SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

sábado, 3 de diciembre de 2016

XVIII. MENDEKO JAIOTZAK, HILDAKOAK ETA EZKONTZAK BERASTEGIN.

Berastegi hiribilduaren azken 500 urtetako biztanleen informazioa bilduz, XVIII.mendean hutsune handi bat aurkitu nuen. Baina, R. Historia Akademiako zuzendari eta itxas armadako ofizial zen Jose de Vargas y Ponzek eginiko lan zehatz bat aurkitu nuen, Estados de Vitalidad y Mortalidad de Guipúzcoa en el siglo XVIII, 1805.urtean idatzia.

Liburu honek datu ekarpen handia dauka. Egilea probintziko erretoreengana joaten da informazio eske ikerketa demografiko bat egiteko asmoz. Honela lehen eskutik lortzen ditu datu ugari. Funtsezko hiru aldaera demografiakoen egitura sortuko du: jaiotzak, hildakoak eta ezkontzak. Informazio oso garrantzitsua da, herri guztietako eliz-liburuetatik ateratako akta sakramentalak direlako.

Berastegirekin erlazionatutak lauki honetan, urtez-urteko jaiotzak, hildakoak eta ezkontzak deskribatzen dira. Bertan3.834ko jaiotzako balantzea osatzen da, 2.009 gizonezkok eta 1.825 emakumezkok osaturik XVIII.mendeanHildako balantzetan berriz, 1.585 hildako, hauetarik 796 gizonezkoak eta 789 emakumeak izanik. Azkenik, 841 ezkontza agertzen dira, 1.700.urtetik 1.800.urtera.




Hauek dira jaiotza datuak hamarkadaka.
    
    URTEAKGIZONAKEMAKUMEAK
1710175157
1720140124
1730150167
1740261173
1750237205
1760199172
1770225222
1780207201
1790186185
1800229219




Hauek dira hildakoak hamarkadaka.

URTEAK GIZONAK EMAKUMEAK
1710 39 39
1720 55 47
1730 57 84
1740 77 94
1750 77 63
1760 91 88
1770 95 75
1780 96 75
1790 106 104
1800 103 120



Azkenik, ezkontzekin erlazionatutako datuak hamarkadaka.

URTEAK EZKONDUAK
1710 67
1720 58
1730 83
1740 81
1750 83
1760 82
1770 95
1780 88
1790 96
1800 108







miércoles, 23 de noviembre de 2016

BERASTEGIKO BIZTANLERIA, AZKEN 500 URTEAK.


Aintzinako biztanlegoari dagokioenez erreferentzi gutxi dago Gipuzkoako lurraldeari buruz, gehinetan lortutako datuak zeharkako informazioak izan dira. Berastegiko kasuan ere berdina gertatzen da, XVI. eta XIX. mende bitartean oso datu demografiko gutxi aurki daiteke, baina dauden datu murritzekin ikus daiteke bertako biztanlegoaren eboluzioa azkeneko bost mendeetan.

XVII. mendeko demografiaren ezaugarrietako bat biztanleriaren bizi-itxaropena luzatzea izan zen, izurria asko murriztu baitzen. Mundu hiritarrera sortutako aldaketa, laborantza eta artoaren ekoizpena areagotutzeak landa-eremuak sortarazi zituen. Beste ezaugarri bat azpimarratu behar da, nekazaritzako lurraldeetan eta hirietan jaiotze-tasak desberdinak zirela, lehenengoan hirietan baino haur gehiago jaiotzen baitziren. Horrela, hiri barneko biztanle-kopurua jaisten hasi zen.
Halaber, mende honetan izurrite izugarriek biztanleen kontra jo zuten; handienak 1626-32koak eta 1652-55ekoak izan ziren.

