SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

jueves, 22 de mayo de 2014

LEITZARAN BASOA



Olloki baserriaren parean, mendiaren gailurrean Leitzaran bailarako hiru haritz zaharrenatarikoak zeuden, urrutirago bizkar berean intxaurrondo izugarriak eta menditik bera, berriz, orban gris bat bezala, zilar koloreko pagadi bat. Paisaiako elementurik zaharrenak ziren. Hauek bere talaiatik trenaren errailak jartzea, tren baldarraren hots eta keak ikusi zituzten, itoaldi eta larritasunak sentituz. Baita ere ikusiak zituzten meatzariak lurra zulatzen burdina ateratzeko, gero labeetan materiala erretzen burdina berreskuratzeko, barrakoien eraikitzea ere, meatzarientzako meatze inguruetan. Ikusia zuten ere aintzinean umeak Olloki baserri ondoan jolasten, baita aita ere, agian beraien aitona ere. Zuhaitz hauek bailarako mugimendu guztiak ikusiak ziren, unkitu gabe, bere gorentasuna bailara honetan ezerk azturatuko zuenik pentsatuz.
Baina, azkenaldira pinuak landatzen eta hazten ikusi zituzten, milaka pinuek inguru eta ikuskatzen zituzten hainbat mendi indarrez hartuz. Bizi larritasuna nagusitu zen baso guztian, haritz, intxaurrondo eta pagoak lenengo aldiz bere sustraietan unkiturik geratu ziren.
-Zer da landatzen hari direna? -Intxaurrondoak galdetzen zuten elkarren artean gizakiak zurtoin txiki batzuk landatzen ikusten zituzten bitartean.
-Zuhaitzak ematen dute.-erantzun zuten inguruan zeuden haritzak.
-Zuhaitzak? -esan zuten harriturik pagoak.
-Hain itxusiak…- esan zuten haritzak.
Ezin zuten sinistu. Baina zuhaitzak ziren, lurra gatzarekin bezala lehortzen zuten, hilaraz osatuak, bataloi militar baten antzera bailarako lursail guztiak kolore berde ilun triste batez estalirik.
-Zeinen azkar hazten diren! Esan zuten haritzak.
-Norako ote dute halako presa! -erantzun zuten pagoek.
Eta pinuak, giza-ekonomi berekoiaren esanean, eguzkitik eguzkira handitzen jarraitu zuten bailarako edertasuna itxuragabetzen. Aldaketa nabarmen honen ondorioz bailarako zuhaitz zaharren artean sentimentu samur bat esnatuarazi zuen.
-Gure egurrarekin itsasontzientzako gilak, etxeen zutabeak eta elizako aulkiak egiten zituzten. Esan zuen haritzak mindurik.
-Nire espeziekoekin oheak eta haltzariak egiten zituzten. -esan zuen intzaurrondoak.
-Nire familikoekin lanerako erraminten kirtenak eta artisauek haltzari bereziak egiten zituzten! Esan zuen pagoak.
Baina, pinu bihotzgabeak hazten eta hazten jarraitzen zuten zaharren elkarrizketari jaramorik egin gabe, bailara berde ilun itxusiz zikintzen  mendi, bide eta errekak estaltzeko mehatxua eginez.
Elkarrizketa entzun zuen txori batek galdetu zuen orduan:
-Eta pinuaren egurrak, zertarako balio du?
Haizea izan zen orduan erantzuna eman zuena!
-Hildakoen kaxak egiteko!!!

ROKE AKIZU

Gaur egun ingurune eta mendien zuzendari orokor berri bat daukagu Gipuzkoan Roke Akizu.

Gara aldizkarian egin zioten elkarrizketa batean Roke jaunak onartzen du, basoko plangintza politikoa ez dela egokia, Gipuzkoako basoak espezie exotikoez inbaditua dagoela, batez ere pinuez.Gure mendiak basoberritzeko asmoa dauka bertako espeziekin. Batez ere amaitzearren dauden haritzekin. Ez al da izango haizeak eramango dituen hitzak eta ea hasten diren Leitzaran bailara eta inguruak bertako espeziekin basoberritzen.



Gipuzkoako Foru Aldundiaren Leitzarango lursail hau basoberritzearen zain dago.

lunes, 5 de mayo de 2014

URBIÑETEKO KOBAZULOA

Huitzin, Urbiñeteko parajean belaz baten erdian aurki daiteke kobazulo hau. Baserriko lan-tresnak gordetzen dituzte sarrerako gelan, buztindun lurzoruekin. Pasabide estu bat zeharkatuz, hezurrak dauden gela zabal batera iristen gara. Eskuinaldetik aldapatxo  bat igota, pasabide baten ondoren eta katazulo txiki bat zeharkatuta, graffiti zuriz margotutako gela batera iristen gera. Puntu honetan eta eskuinera joan ezkero, leize txiki bat besterik ez dago. Abiapuntura itzulita eta graffitiak dauden beheko ingurura jaitsita, 8-10m-ko leize bat estaltzen duen lurzoruko harri baten inguruan soka bat lotuta, arriskurik gabe ailegatuko gera barrunbeak gordetzen dituen formazioen  gelara, eta hortik beste 30 metro aurrerago bukatzen da kobazulo  honen sakonera.

SARRERA


PASABIDE ESTUA


KATUZULOA

GRAFITIAK DAUDEN GELA

BEHEKO GALERIARA JEISTEKO LEIZEA

LEIZEA



PASABIDEAREN AZKEN METROAK


GAUR EGUN NORBAITEK JARRITAKO IRUDIA