauez izaten dira.


TXONTA ARRUNTA


Hala ere, badira hegazti batzuk bizitza osoa leku berean ematen dutenak. Horiei sedentarioak deitzen zaie.

Udaldiko hegaztiak uda-garaia Euskal Herrian ematen dutenak dira. Hauek Penintsula hegoaldetik eta Afrika iparraldetik ipar Europarantz doazen hegaztiak dira. Batzuk helmugaraino iristen badira ere, beste batzuk hemen geratzen dira kumatzeko. Behin uda pasatakoan, berriro ere hegoalderantz jotzen dute negurako babes bila.


ZAPELATZ ARRUNTA

Honekin guztiarekin berastegiarrei hegaztien gaineko interesa piztu nahi diet: noizean behin atera mendira edo hábitat desberdinetara, eta erreparatu hegaztiei.



ERREKATXINGORRA

Prismatiko eta Europako hegaztiei buruzko gidaren bat izateak lagunduko liguke hegazti-mota desberdinak ezagutzea. Benetan esaten dizuet ibilaldi atsegin eta politak izango liratekela. Gure udalerrian ditugun hegaztien barietate eta aberastasunaz gehiago ikasiko genuke.
PITXARTXA BURUBELTXA

                                                                                                      

KAMATXOA
                                                                                      


BERASTEGIKO UHOLDEAK 2011-11-6

Hauek dira 2011ko azaroaren 6ko uholdeen eragina.
Berastegiko meteologi estazioak 74,5 litro metro karratuko jaso zituen igande hortako goiz partean bakarrik