XVIII. mendean bi eredu demografiko desberdinek jarraitzen zuten: barneko lurraldeak (Nafarroa eta Araba, bereziki) eta kostakoa (Bizkaia eta Gipuzkoa). Lehenengoei dagokienez, hazkunde-prozesua indartzen hasi zen, nahiz eta Erregimen Zaharreko ezaugarriekin; hau da, heriotza eta jaiotze tasa altuekin. Bigarren lurraldeei dagokienez, biztanle-dentsitatea handia zen; esate baterako, estatuaren batez bestekoa %20,6koa zen eta Gipuzkoakoa %59,8koa. Heriotza-tasa gainerako euskal lurraldeetakoa baino txikiagoa zen. Haurren heriotza-tasa ere txikia zen, txertoak erabiltzen hasi zirelako bereziki. Hala ere, Bizkaian eta Gipuzkoan biztanleria zahartzen ari zen eta ezkongabeen kopurua handia zen. Bi datu hauen ondorioz, jaiotze-tasa txikia zen oso. XVIII. mendeko demografiaren ezaugarrietako bat biztanleriaren bizi-itxaropena luzatzea izan zen.

XIX.mendetik aurrera hazkundea goruntz zihoan,krisis jakin batzuk eduki arren. Halaber goruntz jarraitzen zuen biztanle hazkundeak ez baizuten antikonzeptiborik erabiltzen, eta heriotzak gutxitzen joan ziren ere. Hauen eraginez biztanle hazkundeak gorantza handia egin zuen .
1850 urtetik aurrera hazkunde demografiko aldaketa nabarmena ikusten da. Gipuzkoako hazkunde tasa altua zen, baina Bizkaian industri garapenaren eragitearekin handiagoa zen hazkunde tasa eta biztanleak sakabanatu ziren lurralde guztian. Immigratearen etorrera Donostin bakarrik sumatu zen, ez beste lurraldeetan.

XX.mendean egoerak berdin jarraitu zuen, 1918ko urtean gripe izurriteak, gerra zibila eta gerra ondorengo urte gogorrak ez zuen aldaketa handirik sortu biztanle hazkundearengan.
Gipuzkoak 50ko ,60ko eta 70ko hamarkadetan immigrazio handia jasan zuen, honek biztanleri gipuzkoarra ugaritzea ekarriz. Diktaduraren amaieran erabateko aldaketa etorri zen.
70ko hamarkadaren bukaeran krisis ekonomiko larri baten ondorioz eta sozietatearen pentsaera erradikalagatik, emakumea merkatu laboralean sartzen da eta antikonzeptiboak erabiltzen hasten da. Honek jaiotze-tasan izugarrizko beherakada sortu zuen.
Egoera hau bi hamarkada baino gehiagoan mantendu zen, beherakada handienak XX.mende amaieran emanik. XXI.mendetik aurrera errekuperazio txiki bat sortzen da immigrazioarengatik. Horrela mantentzen da lendabiziko hamarkadan. Gaur egun, azken urteetan krisis ekonomikoarengatik egoera aldatu da, jaiotze-tasa jaitsiera sortu du eta biztanlego heldua kopuruz hedatuz.

GIPUZKOAKO BIZTANLE KOPURUA


URTEAK BIZTANLEAK
1500 60000
1596 69665
1700 87284
1750 108759
1787 120716
1803 104491
1822 110073
1826 126784
1857 156493
1877 167207
1887 181845
1900 196531
1910 221427
1920 260504
1930 296269
1940 325003
1950 371024
1960 473951
1970 626049
1981 694681
1991 676488
2000 678131
2010 708197
2015 716676





Gipuzkoako beste herriekin konparatuz, Berastegiko egoera ezberdina izan da azken 500 urte hauetan. Biztanlego hazkuntza berdintsu mantendu da, immigrazio eskasa eta industri ezak datu demografikoak aldaketa handirik gabe eduki ditu.


BERASTEGIKO BIZTANLE KOPURUA
URTEA BIZTANLEAK URTEA BIZTANLEAK
1587 760 1948 1070
1594 1000 1949 1081
1614 1116 1950 1090
1618 1078 1951 1109
1826 1280 1954 1162
1829 1386 1955 1164
1850 1339 1960 1124
1860 1586 1970 1058
1898 1093 1981 942
1900 1173 1986 958
1906 1111 1987 964
1909 1100 1988 962
1910 1150 1989 958
1915 1168 1990 966
1920 1132 1991 969
1924 1137 1992 952
1925 1136 1993 951
1926 1164 1994 948
1927 1171 1995 956
1928 1192 1996 932
1929 1227 1998 956
1930 1146 1999 973
1931 1163 2000 977
1932 1178 2001 986
1933 1188 2002 990
1934 1144 2003 982
1935 1147 2004 994
1936 1193 2005 995
1937 1130 2006 1003
1938 1118 2007 1003
1940 1043 2008 1031
1941 1049 2009 1033
1942 1050 2010 1051
1943 1050 2011 1061
1944 1046 2012 1062
1945 1034 2013 1067
1946 1027 2014 1056
1947 1049 2015 1061

Grafiko honetan ikus daiteke azken 500 urtetako egonkortasuna.















viernes, 29 de julio de 2016

GABINO LIZARZA LIZARZA. BERASTEGIKO OLINPIKOA ETA PALANKARI TREBEA.


