SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

jueves, 25 de abril de 2013

IRITXI DIRA BERASTEGIRA ASIAKO LIZTORRAK "Vespa Velutina"



ASIAKO LIZTORRA " VESPA VELUTINA"


Bordeleko ( Burdeos ) portuan agertu ziren 2004ean lehendabiziz, egurra zeraman itsasontzi batean. Europan  espezie inbaditzailetzat jo da. Asiako liztorrak erlauntzak eraso eta erleak hiltzen ditu. Erlea polonizazioaren %80aren arduraduna dela jakinik ingurumenari izugarrizko kalte handia egiten dio espezie inbaditzaile honek.

Asiako liztor erreginak udaberrian lozorrotik atera eta haserako habiatxoa prestatzen du bertan langile batzuk sortzeko. Hau egin ondoren, lehengo urtean hain  ezagun egin ziren eta lurretik metro askora zintzilik zeuden behin betiko habi handiak sortzen ditu bertan 200 erregin gehiago sortuz.
ASIAKO LIZTORREN HABIA

Asiako liztorrak abiadan direlarik eta erlauntzak erasotzen hasiak direnez, arrazoi honegatik tranpa batzuk eraikitzeari ekin diot, ahalik eta liztor kopuru gehien arrapatzeko  eta hauen kopurua gutxitzeko.

LIZTORRARENTZAKO TRANPAK


LIZTOR BAT TRANPAREN SARRERAN

Tranpa hauek errazak dira egiten, plastikozko ur botila hutsak nahiko dira. 5zentimetro inguru beteko ditugu, %80 garagardoz, %20 ardo txuriaz eta 3 goilaraka azukrez.

GOIENETXEKO ERLAUNTZAK

Baita ere oso garrantzitsua da zuhaitzetara begiratzea, ea habirik edo eraikitze fasean habirik badagoen ikustea, horrela bada, ertzaintzari deitu eta hauek kendu edo suntsitu dezaten.







domingo, 14 de abril de 2013

URTOKO ZUBIA



Gipuzkoa eta Nafarroko mugan kokatzen den urtoko zubiari hainbat berrikuntza egin zaizkio. Lehenbizi zubia egurrezkoa zen, baina uholdeak zirela tarte urtero konpondu beharra izaten zen. Honen mantenua oso garestia zenez, harrizko zubia eraikitzea erabaki zuten, erdi-puntuko arku bikoitzeko manposteriarekin.

Zubia zabaldu aurretiko itxura
1735/12/04ean Bideraunen elkartu ziren Berastegi eta Elduaingo juridikzio komunak. Berastegitik Domingo Garaicoechea alkatea, Pedro De Iparraguirre,Antonio De Zabaleta eta Andres De Lizarza. Elduaindik Diego De Muñagorri alkatea,Manuel De Esoin, Juan De Soroa, Lazaro Marichalar eta Joseph De Ibarrola. Hauek denak elkarturik urtoko errege-bidea pasatzen zen egurrezko zubia eraitsi eta harrizko zubi berria eraikitze asmoz. Leitzako udaletxean 1735/12/08an Andres De Lasarte, Antonio Errandonea, Bautista Zavaleta, Miguel De Zavaleta, Miguel De Villabona, Bautista Oronoz eta beste 27 lekuko elkartzen dira gai berdinagatik.

Hiru hiribilduko juridikzio komuneko Franquia belazean elkartu ziren 1736/12/22an, bertan hiru hiribilduko ordezkariak elkartu ziren zubi berriaren oinarriak eta eraikuntzaren hitzarmenak adosteko. 



1736/11/19an urtoko egurrezko zubian bildu ziren:
Berastegitik; Juaquin De Lizarza, Miguel De Yrixarri,Agustin De Garciarena eta Julian lavaien herriko ordezkariak.
Leitzatik; Miguel De Eguzquiza alkateordea eta Martinez De Alduncin.
Elduaindik; Julian De Soroa, Julian De Salvarredi eta Joseph De Etxeverria herriko ordezkariak.
Hauek urtoko eraikuntzaren hitzarmenaz hitzegiteko bildu ziren.Billabonako Pedro De Orcarazaguirre harginari eman zioten berrikuntza egiteko lana edo ardura, 549 zilarrezko ezkutuen truke eta jarraian hasi zen lanean. Erabateko kostua 1203 zilarrezko ezkutu eta 15 kobrezko erreal izan ziren( hargin lana, harri, igeltsu, hare, egur etabar).
Argazki honetan nabarmentzen da erantsitako zatia


1737/11/27 epean Pedro De Orcarazaguirrek zubi berria amaitzen du hiru hiribilduentzat.


1933. urtean  egiten da azken berritze lana, 2,8 metroko zabaleratik 6metrotara eramanez, bere estutasunak  autoak gurutzatzeko edo zeharkatzeko sortzen zituen arazoak konponduz.
Honek, 16.810 pezetako diru gastua sortu zuen eta gipuzkoako eta nafarroko  diputazioak erdi bana ordaindu zuten berritze lana.