SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

martes, 30 de julio de 2013

BELATZ HANDIA

BELATZ HANDIA ( Falco peregrinus )

Belatz handia (Falco peregrinus) hegazti arrapari bat da, falconidae familiako espezie kosmopolita bat, falco generokoa. Tamaina handiko belatza da, belearen antzeko neurrikoa. Bizkar gris urdina; behealde zuria, orbain ilunekikoa; buru beltza; eta «bibotetzar» beltza, mokoaren alde bietan. Orduko 100 kilometroko abiadura hartu ohi du, baina ehizean dabilenean orduko 400 kilometroraino ere iristen da; horregatik, munduko abere lasterrena dela jo ohi da.

Bideo honetan aurkezten ditudan argazkiak Itziarko amildegian osatu nituen. 



miércoles, 10 de julio de 2013

BIZKOTX MEATEGIA


XVII. mende amaieran agertzen dira meatoki honen erreferentziak. Plazaola eta Ameraungo burdinolak hornitzen zituen batipat eta kupuru gutxiagoan Beriñas ¼ eta Olloquiegui 1/6.
BIZKOTXEKO PLANOA ( X. Cabezon )

Meatoki hau Aiako Harria mendigunearekin erlazionaturik dago, filoi sail honekin parte hartzen du.
Burdinezko zain hauen minerala burdin karbonatoa da (siderita) eta gainazaletik berriz burdin oxidoa ateratzen zuten (Hematites).


Aintzinean minerala gainazaletik gertu eta meazulo ez oso sakonetik ateratzen zuten. Burdinoletan erabiltzen zen minerala zen.
Baina, XIX mende amaieran ustiapen berriztatuan datza, karbonatoa meategietako zati sakonegotik ateratzen hasten dira, honek %50 purutasuna eta %7 manganesoa zeuzkalako.
Bizkotx meatzeak azpialdean hiru labe zeuzkan materiala erretzeko. Hiru labe jarraian 8 metro garaian eta 3,75 diametroko upel batez osatzen zen.

LABEEN AINTZINAKO ARGAZKIA

LABEAK

UPELAREN BARNE IKUSPEGIA

Labeen azpian materia biltegia aurkitzen zen, honek 25 metro luzeraz eta 6 metro zabaleraz zuen, biltegiaren barruan berriz, 6 tranpila deskargarako zauzkan eta hortik trenera egiten zen hustuketa.

TRANPILA BAT

MATERIAL BILTEGIA
BIGARREN MAILAKO TORNUA

HIRUGARREN MAILAKO TORNUA

1913. urtetik aurrera gainbehera etorri zen emankortasuna guztiz geratu arte. Baina 1937. urtean berriro martxan jarriak izan ziren material garraioa, 1942. urtean meatzeak itxi ziren arte.
 
HIRUGARREN MEAZULOA



LAUGARREN MEAZULOA




1901. urtean baimentzen da trenbidearen eraikuntza, Andoaingo minetako minerala garraiatzeko, honek adierazten du Andoaingo minak martxan zeudela. 1904. urtean  Andoaindik Plazaolara doan bideari irekiera ematen diote. 1910. urtean berriz, Plazaolatik Iruinaraino luzatzen dute, baita bidaiarientzat ere.





1953. urtean izandako uholdeak suntsiketa ugari sortu zituen, zubiak, ezpondak paretak…hainbat eta hainbat saiakera egin zituzten hauek denak konpontzeko, baina azkenik 1958. urtean itxi zuten behinbetiko.

sábado, 6 de julio de 2013

BERNARDO ETXEBERRIA MATXINEA

Gaurko honetan Bernardo Etxeberria Matxinea izando dut helburu.