Palanka jaurtiketa.
Kiroletan zabalduena edo hedatuena izan zen Espaina mailan. Herrialde bakoitzean bere arau edo modu zeukan jaurtiketa egiteko.
Euskal Herrian, palanka jaurtiketa ( barra Vasca ) izena jarri zioten kirol honi: herri kirol zabalduena izan zen garai batean, gaur egun desagerturik egon arren. XVII. mendean Euskal probintzi guztietan praktikatzen zen. XIX.mendean zehar beherakada nabaria izan zuen, naiz eta indarrean eutsi Gipuzkoan ( Berastegi, Gaztelu, Errezil, Oiartzun eta Azpeitia) . Jarduera hau desagertuz joan zen 1950. urtetik aurrera, jabalina eta disko jaurtiketak lekua kentzen joan zitzaiolako.

Burdinezko palanka ( burdinaga ), meatzariak lanerako erabiltzen zuten tresna zen. Kirol mota hau oso sinplea eta erraza zen: palanka urrutien jaurtitzen zuenak irabazten zuen.
1929ko Irailaren 14ean “ Excelsior ” aldizkariak argitaratu zuen modu ezberdinetan jaurtiketa egiteko araudia.
Hiru modu ezberdin zeuden palanka jaurtitzeko:
- Lenengoa abiadurarik artu gabe, Bularrez “a pecho“. Marraren mugan jarriz, hau ikutu gabe, jaurtiketa egin ondoren oinak ezin zuten lurrarekiko kontaktua galdu.
- Bigarrena abiadurarekin, Biraka “con impulso”. Hemen abiadurarekin eta jaurtitzaileak nahi zituen birak emanez egiten zen baina marra gaindituko gabe.
- Hirugarrena Ankabe edo Izterpe “bajo pierna”. Ankak zabaldurik palanka hanka tartean atzera eta aurrerako mugimenduari eraginez jaurtitzea zen.

Araudi honek adierazten digu palanka bere lepoatzetik hartzen zela grabitatearen erdiruntz, eta eskuan ura xaboiakin, olioa, errautsa, talko edo antzeko ekoizkinak erabiltzen zituzten eskutikan palankak arazorik gabe irrista zezan.


Gabino Lizarza Lizarza.
1888.urteko urriaren 25ean jaio zen Berastegin, Arria baserrian. Andres Antonio Lizarza Saizar eta Josefa Micaela Lizarza Olaechearen semea. 1938.urteko ekainaren 5ean hil zen “neumonia lubolillar” gaitzak jota, 49 urte soilik zituelarik, Dámasa Esnaola emaztea alargun utzirik 35 urterekin eta 5 semerekin.

