SARRERA

SARRERA

Blog honen bidez nere helburua Berastegi eta bere inguruko natura eta historia jorratzea izango da.

miércoles, 12 de diciembre de 2012

BERASTEGIKO ERROTAK


Berastegin dauden errotak erakutsiko dizkizuet honako honetan. Egia esan  gehienak  oso egoera txarrean daude, gaur egun ez bait dira erabiltzen eta gehienak  eroriak daude.




Gizakiak lurra lantzen zuenetik zerealak lortzeko bere elikadurarako eta abereentzako, beharrezko egiten zaio aleak txikitzea irina egiteko.  Prozesu hau haseran eskuz egiten zuten bi harri tartean txikituz zereal alea, baina laster hobetzen da prozesu hau.
Haseran errotak gizakiak nahiz abereak mugituak izaten ziren, hauek “ odol errota “ izenez ezagunak.



          








Egiaztatu dezakegu, mende honetan milaka errota erabiltzen zirela Euskal Herrian. Gehienak rodezno sistema( gurpil horizontala) erabiltzen zuten eta batetik seira bitarteko errotarriak eduki zitzaketen.


Rodezno sistema

XVII. mendean  artoa Ameriketatik ekarri baino lehen, Euskal Herrian lur-sail gehienak  zereala landatzeari emanak zeuden, garia, artatxikia, eskanda etabar. Errotak zereal  hauekin erabiliak ziren, gehienbat gizakiaren elikadurako.  XVII.mendetik aurrera artoa da zereal erabiliena, eta garia eta eskanda oso gutxi lantzen da, artatxikia lantzea berriz desagertuz.
Berastegin zeuden ur errotak  artoa eta gari  zerealak ehotzen zituzten gehien. Errota batzuk  bereziki sailkatuak zeuden zereal mota batzuetara, hauen errotarriak  gehiago egokitzen bait ziren zereal mota batzuetara.
Uholdeak saiesteko errotak errekatik kanpora eraiki izan dira. Ura errekatik jasoa izaten da, estankoan moteldu eta kanaletik errotaraino doa. Kanalak  ura eramaten du aldapatik poliki errotaren zatirik gorenera presa batean jasoaz. Bi edo hiru metro sakonerako presa honek, azpialdean daukan irteera estutik (uragea) ateratzen den ur-jauziaren presioak eragiten dio mugimendua aspak jotzen dituenean. Aspa hauek errudea mugitzen dute, eta ardatzari mugimendua sortuz ganeko harria biraka jarri. 


Arrosin lau errota daude, lehena, handiena  da,  egoera hoberena mantentzen duena, gaur egun etxebizitza delako .  Bigarrena txikia da eta haurreko errotak isurtzen duen urarekin ibiltzen da. Hirugarrenari Ursino deitzen diote, nahiko handia, eta honek ere etxebizitza zeukan. Laugarrena berriz Arrrosiko ur- jauzian kokaturik dago, leku ez hain ohikoan, arkaitz tartean, hona igarotzeko  arku itxurako zubi bat zeharkatu behar zen. 


Arrosi berri errota


Arrosi berriko presa

Arrosi berriko errota txikia

Ursinoren errota


Ursinoren presa

Arrosi errotako zubia

Arrosiko errota

Ollokon bi errota daude, lehena, maila gorenean dagoena txikiena da bietan. Beheko aldean dagoen errotak gohiko errotaren soberako urak jasotzen ditu, presa ez hain handi batean. Honek  izen bera duen  etxea itsatsia dauka.


Ollokoko errota txikia


Olloko errotako presa

Ollokoko errota
Arraten bi errota daude nahiko egoera txarrean, bata bestea baino handiagoa. Handienak etxebizitza zeukan, errotariak bizi ziren bertan.


