SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

jueves, 31 de julio de 2014

MIREN LARBURU ECHEVERRIA. Mendukilo kobazuloko koordinatzile eta gidaria.

MIREN LARBURU KOBAZULOAREN SARRERAN

Mendukiloko kobazuloa Astiz herrian aurki  dezakegu, bertan ordubeteko ikustaldi gidatua eskeintzen dute Aralarren barrenak ikusi ahal izateko. Gomendagarria da aldez aurretik bisitaren erreserba egitea. Bisita bakoitzean 40 lagunek osatutako taldeak egin daitezkelako. Erreserbarako telefono zenbakia 948 396095.

- Koordinatzaile eta gidari izanik, zer eskeintzen du kobazuloaren bisitak?
Aralar modu desberdin batean disfrutatzeko aukera eskeintzen digu. Eguzki izpietatik urrutiratuz, mundu berri bat ezagutzeko eta ulertzeko aukera. Askotan horrelako lekuetara joaterik ez degu izaten, arrisku haundiko kirola delako espeleologia, eta Mendukilon bisita gidatuan, pasabide eta argiztapenaz lagundurik inolako arazorik gabe gure eskura daukagu.


- Dauden hiru gela edo galerietan zer da gehien nabarmentzen dena?
Mendukiloko bisita gidatuan ikusten diren hiru gelak oso desberdinak dira. Eguzkitik gertu oraindik Artzainzulo daukagu, gure arbasoek burdin arotik erabilitako gela. Lur azpian berriz Laminosin eta Herensugearen Gotorlekua, biak oso desberdinak. Laminosin altxorrez betetako gela, formazioak gure gertu disfrutatzeko aukera emanez eta Herensugearen Gotorlekua, Aralarko katedral naturala, tamaina itzela eta txoko oso bereziak dituena.


- Zer da bisitariak gehien txunditzen duen gauza?
Turismora egokitutako koba bat izan da ere, bere naturaltasunean mantendu dela eta bisita gidatuak lagunduta ingurunean orain dela miloika urte atzetik gertatutako guztia begien bitartez ezagutzeko aukera ematen dizula.


- Aurrera begira, ze egitasmo dago kobazulo honekin?
Momentuz dagoenarekin jarraitzea ez dago gaizki, baina beti ere abentura nahi duten guztieri ere koba irekitzea ondo legoke. Agian orain dela urte batzuk atzera egiten genuen moduan espeleoabentura bisitak eginez, turismora zabaldu gabe geratu diren beste hiru geletako batetara iristeko aukera luzatu.


- Uste dut, haitzulotar fauna oso berezia daukazuela. Ze nolako espezieak aurki daitezke kobazuloan?
Guretzak orokorrean erabat ezezagunak diren troglobiak topa genitzake kobazuloetan. Milaka edo miloika urteren ondoren lur azpira erabat egokituak. Orokorrean artropodoak  eta lur azalean topa genitzakeenakin alderatuta itxuak, pigmenturik gabekoak eta apendize luzedunak.


- Pertsonalki zuri, kobazuloko zein zati edo lekuk txunditzen zaitu oraindik? Zergaitik?
Ez da erreza galdera hau erantzutea, egunero ere ingurunea erabat desberdina bait da. Aukeratzen hasita agian Herensugearen Gotorlekuko txoko bat, gelaren haunditasunean formazio desberdin pila bat gordetzen ditu eta.


- Mendukilo kobazuloa ikustera joaten garenean, jantzi edo oinetako bereziren bat beharrezkoa da?
Kontutan hartuta eguzki izpiek koba ez dutela bisitatzen, urte osoan zehar 8-9ºC eta hezetasun haundia aurkitzen degu bertan. Ondorioz bisitarako oinetako erosoa eta hotzerako arropa behar ditugu.


- Bisitan joateko edozein urtaroetan joan gaitezke?
Koba urtaro desberdinetan bisitatu genezake, urtarrila ezik urte guztian egiten bait ditugu bisita gidatuak. Hori bai gertukoak izan da, nik euri edo elur garaiak gomendatzen dizkizuet, koba bere osotasunean ezagutu ahal izateko.