Gabino gizon altu eta sendoa zen, bere gorpuzkera ederki egokituta zegoen palanka jaurtiketarako.
18 urterekin eduki zuen lehen desafio garrantzitsuena, aurkaria Miguel Ignacio Jaka Domintxin, biak berastegiarrak eta adin berekoak. Desafioa 1906.urtean egin zen Tolosako zezen plazan.
Hona, Miel Ignazio Jakak nola jokatu zuen Tolosako zezen plazan Sebastian Matxineak Jakak kontatua:
Bat Jaundeiko semea ta bestea Arriakoa, auzoak bik. Osabare palenkarie emen zien Jaundeikoak: Miel Inazio Domintxin, Arrosanekoa. Ala, illoba palenkan asi zaiok eta, ondo gañea, ta bi auzok or in die apustue. Lizartzak kontrarioak ba omen zixkin Gaztelun da nonai, baño Jaundeiko ori asi zanen bi auzok asi dittut teman da, or in die apustue, Tolosan jokatzeko!
Baten alde batzuk, eta besten alde bestek, erri guzia jun omen unan; emakumek bakarrak etxen; da ordun autobusik eta radioik eta ezer ez, ta Jaundein an emen zaren leiotik beide, zeñek irabaziko zun, abison zai jarrik, eta Leitzako Xebastianek, Tolosan apustue ikusita zaldi gañen etxera zetorrela, Zamargingo gañetik erri bixtara azaldu zanen, oiu eiñ emen zin: Jakak galdu dula! Ta, ura aittu zuenen, ama ta arrebak eta denak nearrez nola eondu zien etxen. Atte ta gizonezko guztik apustue ikustea joanak. Ala esaten ziñ gure ama zanak.
Gero , irabazi zuenak, lizartzatar orik, eune Tolosan pasata gaben etxera zetozela, Jaundeiko ataritik pasa bear Arriara ta, burla geio itteatik, etxafuego tiaka pasa emen ittun. Gero, artatik desespeatu ta, Ameriketa aldeiñ emen zin Jaundeiko osaba orrek.

Tolosan 1906an apustua galdutakoan Ameriketara joan zela, beste berririk ez dute izan Berastegin. Gerozko berriak Natibido Ugartemendiak kontatu zizkion “Patziku Perurenari, El Diario Vasco” eginiko elkarrizketa batean.< Geo, Miel Inazio orrek kartak itten amari Jaurerira Ameriketatik, baño ama aserretu egin zan suiakin da, Arriñera etorri zan ama, nik bosten bat urte nittula; da andik urte gutxira, nik zortzi beatzin bat nittula il zan. Geroztik etzuen gure etxen aren kartik geio jaso. Miel Inazio orrek eta bere anaiak Ameriketan ateatako fotografik, bazien gure etxen...ben bigotekin da, sendo sendoak,ortxe berroei berroitamar urtekoak baño auskalo non dien fotografi aik oaiñ…

Gabinok urte askoan herri asko igaro zituen,erakusketa eta beste palankarien aurka apustu eginez. Adibidez, Ignacio Onaindia “Sakristan”, Martin Iparraguirre, Miguel Ignacio Dominchin, Miguel Ignacio Jaca, Baltasar Esnaola eta Andres Uriguen aurka haritu izan zen. Hauek eginiko marka edo apustuen gain ez dago informazio handirik, baina argitaratutakoak jaso ditut.

1913ko uztailak 28an, Tolosan Berazubiko estadioan 10 librako palankarekin “hamarreko” erakusketan eginiko marketan zer esan haundia eman zuen urte askoan, ez bait zuen erronkarako aurkaririk aurkitu.
- Bularrez: 118 oin (32,90m).
- Biraka: 186 oin (51,89m).
- Ankape: 100 oin (27,90m).

Antonio Arrue-k “IDAZTIAK ETA ITZALDIAK” idatzitako liburuan honako pasarte hau kontatzen du Gabino eta Baltasarri buruz.“Gabino Lizarza, Berastegi’ko semea zan, ta Berastegi’n bertan orain amabi urte il zan. Baltasar Esnaola, berriz, Gaztelu’n jaioa zan, oso oker ezpagaude beintzat, orain lau urte Oiartzun’en il zan.
Biak palankari iaioak, or ibilli ziran, ia ogei urtean, elkarri desapioka. Baña,
gure uste apalez, Lizarza, Esnaola baño palankari obea zan, batez ere iztarpez,
ta baita plaza-gizonagoa ere noski. Gañera Esnaola’k –izengoitiz Gaztelu, esan
bezala izen ontako errian jaioa zalako–, eztakit –ixil samarrean esateko obeak
dira kontu auek baña–, eztakit, diot, beti oso fiñ jokatu ote zuan. Batez ere,
Lizarza’ren marka bat austeko asmoz egin zuan apustu batean. Berealdiko
erronkak aurrez bota ta jendeari dirua erruz bere alde joka-erazi ondoren, autsi
gabe gelditu baitzan.
Dana dala, Lizartza’k utzi zizkigun markak, Esnaola’renak baño obeak
dira. Ta baita noski beste orduko ta lengo palankari guzienenak edo beñepein
geientsuenenak baño ere.
Lizarza’ren marka ezagun onenak auetxek dira: bueltaka, bederatzi librako
palankarekin: eun da larogei ta sei oiñ, au da, berrogei ta amaika metro ta
irurogei ta amazazpi zentimetro; iztarpez, eun oiñ pasatxoak; ta a pecho, berriz,
eun da ogei ta zazpitik gora”.

