SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

URA ETA GIZA JARDUERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
URA ETA GIZA JARDUERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko abuztuaren 6(a), asteartea

IBARROLA ITURRIA

Ibarrola iturria
Andres Ibarrola Marichalar 1852ko martxoaren 7an jaio zen Berastegiko Txurinea baserrian, zazpi anaia-arrebako familia batean. Aita Miguel Francisco Ibarrola zuen, eta ama Juana Bautista Maritxalar. Andres, bere arreba Joaquina Antonia, Maria Dolores eta Maria Bautistarekin batera, Argentinara joan zen, garai zail haietan beste hainbat bezala, etorkizun hobe baten bila.

Andres Ibarrola, bere arreba Mª Dolores, Joaquina Antonia eta Mª Bautistarekin.

Oparoaldia bizi izan zuten Argentinako lurretan eta dirutza ere egin zuten. Berastegira eginiko bisita batean, Bulatzi-erdi auzoan (leku-izen hori dator informazio-iturri izan dugun testuan) iturri bat eraikitzea erabaki zuen Andresek, bere arrebekin batera. Gizarte-ekintza edo dohaintza bat egin zuen, beraz, auzotarrek ur garbiaz goza zezaten.

Gauzak horrela, 1913ko urtarrilaren 19an, Juan Martin Iparragirre lagun eta auzotarrak Bulatzi-erdiko iturri berrirako ura eskatu zion Berastegiko udalari, Andresen izenean. Udalak, bere aldetik, honako baldintzekin onartu zuen Iparragirreren eskaera: ura Urandiko depositutik hartu beharko zuten, eta hodien kanpoaldeko diametroak ezin izango zuen 26 eta 33 mm arteko neurria gainditu. Hala, uda hartarako funtzionamenduan izan zuten iturria auzoan.

Hala dio harri gaineko inskripzioak; ESTA FUENTE FUE COSTEADA POR DON ANDRES IBARROLA MARICHALAR Y Hnas EL AÑO 1913 

1918ko ekainean, alkateak herriko kale nagusiari Andres Ibarrola izena jartzea proposatu zuen, iturriak herriari ematen zion zerbitzuagatik esker ona adierazi eta omenaldia egin nahian Ibarrola jaunari. Baina, azkenean, ez zen bete alkatearen asmoa, eta urte gutxitara hil zen Andres.

1929ko apirilean, Joaquina Antonia Ibarrolaren heriotzaren ostean, haren albazea edo testamentu-betearazlearen jakinarazpen bat iritsi zen Argentinatik, esanez Joaquina Antoniak bere ondasunen %7 Berastegiko herriarentzat utzi zuela.

Hala, 1934ko otsailean, testamentu-betearazlearekin eta Ogasunarekin hainbat izapide izan ondoren, 50.057,35 pezeta kobratu zituen udalak, Joaquina Antonia Ibarrolak iturria mantentzeko eta zaintzeko lanetarako utziak.

1934ko apirilean, berriz, hilabete batzuez iturria urik gabe egona zela eta, udal-batzak Urandiko hoditeria aldatzea erabaki zuen, eta Ibarrola iturrirako eta Izotzalde auzorako ura Ollokoko manantialetik hartzea, hoditeria berria erabilita. Inbertsio garrantzitsua izan zen hura iturriaren funtzionamendu egokirako; eta lanen kostua finantziatzeko ere, Joaquina Antonia Ibarrolaren ondasunak erabili zituen udalak.

1935eko otsailean, lanak bukatu ostean, 17.362,20 pezetako soberakina geratu zen Joaquina Antonia Ibarrolak utzitako diru-funtsetan. Haietatik 12.000 pezeta epe finkorako aurrezki bezala jarri zituen udalak, eta gainontzekoa kontu korronte batean gorde zuen, behar berrietarako.

2013(e)ko maiatzaren 19(a), igandea

BERASTEGIKO BURDINOLAK



Gure herrialdean burdinaren jatorrizko trebezi garatugabean oinarrituta zegoen, trebezi hau ipar indoeuropar inbaditzaile eta zehazki kultura zeltagatik ekarria izan zen, eta hegoaldetik, feniziar eta grekoek ekarria.

