SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

LANDAREAK ETA LOREAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LANDAREAK ETA LOREAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

SORGINEN LANDAREA

Datura Stramonium

Asma-belarraren jatorriko izena estramonioa da, sorginkeria edo magia du esanahi, sorginek erabiltzen zutelako aluzinazioak eragiteko. Naturalki jaiotzen da bide, baratz, goroztietan etabar.Hostoak,piku-hostoaren itxura dute eta loreak berriz tronpetarena, fruitua izanik eragin toxikoa duena. Kapsula obalatu honek intxaur baten neurria du eta arantza berde ugariez estalia dago, hortik ere sagar-arantzadun eta triku-sagar izenez ezaguna. Landareak usain nazkagarria dario eta edozein abere uxatzeko gai da.

Konzientziaren aldaketa sortzen du, inguruko gauz eta sentipen guztiak eraldatzeko joera du. Landare hau maneiatzen dakienak betirako edo denbora baterako zoratu dezake norbait, horregaitik esaten da sorginen landarea dela. Neurri txikietan bertigoa, lo eza, ikusmen nahasia eta ahuleria sortzen ditu. Neurri handietan berriz, aurpegia iktusarekin bete, ahoa lehortu, bihotz taupadak nahasi eta aluzinazioak eragin ditzazke. Heriotza sortzeko 40gr nahikoak dira.
Bere ezaugarriak hainbat izen eman diote hizkuntza ezberdinetan:  inpernuko pikua, pikueroa, deabruaren  berenjena, zora-zaitez edo sorgin-belarra. 

1450 eta 1750. Urteetan zehar Europan zehar garairik beltzenak iritxi ziren,  sorgin ehiza. Milaka persona salatu eta hil zituzten magia beltza eta deabrukeriak erabiltzeagatik.Kristianismo haseran bazekiten denek sorginek zeukaten boterearen berri.Deabruarekin paktu legal bat eginten zuten sorginek. Deabruak, boterea eta osasunaren truke zerbitzuak eta haien arimaren jabe izatea. Itxura ederreko gizon agertzen zen deabrua, sorginak liluratu eta kristianismotik urruntzea lortzen zuen. Gero berarekin paktua egin, hauen gorputzetan marka jakin bat egin eta gaiztakeriak egiteko istrukzioak jasotzen zituzten.
Paktu hori egin ondoren, sorginak beraien artean elkartzen ziren erritu biraogileak,  inmoralak eta lizunak egiteko. Akelarre edo Sabbat izenez ezagutzen dena. Akelarrearen gainean dagoen sinismena aintzinekoa da, ametsgaizto, fantasia, eginkizun gizagaitz eta inmoralez egina.
Akelarretan sorginek ukendu bat egiten zuten estramonio eta  txerriaren koipearekin.  Nahasketa hau bajinan sartu eta bere eraginak izugarriak ziren.  Aluzinazioak, sexu desíoa hirukoiztu eta egan zebiztelako sentsazioak emanik. Hortik dator erratza gainean ibiltzen ziren kontairak!!!!!!!

MANDRAGORA landarea izan da sorginen artean ezagunena. Lurpean giza itxurako patata bat bezelakoa dauka. Modu berezia erabiltzen zuten patata hori ateratzeko hiltzeko arriskuagatik: norberak egin behar zuen, txakur beltz bat lotu behar zen landareari, txakurra jipoitzen zuten,  honen eraginez ihes egin nahian landarea ateratzen zuen.  Ateratzen zuen momentuan izugarrizko garraixia egiten zuen mandragorak ,ondorioz, txakurra hilko zen. Hori egiten zuenak belarriak argizariaz ondo estaliko zituen, bizirik irauteko.
Aintzineko kondaira batek dioenez, landare hau deabruaren zaintzapean dago beti.