1920ko hamarkada hasieran, Gabino Tolosako Umore-ona atletismoko taldean barneratzen da eta jabalina eta diskoarekin praktikatzen hasten da. Diskoarekin markak edo errekorrak hausten hasten denez 1924. urtean bere izena urrezko letrakin idazten dute.



1924.urteko apirilak seian Zaragozako kirol erakusketan, Gabinok diskoa 39,25 metro luzez botatzen du eta Espainiako errekor berria izango zen ez bazen zirkulutik atera izan.

1924ko maiatzak 11an, Tolosan Gipuzkoako atletismo txapelketa jolasten ari zenean, Gabinok, diskoa jaurti zuenean 41,44 metro, Espaniko errekor berria jarri zuen. Errekor hau 12 urtez mantendu zen, azkenik Celaya bizkaitarrak puskatu arte marka.

Maiatzak 19an, aste bat geroago Donostin beste txapelketa batean, diskoa 35,75 metroz jaurti zuen. El Pueblo Vasco egunkariak kronika batean honela dio:
Existía expectación por ver si Gabino Lizarza batía su propio récord de 41 m. 44cm. Y como no todos los días puede lograrse, el domingo Gabino estuvo algo flojo. En su honor, tenemos que advertir que esta semana se ha entrenado en Atocha con el entrenador Alemán y el viernes y sábado la lección fue bastante dura a consecuencia de tener que marcharse el señor Hoiz a Madrid. Así queda explicado que Gabino estaba algo cansado de brazos. Sin embargo y como demostración neta de su absoluta superioridad, basta decir que ganó fácilmente el titulo de campeón”.

1924ko maiatzak 24 eta 25 egunetan, Tolosako Berazubi estadioan, Espaniako VII. atletismo txapelketa jokatzen da. Bertan, Gabino disko jaurtiketan Espaniko garaile egiten da, 36,94 metroekin,Uriaren aurretik 33,15ekin eta hirugarren Izaguirre geratuz 31,90 metroekin. Marka honi esker Pariseko olinpiadetara joateko bidea ireki zitzaion Gabinori.

Mendizabal, Ordoñez, Andia, Velasco, Lizarza, Palan, Carreras, Melendez, Soler, Peña, Labourdette, Larrañaga, Garcia, J.L. Elósegui, La Cerda, Bosch, Yermo, Artiach, Irigoyen, Erice, Anatoi, Abad, Pagaza, Junin y Peña.

Joxe Iguaranek lagundu zion trenez Gabinori Parisko 8. joku olinpiadetara, hauek 1924ko uztailaren 6 eta 13 bitartean jokatu ziren eta disko jaurtiketan parte artu zuen. Txapelketa barruan, Gabinori jakinarazten die praka motzak beharrezko zirela parte hartzeko, derrigorrezkoa zela. Gabino oso haserre, meatxu egin zien etxera itzuliko zela horrela jolastu behar bazuen, baina azkenik amore emanda bere jaurtiketa ere oso diskretu geratu zen 34,20 metroz jaurti zuen, bere postu 28. geratuz.

1928.urteko uztailak 21ean, Donostiko Euskal festako kirol egitarauan, Atotxako futbol zelaian egin zen palanka jaurtiketa erakustaldian, honako markak lortu zituen:
-Bularrez 41,05m.
-Biraka 48,65m.
-Ankape 25´16m.


