SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

2013(e)ko ekainaren 19(a), asteazkena

BERASTEGIKO ERREPIDEA

Gaurkoan Tolosako errepidetik urtoko zubirainoko errepidearen eraikuntzaz idatziko dut. Errepidearen eraikuntza hiru zatitan egin zuten.

 Lehena Tolosatik Berrobira, bigarrena Berrobitik Berastegira ( zati hau bi ataletan osatu zuten, Berrobi- Elduain eta Elduain- Berastegi ), eta hirugarrena eta azkena Berastegitik Urtoko zubira. Errepidearen eraikuntza 1862.urtean hasi zen, Tolosako Urbieta zubitik hasi eta 1887urtean amaitu zen Urtoko zubian.

Artikulu honetan Berastegitik igarotzen  den errepidea aipatuko dut, Arrositik Urtoko zubiraino.

Bigarren zatia Arrositik Berastegiko plazaraino zen, hau lehen esan bezala bi ataletan eraiki zen. Lehena Arrositik zapelako errekaraino, 904,70 metrokoa eta bigarren zatia Zapelako errekatik plazako Maintonea baserriraino 1276 metrokoa.




Errepide zati hau Miguel Maria Mendizabal kontratista hasi zen egiten 1869, eta 1872garren urtean amaitu zuen. Eraikuntzako lursailen jabetza 22 ugazabei  kendua izan zen. Errepideko lanen kostua 182.000 errealak eta 92 zentimoko izan zen, Arrosi-Zapelako erreka 112.853,82 eta Zapelako erreka-Maintonea 69.153,10.

HIrugarren zatia Berastegiko plazatik  Urtoko zubiraino 1884.urtean hasi zen eraikitzen Miguel Maria Mendizabal kontratistaren eskutik. Lau zatitan banatu zuten :
 1º- Herriko plazatik San Anton gainaino, 1189 metroko luzerarekin eta 24.185 pezetako kostuarekin. 


2º- San Antonetik Lindo-zuloetara, 1271 metroko luzera eta 27.989 pezetako kostuaz.


3º- Lindo-zuloetatik Artaleku gainera 1130 metroko luzera eta 24.072,99 pezetako kostuaz. 


Eta azkenik 4º zatia Artaleku gainetik Urtoko zubira, 1135 metro luzeraz eta 13.664 pezetako kostuaz.



2013(e)ko ekainaren 6(a), osteguna

KOMUNAK URTON

Gaur hasi dira komunak eraikitzeko lanak urtoko merenderoan. Gipuzkoako foru aldundiak erabakia hartu du komun batzuk jartzeko urton, elbarrituentzako egokituak izango omen dira malda eta guzti.

Espero dugu abian jartzen dutenean  denok zaindu eta errespetatzea. Zaindu dezagun,  denon mesedetarako izango bait da.




Ekainaren 11ean, eraikuntzaren garapena.

Ekainaren 19 ean, eraikuntzaren garapena.

Ekainaren 26 ean, eraikuntzaren garapena.