Arrateko errotapea


Arrateko errota

Arrateko errudera bere ardatzarekin

Arrateko presa
Arrate txiki errota

lunes, 19 de noviembre de 2012

ERAIKIN ERLIJIOSOAK

Berastegin dauden eraikuntza erlijiosoak doazte  honako honetan. Bi eliz eta lau ermitaz osaturik dago. San Martin de Tours eliza, Santa Maria eliza Elduako auzokoa eta  San Lorentzo txiki ermita, San Lorentzo ermita, San Anton eta San Sebastian ermita.

San Martin de Tours eliza XIII.mendean eraiki zen, Lope de Isasti zioenez ez zeukan erretorerik 1303.urtean, eta hainbat aldiz handitua eta berritua izan zen.

San Martin de Tours 


Elizako erretaula




                                       Elduako Santa Maria eliza XIII. mendean  eraiki zen.

Santa Maria eliza


Santa Maria elizako erretaula

San Anton ermita 1917 eraiki zen ermita zaharra erori zenean, berria berago eraiki zen, errepidearen ondorago.  Fededunak dirua botatzen zuten ermitara, lapurretan hasi aurretik. Hau abereen zaintzaile edo patroi da.

San Anton


San Antongo erretaula

San Lorentzo ermita 1541ean eraikia dago eta San Lorentzo larrean kokaturik dago. 804 metroko altueran dago. Herriko patroi edo zaindaria da eta herriko jaiak santu honen ohorez ospatzen dira.1981.urtean berritu zen.
San Lorentzo


San Lorentzo ermita barrena


San Lorentzoko erretaula


Kanpaia  Gazteizen egina 1917, Jose Domingo Salvarredi eta semeek oparitua.  

San Lorentzo txiki errepidearen ondoan dago, zamargin etxearen aurrekaldean. Gaur egun santua ez dago bertan, desagerturik dago. Kondaira batek dioenez berastegiarrak   ermita puntu honetan egiteko asmoa omen zuten, eta eraikitzen hasi zirenean eraikuntz-materiala urrengo egunetan San Lorentzo mendi puntan agertzen omen zen, eguna joan eta eguna etorri. Azkenik ermita San Lorentzo mendian eraiki zen eta Zamargin parean San Lorentzo txiki ermita egin zuten. 1896.urtean Zamargingo semeek zaharberritu zuten.  

San Lorentzo txiki


San Lorentzo Txikiko irudia, gaur egun desagertuta dago

San Sebastian ermita ere 1541ean eraiki zuten, belaz baten kaxkoan dago kokaturik eta santuaren jarraitzaileen usteetan buruko minak sendatzen zituen,  aintzinean izurria zela eta babesa eta laguntza eskatzen zioten jarraitzaileak
San Sebastian 


San Sebastian, aintzinako erretaula


Gaur egungo itxura

lunes, 8 de octubre de 2012

BERASTEGIKO ALBERGAK ETA ASKAK


Berastegin, herri askotan bezala, herritarrak, edo hobe esanda, emakumeak, errekako harrietan garbitzen zuten arropa. Denbora pasa hala, albergak edo askak eraikitzen hasi ziren erosoagoak egiten zitzaizkielako. Errekako uraz baliatzen ziren inguruan iturririk ez zutenak, eta batek baino gehiagok abereak ura edateko aska zuen.

Garbigailua etxeetara sartu bezain laster hauen erabilera baztertu zen. Baserri inguruetako alberga dira gaur egun hobekien mantentzen edo irauten dutenak, obra edo eraikin berriak  sortzen joan direnez, batzuk desagertu dira, beste batzuk berriro utzikeriaz desagertzeko bidean daude. 


Lixua egiten Antzuolan,  lehen Berastegin egiten zen bezala.

Igaldeko alberga
Uraundiko alberga


Iruingo aska

Elutsako alberga

Gazteluneko alberga


Pastagintxoko alberga


Akoloko alberga


Arrosaneko alberga

Errekaldeko edo Arttoaneko aska

Kaminerosko aska


Danbolingoko alberga

Elberdingo Alberga

Irintxi bordako aska
Juanluzeneako alberga

Alloarko aska

Zamargingo alberga