1931.urteko maiatzaren 31ean Udal-hauteskundeetan Berastegiko udaletxean zinegotzi sartu zen eta 1938. urteko ekainak 5 arte egonik, neumonia lubolillarrez hil bait zen. Udalak batzar berezi baten deialdia egiten du honako hau jakinerazten :

El Sr. Presidente hizo uso de la palabra para dar cuenta del fallecimiento del concejal de este Ayuntamiento D. Gabino Lizarza Lizarza acaecido en día de hoy; dedico un homenaje al finado de quien dijo fue siempre fiel cumplidor de sus deberes de administrador a la par que era un gran español entusiasta de la causa nacional. Propuso que el ayuntamiento asista en Corporación al sepelio y demás actos fúnebres que se celebren mañana, se le envíe a la viuda Dña. Dámasa Esnaola su más sentido pésame y se levante la sesión en señal de duelo”. ( udal-akta 5/6/1938)

jueves, 19 de mayo de 2016

LABETXU, KOLOREZKO BAILARA

Naturak sortutako kolorezko bailara eder hau Jaizkibel magalean kokaturik dago, itsasoaren ondoan. Euriak eta haizeak zizelkatutako artelana. Egitura hauek munduan bakarrak direla uste da.
Merezi du honelako bitxikeria ikustera joatea, gainera bere gertutasuna aprobetxatuz goiz pasa polit bat egitera gonbidatzen du. Hori bai! eguzkiaren laguntzaz askoz gehiago bereizten dira koloreak.
Hona hemen argazki batzuk:




miércoles, 3 de febrero de 2016

​ BERASTEGIN XVII. ETA XVIII. MENDEKO EMAKUMEEI EGINIKO ERASOEN AURRERAKIN HISTORIKOAK

Emakumeek historian zehar gizonengandik portaera gogor eta oldarkorrak jasan izan dituzte, eta halako zenbait gertakizun antzinako idazkietan grabatuta geratu dira.

Emakumeak ez dira tratu txarren biktima bakarrik izan, baita protagonistak ere, beren askatasun eta duintasunarengatik borrokatu izan dutelako. Orain dela 500 urte, jadanik, emakumeek auzitara eramaten zituzten erasotzaileak, eta autoritateak ez zuen zalantzarik izaten urruntze agindua, erbesteratzea, jabetza kentzea, galeratara zigortzea edo heriotz zigorra ezartzeko.

Berastegi ez zen aparteko kasu bat izan; badira XVI. mendean zigortutako gizonezkoen aurkako sententzien idazkiak. Delitu gehienak erasoak, bortxaketak, estupro edo tratu txarrak eta adulterioa izaten ziren.

Erdi Aroan sexu harremanak erlijioak agintzen zuen gidoian sarturik egon behar zuen. Onarturik zegoen harreman edo erlazio sexual bakarra heterosexuala eta ezkontz sakramentukoa zen eta sexua ugalketarako erabiltzen zen. Horrela ez bazen, beste erlazio sexual guztiak, barragania (ezkongabeen arteko sexu harremanak), intzestua, homosexualitatea, haragikeria eta aberekin sexu harremanak izatea zuzenean justizia auzitegira eramaten ziren.


Ohiko ezkontz sakramentuan, emakumea umeak edukitzeko zegoen (mutilak jaiotzen baziren, hobe), eta aldi berean umeak hezi eta etxeko lanak egiteko. Legedi erromatarrean oinarritutako mendebaldeko sozietatean, emakumea gizonaren jabetza zen, eta bere buruaren eta seme-alaben gainean ez zuen aginterik.


XVII. eta XVIII. mendeetan Berastegin gertaturiko delituak:

URTEA SALATZAILEA SALATUA DELITUA




1648 Garcia de Berastegi, señor de la casa solar Lorenzo de Fagoaga vecino de Berastegi Estupro a Magdalena de Berastegi
1649 Garcia de Berastegi, señor de la casa solar Domingo de Muxica y otros vecinos de Berastegi. Aborto causado a Magdalena de Zabaleta
1687 Antonia de Berasiarte vecina de Berastegi Francisco Zabalaga cirujano de Hernani Estupro
1711 Catalina de Ayesta vecina de San Sebastian Francisco Ustoa, Domingo Muñagorri y Martin Zubiaurre Malos Tratos y atarle de pies y manos a una puerta
1715 Josefa de Aguirre viuda y vecina de Beras. Fermin Echeverria casado y vecino de Zubieta Estupro y adulterio
1730 Juan Vitoriano Oronoz marido de Gabriela Elordi Jose de Joaristi vecino de Azkoitia Heridas y malos tratos
1731 Andres Arrue padre de Magdalena Arrue Sebastian de Aranalde vecino de Berastegi Estupro, dote y daños
1736 Andres Arrue padre de Maria Domingo Arrue Pedro de Iribarren vecino de Areso Estupro, dote y daños
1748 M.ª Angela Zumarraga vecina de Berastegi Juan Bautista Olano vecino de Elduain Estupro, dote y reconocimiento de la criatura
1753 Juan Labaien, padre de Juana Jacinta Gabriel Arregui criado del demandante Estupro y daños
1754 Clara de Arrosa viuda y vecina de Berastegi Pedro de Aldaz arriero y vecino de Latasa Violación
1755 Miguel Francisco Echaniz y su mujer. Sebastian de Labaien Malos tratos.
1756 Ana M.ª de Madina vecina de San Sebastian Bernardo de Porostorena vecino de Berastegi Estupro
1757 Martin de Elgorriaga, prebistero de Berastegi Juan Bautista de Zumiza, criado y vecino de Berastegi Acoso y malos tratos a su criada
1787 Andres de Jauregui y su mujer Ignacio de Echaniz e Ignacio de Gaztañondo Golpes y malos tratos a la madre de su mujer de 90 años