Bernardo, Josefa, seme-alabak eta Pilar.
Bernardo Juangonea baserrian jaio zen 1900/08/20 eta 1993/10/6 hil zen. Jose Etxeberria Ustoa eta Mª Agustina Matxinearen semea zen, bera eta bere hamaika anai-arrebak , hauetariko 8 mutil eta hiru neskak Juangonea baserrian jaioak ziren. Bernardo Etxeberria Josefa Alduncinekin  ezkondu zen 1934ko azaroaren 24an eta hauek Arregi baserrira joan ziren bizitzera, bertan hiru seme-alaba eduki zituzten: Pio, Mikaela eta Maritxu. Eta Mª Pilar  konzejura bizitzera joan zirenean jaio zen. 
Bernardok  Berastegiko kontzejun lan egiten zuen bere osaba Pio Etxeberria Ustoarentzako. 1941. urtean Piok kontzejuko agintea  Bernardori uzten dio 400 pezeta urteko errentarekin, hau udalari ordaintzen zitzaiolarik. Handik zazpi urtera  berriro subasta publikora ateratzen da, bertan Bernardo eta Luis Iparraguirre aurkezten direlarik, biek nahi zutenez, norgehiagokan , azkenik urteko kuota 400 pezetatik 2360 pezetaraino igotzen da. Norgehiagotan Bernardo izan zen garaile eta kontzeju “Fonda Echeverria” izendatzen du.

1948.urteko kontratua
1944.urtean Bernardok eta Josefak, Fernando Gorostidiri Plazenea Mayor etxea erosten diote, gaur egun Iturriondo izenez ezagunagoa. Etxe honetako gelak alokatu egiten zituzten, uda pasatzera etortzen ziren kanpotarrei. Ekainaren haseran etortzen ziren, Bilbo, Donosti, Tolosa… uda lasaia eta aire garbia arnastera.

1956.urteko festetako publizitatea

1956.urteko festetako publizitatea
       
Kontzejuko kafe-ontzia
Kontzejun Bernardo, Josefa, alabak eta lan askoko garaietan zerbitzariak lan egin ohi zuten. Lan askoko urte sasoiak izan ziren eta  bezero finkoak ere bai urte guztian, Juan Yeregui medikua eta Vitoriano Goenaga  basozaina bezala. Eguneko bazkariak ematen zituzten, tabako estankoa  eta 1955.urtean Etxabek zeukan telefono publikoa hartzen dute beraien artean eramateko lan hori. Alaba gazteenak Mª Pilarrek burutzen du telefono-operadore lana Mikaelaren laguntzarekin 1964.urteraino, Mª Pilar Tolosako Telefonikara lanera joaten da eta Mikaela monja sartu zen 1957.

Mikaela telefono-operadore lanean
Maritxu berriz gurasoekin geratzen da lanean, 1966ko abenduaren hemeretzian aurrera ez jarraitzeko erabakia hartzen dute. Baina Maritxuk Iturriondo etxera pasatzen du estankoa 1996ko azaroan denda itxitz.

Maritxuren estankoa


miércoles, 3 de julio de 2013

TXISPIRI HAITZULOA

Gazteluko herrigunera iritsi baino lehen ezkerretara dagoen Bordatxuri baserriaren inguruan, harrobi baten parean dagoen magalean eta  Mala errekaren gainetik 45 bat m.tara dago haitzuloa.
Haitzuloak kanporaldera irekitzen diren bi galeria ditu, baina beraietako bat itxirik dago gaur egun. Biak batzen diren gunean gelatxo bat topatzen dugu bertatik galeria bihurgunetsu bat sortzen da  bukaeran asko estutzen dena. Oso leku estu bat igaro ondoren troskaz estalitako gelatxo batera irits daiteke. Orain irekita irauten duen sarrerak 2 m.tako zabalera eta 3 m.tako garaiera du. Igarobide nagusiak 25 m.tako luzera du sarreratik industua izan zen azken gelatxoraino.








T. de Aranzadi-k aurkitu zuen 1934an eta M. Ruiz de Gaonak industu zuen 1944an.
Materialak aurkitutakoak:
Hezur-industria: Zizeilu bat.
Zeramika: Lohiz eta hatzduradun kordoiez apainduri-ko ontzi tronkokoniko baten zatiak. Hatzduraz apainduri-ko ertz baten zatia. Ertz zati bat.

Giza-hezurrak gutxienez 14 gizakirenak: 11 heldu, gazte bat eta 2 haur.