Haizeola

Garai bateko burdinolak haizeolak izenekoak, bi beharrei aurre egiteko jarri ziren. Bata mineral-zainen gerturapenagaitik, normalki leku garai edo mendi hegaletan kokatzen zituzten eta besteak leku basotsuetan, egur-ikatz beharraren bolumen handiaren hornidura zihurtatzeko.
Burdingintza aintzindar hauetan burdin-mineral oso aberatsa erabiltzen zen, gehienbat lurzoruan aurkitzen zituzten oxido itxurakoak. Honen erredukzioa lurperatutako labeetan egiten zen. Hiru metroko altuera eta errago diametro batekoan, oinarrian, landutako harriak eta barnekaldetik buztinez estaliak, ahalik eta errefrakzio gehien osatuz. Labe hauen hormen lodiera 30 zentimetrokoak ziren.
Teknika honen deskripzioa ardatza hauetan datza: labean minerala eta egur-ikatz kapa txandakatuz errekuntza egiten zen, ahuntz edo ardi larruz eginiko hauspoez eragindako aire laguntzarekin. Hauspoak mugitzeko esfortzu handia egin behar zen, hankekin edo eskuekin eraginez hauspo motaren arabera.

Hauspoa ankarekin eragiten

Berastegin dakidanik ez da haizolarik aurkitu, honek ez du esan nahi ez denik egon, herrian dagoen burdin kopurua eta hainbeste mendeetan ateratzen aritu direlarik, erromatarren garaietatik pentsatzen da, zehatzena pentsatzea da egon direla haizeolak, baina ez da aztarnarik aurkitu.
Aurrerapen teknologiko honek burdinolak mendietatik urertzera aldatzera ekarri zuen energi hidraulikoa sortzeko. Lehenbizi hauspoak beharrezkoak ziren airea sortzeko errekuntzarako, bi mende geroago berriz, metala lantzeko sortu zituzten mailu astunak mugitzeko.

Burdinolaren eskema


Mailua

Julio Caro Barojak bere idazki batean " Los Vascos "-en dio: Parece probado que los que a comienzos del siglo XVI introdujeron los martinetes de agua en España fueron Marcos de Zumalabe, vizcaino de Valmaseda y el milanés Fabricano.   Laburbilduta, Europa mailan XVI. mende erdialdean burdinola euskaldunak ikuspegi teknikotik begiratuta hoberenak zirela, maisutasunez menperatzea lortu zutela uretatik zetorren energia.
XIV. mende bukaeran eta XV. mende hasieran Berastegin hasi ziren eraikitzen lendabiziko burdinolak Leizaran sakonunean.
Burdinolak bi lehengai behar zituen funtzionamendurako: Burdin minerala eta egur-ikatza. Lehendabiziko hau, bertakoak bere inguruan ezagutzen zituzten burdin betetatik atera ohi zuten eta egur-ikatza berriz, gure mendi inguruetan hain ugari diren gaztainondo eta haritzetatik.
Arrineko Martilontzo bere etxe ondoan egin zuen txondarrarekin

Berastegin bost burdinola zeuden, Plazaola, Barrenola, Nodeiza, Mustar eta Ameraun. Eta Berastegi eta Elduain juridikzio komunekoak zirenean beste sei zeuden, Beriñas, Muguizalas, Olloquiegui,Inturia, Eskelzu eta Aunzola.
1415. urtean idazki baten hitzarmen bat adosten da eta bertan agertzen da burdinola hauen aipamena: Barrenola, Beriñas, Ameraun, Plazaola, Muguizalas, Nordeiza eta Olloquiegui. Beste idazki batean Mustar burdinola aipatzen da. 1490. urteko idazki batek Ezquelzu eta Aunzola burdinolak bertan behera uzteaz errendimendu baxuagatik.
Gaur egun Berastegin, hiru burdinolen zatarnak nabari dira, Plazaola, Mustar eta Ameraun.


PLAZAOLAKO BURDINOLA


AMERAUNGO BURDINOLA



MUSTARKO BURDINOLA



2013(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

BERASTEGIKO ZENTRAL HIDROELEKTRIKOAK


XX.mende haseran industri-iraultzarekin eta energi beharrak, Euskal Herriko ibai gehienetan zentral hidroelektrikoak eriki ziren, energiaz hornitzeko sortzen hari ziren hainbat enpresentzat.
Berastegi ez zen salbuespen bat izan, Leizaran ibaiak daukan emanarekin zentralak ugaritu bait ziren, batzuk paper industriak eta besteak meatzeak hornitzeko.
Berastegin bost zentral eraiki ziren. Lau Leizaran ubidean eta bostgarrena Arrate ubidean.

 MUGETAKO zentrala;
1906.urte bukaeran jarri zen funtzionamenduan, 1930.urterarte.






PLAZAOLA1 ETA PLAZAOLA2;
1900.urteko lehen hamarkadan eraiki ziren zentral hauek, eta Tomas Mugica enpresarenak ziren. Gaur egun Elektra Plazola, S.A-rena da eta sorturiko energia Iberdrola S.A-ri saltzen zaio.




AMERAUN ZENTRALA;
Santos Gaztainondok eraiki zuen 1904.urtean. 1970.urtean jabetza Berrobiko Uranga (SARRIO) papelerarengana pasa zen.
Gaur egun berriz, Ameraun S.L-ren jabetzan dago.



