SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

jueves, 30 de agosto de 2012

TOLAREKO MINAZULOAK



Tolareko minak, minazulo multzo batez osaturik dago eta Leitzan ( iruso eta urto tartean )daude.
Hainbat zulo daude,  gehienak egoera txarrean uraren eraginez. Minazulo batzutan sartu daiteke, baino, uretako oinetako batzuekin, ur asko bait dute barnekaldean.
Argazkian ikus daitezke hainbat zulo.

TOLAREKO PLANOA

















martes, 28 de agosto de 2012

KILOMETRO-MUGARRIAK

Berastegin dauden kilometro-mugarriak aurkezten dizkizut. Gure herrian lau dira geratzen direnak, errepidea zabaltzean galduak daudelarik batzuk eta bere funtzioa ordezkatua izan delako xaflazkoagatik. Galtzear daude eta errepideen historioan parte hartzen dute.

1939.urtean zerbitzu publikoen egitasmo orokorra onartu zen. Alfonso Peña Boeuf-en zuzendaritzapean, 1937 eta 1941 bitartean gobernu franquistan lehenengo zerbitzu publikoko ministroa . Egitasmo honek  karreterako arauei lagundu zien, eta 1939ko abuztuak hamaikean lenengo araudia sortu zen errepidea kotxearentzat egokitzeko.


ARTALEKUN DAGO

ARTALEKUN DAGO

MATXIKUN DAGO

ELDUAINALDEN DAGO



domingo, 26 de agosto de 2012

ELDUAKO MINAZULOAK


Hauek dira ezagutzen ditudan Elduko bi minazuloak. Bata, Kasulatx inguruan dago. Eta bestea Mendabeko-gañan. Txikiak dira, lehenak 9 metroko luzera du eta túnel bat bezala da, sarrera eta irteerarekin. Bigarrena berriz, lagin itxurakoa eta 2 metroko sakonera dauka.






Mendabeko-gaña  minazuloa




sábado, 25 de agosto de 2012

AREIZTUN KOBAZULOA


Berastegiko kobazulorik handiena da. Sarrera oso erratza sartzeko. Ikusgarria da daukan ganbera, zutabe, estalamita eta estalatitak.  Gizakiaren erruz zutabe batzuk puskatuta daude. Kontu haundiz ibili behar da ezker aldetik, kobazuloak jarraitzen du baina leize moduan eta sakonera luzez. Ez dago erregistrorik iñor amaieraino iritxi ote den. Esaera bat dago, herritar bati zakurra kobazuloan galdu eta Elduaienen azaldu zela  
















MINAZULOA PLAZAOLA NºII

Plazaolako 2.zenbakiko minazuloa, zentral elektrikoaren ondoan dago. Bost meatzez osaturik dago, argazkian hoietako bat erakusten dut. Zentralera doan hoditik hamar metrora dago.º













BURSOROKO KOBAZULOA


Kobazulo honen luzera motza da, 13 metro ingurukoa. Sarbide errazakoa eta lehen hiru metrotan %30 inklinazioa dauka.Ganberara iristean haitzuloak eskuinaldetik jarraitzen du, baina asko estutzen da. Bukaerako hormak txunditzen dute bere kolorearengatik. Kobazulo txikia da, baino oso polita.