1754. urteko otsailaren 27an, Berastegin gertatutako bortxaketa baten epaiketa kontatuko dizuet.

Se habré un proceso de querella criminal de Clara de Arrosa viuda de Juan Bautista de Arranbide escribano numeral y vecina de Berastegi contra Pedro de Aldaz arriero navarro e hijo del ventero de Latasa en el reino Navarra.
El ultimo día de cenizas, Clara salio de la villa de Berastegi acompañada de otra mujer, Brigida de Zugasti soltera y de esta villa, a vender varias cestas de sardinas en los lugares de Navarra, como acostumbraban así para ganar algo de dinero y poder sustentarse. Llevando su caminata entre la villa y el puente de Hurto encontraron con varios arrieros que venían con vino para vender en los lugares de Guipuzcoa, el acusado Pedro de Aldaz se detubo, los demás arrieros siguieron su camino, para hacer un trato de sardinas con la querellante y la ofreció 5 reales de vellón por cada ciento y que le daría su importe en la casa concejil de la villa de Berastegi y aunque ella no se fiaba mucho su compañera le hizo un guiño y acepto la venta de las sardinas por el precio referido, su compañera siguió su camino hacia navarra y Clara y el acusado solos, cogieron camino de la villa. En un despoblado junto al camino real en artaleku el acusado le comenzó a requerirle de amores lascivos y ella se resistía y hacia cuanto podía por defenderse y habiéndola agarrado entre sus brazos la hecho en tierra y la forzó y la estupro junto al camino real.
Habiendo ido ambos a la casa concejil el acusado le ofreció 20 cuartos, que no llegaba ni a la mitad, por cada ciento, en vez de 5 reales de vellón que era lo que habían acordado. Clara a recriminarle los 5 reales el acusado se escapo dejándola burlada y la querellante que padeció la violación con fuerza y violencia se halla en cinta lo cual el acusado a cometido un gravisimo delito.
La acusación pide que se le detenga y que le ingresen en prisión y se le embarguen todos sus bienes incluso los que tenga en navarra y que le impongan las mayores penas incluso como escarmiento de otros y que reconozca la criatura o criaturas que pueda dar a luz la querellante y que mantenga en la lactancia ya que la querellante es pobre. Ademas de una dote de 200 ducados por razón de daños que la ocasiono y se le impongan las penas corporales.
La sentencia del 20 de diciembre de 1754, ambos presentes, querellante y acusado, dijeron que vencidos por la fragilidad humana, tubieron trato y comunicación ilicita el ultimo día de ceniza y que resulto quedarse en cinta y Clara quien viendo algún atraso en el reconocimiento de ello y de la criatura que pario el día 7 del corriente mes y se bautizo en la parroquia de Berastegi el lunes 9 del corriente mes, se le dio el nombre de M.ª Antonia de Aldaz. La sentencia fija que Pedro de Aldaz a reconocer a su hija natural y criar educar y alimentarla de su propia costa y pagar los alimentos y la estancia en la posada de esta villa en la que se halla la querellante, ademas pagara a la querellante 30 ducados, 15 ducados para el 2 de febrero próximo y los otros 15 para el mismo día del año siguiente, por razón cualesquiera daños y perjuicios que en su honor sale en resultado a la clara con mas las costas causadas por ella mediante la querella.