ARRATE ZENTRALA;
1909.urtean eraikia, honek Berastegi eta Gazteluko zati batzuk korronte elektrikoaz hornitzen zituen. Berrogeita hamar garren hamarkadan utzi zen bere erabilpena.




2013(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

UR-HAUNDIKO DEPOSITOA


Ur-handi izeneko lekuan, XIX.mendean minerala  atera zuten mina bat dago.
Mina honetan hainbat hamarkada iraganda abandonaturik, urte guztian ura paretetatik sartzen zela ikusirik, berastegiar batzuk ur hauetaz baliatzea erabaki zuten.


Minaren sarrera,  ate batekin itxita.




Hemendik  filtratzen da ura.


Minako zati bat kanalizatu  eta bertako ura depositura bideratu zuten.



Kanalizatutako ura hemen biltzen da.

Gaur egun sei etxe dira ur honekin hornitzen direnak. Zorionez, lehorte garaietan ez dute ur preziatu honen faltik izango.


Ur depositoa.

2012(e)ko abenduaren 12(a), asteazkena

BERASTEGIKO ERROTAK


Berastegin dauden errotak erakutsiko dizkizuet honako honetan. Egia esan  gehienak  oso egoera txarrean daude, gaur egun ez bait dira erabiltzen eta gehienak  eroriak daude.




Gizakiak lurra lantzen zuenetik zerealak lortzeko bere elikadurarako eta abereentzako, beharrezko egiten zaio aleak txikitzea irina egiteko.  Prozesu hau haseran eskuz egiten zuten bi harri tartean txikituz zereal alea, baina laster hobetzen da prozesu hau.
Haseran errotak gizakiak nahiz abereak mugituak izaten ziren, hauek “ odol errota “ izenez ezagunak.



          








Egiaztatu dezakegu, mende honetan milaka errota erabiltzen zirela Euskal Herrian. Gehienak rodezno sistema( gurpil horizontala) erabiltzen zuten eta batetik seira bitarteko errotarriak eduki zitzaketen.


Rodezno sistema

XVII. mendean  artoa Ameriketatik ekarri baino lehen, Euskal Herrian lur-sail gehienak  zereala landatzeari emanak zeuden, garia, artatxikia, eskanda etabar. Errotak zereal  hauekin erabiliak ziren, gehienbat gizakiaren elikadurako.  XVII.mendetik aurrera artoa da zereal erabiliena, eta garia eta eskanda oso gutxi lantzen da, artatxikia lantzea berriz desagertuz.
Berastegin zeuden ur errotak  artoa eta gari  zerealak ehotzen zituzten gehien. Errota batzuk  bereziki sailkatuak zeuden zereal mota batzuetara, hauen errotarriak  gehiago egokitzen bait ziren zereal mota batzuetara.
Uholdeak saiesteko errotak errekatik kanpora eraiki izan dira. Ura errekatik jasoa izaten da, estankoan moteldu eta kanaletik errotaraino doa. Kanalak  ura eramaten du aldapatik poliki errotaren zatirik gorenera presa batean jasoaz. Bi edo hiru metro sakonerako presa honek, azpialdean daukan irteera estutik (uragea) ateratzen den ur-jauziaren presioak eragiten dio mugimendua aspak jotzen dituenean. Aspa hauek errudea mugitzen dute, eta ardatzari mugimendua sortuz ganeko harria biraka jarri. 


Arrosin lau errota daude, lehena, handiena  da,  egoera hoberena mantentzen duena, gaur egun etxebizitza delako .  Bigarrena txikia da eta haurreko errotak isurtzen duen urarekin ibiltzen da. Hirugarrenari Ursino deitzen diote, nahiko handia, eta honek ere etxebizitza zeukan. Laugarrena berriz Arrrosiko ur- jauzian kokaturik dago, leku ez hain ohikoan, arkaitz tartean, hona igarotzeko  arku itxurako zubi bat zeharkatu behar zen. 


Arrosi berri errota


Arrosi berriko presa

Arrosi berriko errota txikia

Ursinoren errota


Ursinoren presa

Arrosi errotako zubia

Arrosiko errota

Ollokon bi errota daude, lehena, maila gorenean dagoena txikiena da bietan. Beheko aldean dagoen errotak gohiko errotaren soberako urak jasotzen ditu, presa ez hain handi batean. Honek  izen bera duen  etxea itsatsia dauka.


Ollokoko errota txikia


Olloko errotako presa

Ollokoko errota
Arraten bi errota daude nahiko egoera txarrean, bata bestea baino handiagoa. Handienak etxebizitza zeukan, errotariak bizi ziren bertan.


Arrateko errotapea


Arrateko errota

Arrateko errudera bere ardatzarekin

Arrateko presa
Arrate txiki errota