SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

lunes, 29 de diciembre de 2014

ARESO 1794-9-10

Aurten 220 urte bete dira Areso herria frantzesek konbentzioko gerran (1793-1795) suntsitu zutela.

Areso herriaren suntsipenaren aurreko hilabetean gertaturikoa doa jarraian.
Abuztuaren 3an frantzesen tropen jeneral zen Moncey, Donostian aurkeztu zen, eta hiria frantzesak ikusi orduko errenditu zen, erresistentzi guztiak amore emanez. Gertaera honek, politikoki eta militarki eragin larriak sortarazi zituen.
Donosti frantzesek okupatu edo artu zutenean, diputazioko batzarra Getarira lekualdatzen da, baina denbora gutxira,batzarkide batzuen atxiloketaren ondorioz berriro lekualdatzen da, oraingo honetan Arrasatera. 
Colomera jeneralari (Caro jeneralaren oinordekoari) ez zitzaion besterik geratu Tolosan eustearekin, bertan 4.000 soldatu lortu zuen biltzea.
Abuztuak 9an Tolosa frantzesen esku eroritzen da, eta Colomera jenerala Lekunberrira atzeratzen da bere ejertzitoarekin, bertan ejertzitoa indartuz.
Abuztuak 14ean frantzesek Donostian 3.000 soldaduz beterik dago eta 1.000 soldadutara murizten da beste lekuetara bideratzen dituztelako. Pasajesen berriz 500 soldatu, eta Donostitik Tolosarako bidean 5.000-6.000 frantzes inguru zeuden.
Ikusirik zegoen bezala, Tolosan kokaturik zeuden tropa frantzesen asmoa Gipuzkoako probintzi osoan barneratzea zen. Lehenik jakinerazi edo ikuskatzen dira frantzesak Berrobi eta Belauntzako mendietan, Larte eta bere inguruetan. Gerora frantzes tropak herri guztiak arpilatu zituen, herri gehienak hondamenera eramanez.
Honako adibide hau Leitzan gertaturikoa da. Leitzako alkateak diputazioari eskutitz bat idazten dio Leitza herriak ezin dituelak zergak ordaindu eta ez kobratzeko eskatuz. Lehenik eta behin frantzesek herria harturik zutelako, bigarrena, kalteak izugarriak zirelako, 18 aldiz arpilatu, lapurtu (arropa, janaria, abereak,…), burdinolak erre, hauen kostua 10.000 pesoak inguratuz.
1794ko Irailak 10ean, Uliko mendian Lekunberriko tropa espainolen aurreko taldea zaintzen zeudela, frantzes tropa batekin bataila edo gatazka bati aurre egiten hasten dira, baina frantzesen kopuru handia ikusiz, batzuk Gorriti eta beste batzuk Aresora ihes egiten dute. (Honako hau hipotesi bat da; Ihesaldian soldadu batzuk Ulizar-ko Kobazuloan gordetzen dira eta frantzesek hori ikusirik kobazuloa dinamitatzen dute espainolak lurperatuz bertan). Frantzesak Aresorantz doazten bitartean bordak puskatzen eta erretzen doaz, eta herrira iristen direnean lehenik etxeak arpilatu eta gero erre egin zituzten. Aurka egiten zuen Aresotarra berriz hil egiten zuten. Areson bost etxe bakarrik geratu ziren zutik kalterik gabe, baina herri guztia hondamendian utzi zuten frantzesek.


1794ko azaroaren 8an Aresoko alkate zen Juan Francisco Alduncin-ek 1794ko irailak 10ean etxe erre eta kaltetuen gainean eginiko zerrenda.
65 etxe erretakoen zerrenda.
Alpaisenea
Alcoz
Arrachipi
Ansonea
Arraiago
Aragonerenea
Axocenea
Aranaldea
Azpicoechea
Barberonea
Bonenea
Casa Concejil
Bunoa
Chillenea
Echeverria abajo
Choanenea
Echozana
Churinea
Echozana-chiquia
Echachiquia
Eguaguirre
Echeandia
Errementaldeguia
Echeverria la de arriva
Francisquenea
Izarreguia la de abajo
Garro
Izarreguia la de arriva
Juansonea
Larrea
La basilica de Santa Cruz
Lazcanonea
La casa de Errandonea
Lili
La casa Parroquial
Machiandinea la de abajo
Loidi -maior
Machiandinea la de arriva
Loidi- menor
Machingonea
Luxenea
Marticenea
Maringonea
Marticonea
Mariñenea
Molino
Mariñonea
Osobiaga la de aca
Mogondo
Osobiaga la de alla
Ochonea
Pedronea
Ochone-chiquia
Sagastinea
Orillenea
Thelleria
Picorenea
Ubidea
Pulaguiñenea
Urquiola
Sanruzu
Zapatarinea
Sunexo la de arriba
Zubior
Ustaquinenea


15 borda erreak
Zuganocenea
Eguaguirre
Azpicoechea
Mariarragenea
Garro
Marinenea
Errandonea
Axocenea
Juansonea
Luxenea
Apecenea
Chuxionea
Choanenea
Alcoz
Pedronea
15 etxe kaltetuak baina Aresoarrak sutetatik berreskuratuak.
La casa Abacial
Apacenea
Urzallenea la de arriva
Urzallenea la de abajo
Manterola maior
Manterola menor
Orijenea
Semero la de abajo
Teleguiñenea
Ozondo
Errementaldeguia menor
Olaechea-azpicoa
Axenea
Martiarragenea
La borda de Ochonea

5 etxe kalterik gabe.
Ibiur
Perunea
Zugarocenea
Olaechea garaicoa
La casa de Borda

Bitartean, gipuzkoan kokaturik zegoen frantzes ejerzitoa, azaroak 15ean Iruñera habiatzen da. Lekunberrin Urrutia jeneralaren espainol tropek babesturiko barrerak zeharkatuz. Frantzesek lortu zuten Nafarroan sartzea, baina negua hain gogorra izanik eta gaixotasunak ere larriak, frantzes asko hil ziren eta abendurako Gipuzkoara itzultzen dira.